Frantzia hurbil dago, Siria ez

Frantzia hurbil dago, Siria ezEz dakit zer izan behar duen buruan lagun batek diskoteka batera sartzeko eta ikusleak tirokatzeari ekiteko. Zaila egiten zait ulertzea zein arrazoibide klase duen pertsona horrek, oraindik eta ulergaitzago pertsona hori hemendik milaka kilometrora jaio edo bizi bada. Jihadismoaz oso gutxi dakit eta herrialde musulmanen errealitateaz ere bai. Urrun daude eta nagusiki arrotzak dira niretzat.

Hori bai, ederto uler dezaket Pariseko biztanleen ikara. Bere buruan jar naiteke. Ni ere taberna batean egon naiz neure lagunekin trankil- trankil zeozer hartzen eta ez dugu inola ere espero ondoan duzunak kalashnikov bat atera eta geure kontra tiroka hasiko dela. Gizarte antzeko batean bizi naiz eta Pariseko hildako hori ni ere izan naitekeela erraz irudika dezaket. Hori gutxi balitz, joan den ostiralekoa oso gertakari mediatikoa izan zen eta aurrerantzean albistegietan behin eta berriro izango dugu.

Gauzak horrela, normala iruditzen zait Pariseko atentatuen ostean inguruko jendeak betiko propaganda solidarioa egitea, beste triskantzen aurrean zirkinik egiten ez badu ere. Frantzia hurbila da, Siria ez. Frantzia mediatikoa da eta Libano ez. Pariseko hildakoa zu izan zaitezke, Turkiakoa ez. Jendeari xingolak eta bandera jartzea eta sentimendu eta asmo onak masibo eta pornografikoki erakustea gustatzen zaio. Eta abar, eta abar, eta abar.

Frantzia hurbil dago, Siria ez
Frantzia, siria
Jon Intxaurraga

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

40 pentsamendu “Frantzia hurbil dago, Siria ez”-ri buruz

  • txotxolopitecus 2015-11-16 14:32

    Uler dezaket, baina hipokresia deritzot.

  • Hori da, hipokrisia. Horregatik da hain garrantzitsua jendeak jarrera kritikoa hartzea hedabideen eta mezu ofizialen aurrean.
    Eta kalera irten eta soilik mina adierazi beharrean, benetako errudunak salatzea, hortik jarrai ez dezaten.
    OTAN kanpora.

    • Jon Intxaurraga

      Zeure ustez OTANen errua da Parisen gertatu dena?

      • La haine filma ikusia duzu? Oso ilustratiboa da. Edo “La ola”…
        Frantzian autoak erretzen zituztenak ekintza horien erantzuleak izango ziren. Baina arrazonatzeko gai ez diren eta fanatismoan erortzen diren horiek nonbait sortzen dira. Hain justu euren bizitzari zentzua aurkitzen ez dieten lekuetan. Gettoetan.
        Ez dago frustrazioa bezain gauza arriskutsuagorik.
        Miseria ereiten duenak amorrua jasotzen du.

        • Eta ados nago artikuluan diozunarekin. Ni ere horrela sentitzen naiz. Azken finean nik ere zerbait hipokritatzat dut neure burua. Baina hipokritago dakusat gure pribilegiatu egoeratik ekintza horiek kondenatzera mugatzea. 150 pertsona Sirian egunero hiltzen ari dira aspalditik, hedabideetan azaldu ere egin gabe. Nork finantzatzen du EI? Eta are gehiago, nork saltzen dizkie armak? Ala eurek egiten dituzte? Esango nuke ezetz…
          Orain zer egin behar dugu, etorkinei eta errefuxiatuei ateak itxi? EI-aren % 40 berton jaioak omen dira. Otsoa etxean daukagu eta “geuk” sortu dugu. Orain zer?

          • Jon Intxaurraga

            Aupa Xerapio,

            La Haine ikusten saiatu nintzen baina oso aspergarria iruditu zitzaidan eta ez nuen amaitu. La Ola ikusi dut, bai, eta frustrazioak kalte handiak ekar ditzake. Horretan ados gaude, baina ez dut uste fanatiko guztiak Ghetto batetik atera direnik (irailaren 11koak edo joan den asteko jihadista batzuek senide arrunteko kideak dira). Hori bai, gauza batekin ados nago: etsaia “etxean” dugu.

            Ondo ibili

            Jon.

  • Alferrik izango da errepikatzea, baina beno, ixiltzea okerrago. “Benetako errudunak salatzea” diozu. Kurduak hiltzen ari direnak, yezadiak hiltzen ari direnak, frantsesak hiltzen ari direnak, eta beti argudiatuz horiek ez dutela Ala jainko bakartzat onartzen, yihadistak dira. Emaizkiozue nahi dituzuen buelta guztiak, bihurritu argumentoak zuria beltz bilakatu arte, aipatu geoestrategia eta nahi duzuen guztia, baina hiltzaile hauek muturreko eskuin erlijosoa dira, euskaldunokin ere berdin egingo luketenak gu munduan zerbait bagina. Baina qué va, segi dezagun itsu, mundu guztiak garbi ikusten duenaren alderantziz ikusten errealitatea.

  • Hasier Etxeberria

    Gauza asko ari gara irakurtzen eta ikusten Pariseko gertaerei buruz, eta, askotan, zaila da urrea eta gorotza bereizten, baina biziki interesatu zaizkit Ramon Loboren artikulu hau (gaztelaniaz) eta (frantsesez) Le Monde Diplomatiqueren beste hau eta Villepin jaunaren (bai, zeuk ere ezagutzen duzun Villepin berori) telebistako adierazpen hauek.

    • Jon Intxaurraga

      Aupa Hasier,

      Artikuluaren hasieran diot Jihadismoaz oso gutxi dakidala eta horregatik gaia zeharka aipatu dut. Villepinek arrazoia du: terrorismoa bukatzea zaila da, baina aurre egin diezaiokegu (Euskal Herrian horri buruz asko dakigu), bere hauspoa ito arte. Horretarako, lehenbiziz ISISen entrenamendu-zelaiak txikitu behar dira, guztiz suntsitu, ISISen kideak formaziorik gabe atentatuak gauza ditzaten eta horren ondorioz kalte txikiena eraginez (Rusiaren bidea hartu, hain zuzen). Aldi berean, bertoko taldeekin elkarlanean aritzea ere komeni da (kurduekin adibidez), bertoko biztanleei inbasio gerra dela iritzi ez diezaioten. Era berean, Eurpoan integrazio lanak egitera behartuta gaude, ahalik eta musulman gutxienek guda santua hauta dezaten (eta iheslariak kontsientzazio lanak egiteko aproposak dira oso). Dena den, esango nuke integrazioan asmatzen ari garela, izan ere, musulman gehienek ez baitute jihadaren bidea hartzen, gutxi batzuek baizik.

      Bestalde, Pariseko atentatuek beste ertz bat agerian utzi dute: Arabia Saudiren papera. Oso interesgarria litzateke ertz honi arreta jartzea, neure iritziz Arabia Saudik egoera ulertzeko klabe asko baititu.

      Dena den, ez ezazu neure iritzia serioegi hartu, arestian esan bezala, gai honi buruz oso gutxi baitakit eta horri buruz berbaz ez naiz eroso sentitzen.

      Ondo ibili

      Jon.

      • “Jihadismoaz oso gutxi dakit” diozu, Jon.
        Barkatu atrebentzia, baina idazten dituzunak irakurrita, irudipena daukat gauza askori buruz dakizula zuk oso gutxi…
        Adin kontua izango da, lasai, pasatuko zaizu…

  • ganbaratxotik 2015-11-16 19:19

    Errepasa dezagun historia hurbila: Zergatik bukatu zen Vietnamgo gerra?
    Nola Arjeriakoa? Espainiak noiz alde Irak-etik? Nere ustetan haserrea ondo bideratuz gero gertakizun lazgarriak berriro gertatzeko aukerak gutxitu egiten dira. Frantziako gizartearen erantzuna kritikoa izaten ari da beraien kanpo-harremanetako politikekin? Ereserkia abesten dutenean errepublikaren balioak goresten dituzte edota Frantzia Handiaren alde egiten ari dira? Etorkizun beltza dakusat,…Ez dugu ikasten: Baliabide mugatuko planeta batean bizi garela jabetzen ez garen bitartean horrelakoak eta latzagoak zoritxarrez.

    • Argi dago, Marsellesa abesten dutenak ez dira pertsonak, hiltzea merezi dute. Joan zaitez bueltan irten zaren lupetz zulotik eta hazi zaitez bizitza sume eta sostenigarria bideratzen bezteoi sermoia bota baino lehenago. Halako zabor endofoboa, europan baino ez dago.

  • Ez da zoilik burmuina uztelduta edukiatzen ikurra, baizik eta kriminala, errugabeak diren pertson batzuenganako hilketa bat, bezte pertsonenganako hilketa batekin juztifikatzea. Errudunak diren numeroekin ezin liteke juztiziarik egin, baino zuok, pobresistak, gorrotoa daukezue Europari. ¿Guztauko litzaizueke komunistak akatzen asiko bagiña, eurek eragindako ehunaka milloika hilen kontutan?, ez ezta.

  • Inork ez du esan hemen biktimak ez direnik. Gauza guztiak nahasten dituzu zure gorrotoak itsututa zaudelako. Eta badakizu zer? Zu bezalakoak Siria guztian arima bat bera utzi gabe ere ez leudeke pozik. Beti etsai baten beharraz itsututa. Txarrena da gorrotoa dela hemen inposatu nahi dena. Besterik ez. Jokoa besterik ez diezu egiten munduan gerra guzti hauek beren onurarako eragiten dituztenei.

    Eta gutaz hitz egitera ausartzen zarenez, esango dizut, oso pertsona iluna irudikatzen zaitudala. Tristuraz betea. Ez dakit zure bizitzan zer gertatuko zen, horrelako foro batean, horrelako agresibitatearekin idaztera iristeko. Baina, hala bada, argi dago ez dakizula zure iseken norabidea ongi aukeratzen. Zure hutsuneak betetzeko, nolabaiteko garrantzia emanez zure buruari besteak deskalifikaztuz. Deseperatuta. Zu bezelako pertsonajeak izan dira mundu honetara desgrazia handienak ekarri dituztenak. Eta haiei babesa eman dienak. Hain zuzen ere, EI-rako bidea hartzen dutenak edo beste edonolako fanatismotan erortzen direnak.

    Saia zaitez maitatzen eta maitatua izaten. Hori da gure armarik gogorrena. Pozik bizi.

    • Parafiliko bat zara, zure maitasun desbideratuaz hitzegiten eta beren abaintai alienanteaz. Burutik egina, 5 urteko kume baten bezala, errealitatea fantasiazko mundo batekin iskutatu duena. Eta zentzuradunen atzean ere, zeren nire iritziak esabatzen hari dira (zuzeu = gugeu). Zentsuradun? zertarako eztabaida indarrarekin impozatu desakegunean? hipokrita alakoak.

      Oroimenak frantzian terroristen esku hil direnentzat.

  • Alderdi asko dauzka kontuak, oso konponketa zaila dauka (Villepinek azaldu bezala), gogorregi edo bigunegi jokatzeko arriskua dago… bai, hori egia da. Baina datuak eskuan, azken urteetako gertakariak ikusita (Rushdie, Mahomaren marrazkiak, Charlie Hebdo, zibilen sarraskiak…), islamari buruzko informazio asko jasota jada (bai, badakit, inoiz ez nahikoa eta sekula ez erabat garbia), ni konklusio batera iritsia naiz: islama eta Europa inkonpantibleak gara. Giza eskubideen, emakumeen eskubideen, laizismoaren Europa eta islamaren baloreak erabat kontrajarriak dira eta talka sahiestezina da. Gero eta garbiago ikusten dut.

    • Islamaren 6. zutabea da Yihad, hau da, gerra santua egitea. Korana irakurtzen duen edonork badaki Allahk baimendu eta babestu egiten duela jentilak akatu, lapurtu edo engainatzea. Yihadismoa ez da korronte heretiko bat, baizik eta Islam sunniaren esentzia bera. Hortaz, bai, islama Europa barnean elikatzea Europaren suizidioa esan nahi du. Eta hau hasi besterik ez da egin. Beraz jarrai dezatela esaten “refugees welcome” eta halakoak, gero negarrak etorriko dira

  • Egoera oso poliedrikoa da zuri edo beltz esateko, bai. Baina ia beti entzuten dut zer egin dugun gaizki mendebaldekook. Oso erraza da hori.
    Baina inork ez du esaten zer egin daitekeen hemendik aurrera ONDO. Ze, gauzak gaizki egin izanaren ondorioetako bat da ezin garela zerotik abiatu; daukagun egoera daukagu.

    Demagun ez dugula bonbardaketarik egiten. Demagun mahaian eseri eta gauzak konpontzeko asmo zintzoa dugula denok. Benga, eta mahaian eserita…. zein kristo da anabasa geopolitiko, sozial eta erlijioso hori guztia konpontzeko gai?

    Mendebaldekook oso gaizki egin ditugu gauzak, bai; baina, egunotan argudio kontraesankor batzuetan entzun dudanez, EIkoek hildako gehienak (eta egia da) musulmanak eta bertakoak dira. Mendebaldarrak desagertuko liratekeen ekuazio batean konponduko litzateke kontua? Mendebaldekook (eta aliatuok) indartutako, sustatutako eta finantzatutako mugimenduak bakarrik dira arazoa? Ala muineanago dauden kontuak dabiltza hor dantzan?

    Okzidentezentrismoa baita mundua gure beharretara ustiatu, moldatu eta bortxatzea (ondorioak bost axola izanik), baina bai baita okzidentesentrismoa ere uste izatea gu garela mundu osoko kalteen errudun.

    Eta berriro diot… nola kristo konpontzen da hori? Estatu Batuak, Europa, Errusia, Txina, Turkia, Arabia… zer nolako parte hartzea izan behar dute (izan behar dute?)? Nola ezartzen da inguru horretako oreka politiko-soziala… pakea helburu?

    • Zergatik botatzen diozue errua zeuon buruei? (mendebaldekook errudun gara) Zergatik sinistu duzue pribilegiatuak zaretela?. Hori da, hain zuzen ere, beraiek (oligarka internazionalek) nahi dutena: europarrok erruduntasun sentimenduaren bitartez desmoralizatu eta etsitzea.

      PENTSATU, ARREN: euskaldunon eta espainiar gizartearen erabakia izan ote zen Europar Batasun Sionistan edo OTAN erakunde kriminalean sartzea? Espainiarrek aukera izan zuten erabakitzeko Iraken sartu edo ez (PPko programan azaltzen ote zen, “Irak bombardatuko dugu”?)? Frantziar gizartearen erabakia izan ote zen Libia bonbardatzea? Mendebaldeko biztanleok aukera izan ote dugu erabakitzeko ea Al-nusra, ISIS edo gainontzeko putasemeak finantzatu eta lagundu? Eskatu al digute baimena Arabia Saudi kriminal pederastekin, Turkia bezalako hiltzaileekin edo Entitate sionistarekin aliantzak eta harreman diplomatikoak edukitzeko?

      Berdin du zein alderdi bozkatzen duzuen, berdin du ezkerra ala eskubia izan, maila horietako erabakiak haratago daude. Herritarren bizkar (eta kalterako) hartzen dira beti, eta ez dituzte politikari salduek erabakitzen, horiek testaferro hutsak besterik ez dira. Bada garaia konturatzeko Demokrazia fartsa bat dela.

      Nork ordaintzen die soldata OTANeko generalei, Ameriketako inteligentzia zerbitzuei eta Yihadista mertzenarioei? Nork finantzatzen ditu AEBtan fabrikatutako armak siriako yihadistei eta nork finantzatzen ditu terroristen ekintza armatuak europan? Nork ordaindu du “udaberri arabiarren” edo maidaneko estatu-kolpearen muntai guztia? Nork erosten ditu alderdi politiko guztiak tankerako erabakietan bat egin dezaten? Nork ipintzen du dirua mendebaldeko komunikabide nagusiek gezur berdinak errepika ditzaten? Nork ordaintzen ditu hollywoodeko propaganda-pelikulak? Nor elikatzen da amerikanoek Afganistanen kontrolatzen duten heroina-ekoizpenaz? Nork baimentzen du ISISen petroleoaren salerosketa (Sadammek ezin izan zuen ezta tanta bat saldu bere garaian)? Nork isilarasten du Arabia Saudik gaur eta orain bertan Yemenen egiten ari duen sarraskia? ….

      ERANTZUNA: DIRUA DUENAK, argi dago, ezta? Eta, nortzuk dira diruaren jabe? Nortzuk dira dolarraren inpresoraren, hau da, erreserba federalaren jabe? Nortzuk dira banku handien jabe? Nortzuk dira Hollywooden jabe? Nortzuk dira amerikako zein europako komunikabide nagusien jabe (MTV, CBS,CNN, ABC)? Nortzuk dira arma-trafiko mundialaren jabe? Nortzuk dira Burtsaren jabe? Porno-industriaren jabe? etabar etabar etabar.

      HIRU PISTA

      1) AURREKO GALDERA GUZTIEK ERANTZUN BERA DUTE

      2) ZAKURREK EZ DUTE HOZKA EGIN OHI JATEN EMATEN DIENAREN ESKUA

      3) “ESAN NOR EZIN DUZUN KRITIKATU, ETA ESANGO DIZUT NORK AGINTZEN DUEN”. Voltaire

      • Hiltzen hil,
        pista horiekin, uste dut asmatu dudala nor diren errudunak (oso azkarra naiz). Eta errudun horientzat hobea da munduan sustatzen ari den egoera? bai, kontrola handitu digute, beldurra ere bai eragin, eskubideak kentzea onar dezagun. Baina, errudun-errudunak (hau da, erruduna bizi diren gune edo muina) hobeto dauden orain duela 30 urte baino? Eta, ildo honetatik jarraituta, etorkizunean? mendebaldean Islama sustatzea (adibidez, errefuxiatu uholdeak sorraraziz) ona da beren estretagiarako? gu bezalako kakatiei beldurra sortzeko bai, baina xake partida mundiala irabazteko?

        Baina, lehen ere esan dut ez dudala inor ikusten soluzioak ematen. Erruak banatzen baizik.

        Beraz, zer eta nola egin daiteke? Pistekin asmatu dugun errudun horiek neutralizatu eta suntsitu behar dira? Hori da soluzioa? Nola egiten da hori?

        Ala errudun agiriak banatuz eta pistak asmatuz oso azkarrak izatea da soluzioa?

        • Barkatu akats ortografiko eta sintaktikoak. Ez dut testua errepasatu.

        • Asmatu baduzu ulertuko didazu diodana: tribu kabalistiko horrek aspaldi hartu zuen Jainkoaren rola, euren jainkoari uko egin ostean, eta haientzat gainontzekoak ganadua besterik ez gara, abereak. Tribu horretako elementu ateoak dira Marxismoaren sortzaileak, eta marxismoak eta horien ondorengoek (frankfurt eskolak) argi uzten dute, egoki irakurtzen badira, euren helburua: herri, erligio nortasun, arraza, kultura, sexu eta tradizio orok sortzen duten bereizketa ororekin akabatu nahi dute, sopa primordial gisa agertuko den sustrairik zein nortasunik gabeko masa homogeneo internazional eta indefinitu bat eratzeko (golema). Proletariado, parias de la tierra, ciudadanos del mundo… masa horren bitartez euren gurara egokituriko mundu bat sortzea dute helburu, eurak direlarik kasta buruzagia.

          Zaar-en Errusiak tribu horrekin izan zituen etsaitasun historikoa zela-eta, beraiek bultzatu zuten boltxebismoaren bitarteko iraultza Errusian, ondoren praktikan jartzeko asmo hori. Gogoratu Sobietar Batasuneko hasierako koadro komunisten %80a tribu horretako kideak zirela. Gogoratu hamarnaka milioi errusiar akatu zituztela putaseme horiek langileriaren izenean.

          Zergatik nahi dute Europar herriekin akabatu? Zeren Europar herriak izan dira, historian zehar, beraiei aurka egin izan dien bakarrak: espainiatik, frantziatik, alemaniatik… kanporatuak izan ziren poloniaruntz euren konspirazioak eta lukurreria zela-eta. Iraultza frantsesa geroztik eta botere aristokratikoaren erorketarekin berriro ere infiltratu ziren finantzaren, prestamoen, interesen eta komertzioaren, hau da, diruaren bitartez Erresuma Batuko, AEBtako, Alemaniako eta Frantziako botere-guneetan, kasta berri bat bezala.

          Lehenengo Gerra mundiala galdu zuen Alemaniak beraien tribukoek bultzatutako iraultza sozialista baten erruz, eta ondorioz 90%eko langabezira eta hiper-inflaziora kondenatua izan ziren germaniar humilatuak haiek Weimarreko errepublikan agintzen zutelarik. Zuk uste duzu kasta internazionalari hortzak erakutsi zizkion hark arrazoirik gabe eraman zezakeela Alemaniar herri osoa gudara? Arrazoia zuelako lortu zuen boterea eta herriaren batasuna. Arrazoi osoa zuen guztian. Ondoren kontatu diguten Hollywoodeko historia guzti hori manipulazio hutsa da, irabazleek egin ohi dutena guda bukatu ondoren.

          Gorroto digute, zeren Arraza Indoeuroparra izan da bakarra munduan beraiekin akabatzeko aukera izan duena: Egipto indoeuroparrean esklabu ziren, Persia indo-europarrak aurka egin zien behin baino gehiagotan, Erroma indo-europarrak gerra egin zuen haien kontra, Erreinu kristau europarretatik kanporatuak izan ziren… Eta, gu ez bezala, beraiek oso kontuan dituzte iraganeko esperientzia eta ikasgaiak euren liburu eta tradizioetan. Horregatik gurekin akabatzera tematuak daude, edozeren gainetik: hasieran espiritualki, gero kulturalki, gero politikoki, ekonomikoki eta, azkene unean: fisikoki. Horregatik sartu digute otsoa etxean. Horregatik sartu dute islama Europan, demografia eta yihad bidezko kolonizazioaz gu ahultzeko. Gu otsoaren aurka borrokatzen dugun bitartean ez dugu arreta beraiengan ipiniko.

          Nire iritzia jakin nahi baduzu: beraiekin akabatzeko azkeneko aukera garbia 1945ean jun zen pikutara. Aukera hipotetiko bakarra Lisboatik Vladivostok, Theran, Whasington, Tokio eta Dhelira, euren soberania, nortasun eta tradizioak maite eta berreskuratu nahi dituzten herri, arraza eta nazio ororen batasuna litzateke, Internazional Identitario halako bat, helburu bakarra Kapital Handiaren jabe den kasta internazionala suntsitu eta mundutikan ezabatzea duelarik.

          Zuk indibidualki egin dezakezuna: 1) Munduaren benetako ezagutzan sakondu debekatutako iturriak arakatuz, entzun zanpatuak eta debekatuak izan diren horien ikuspuntua 2) Berrikasi zure herriaren tradizioa eta iragana 3) prestatu zure gorputza eta arima gudarako 3) Sakondu zure espiritualitatean eta barne-munduaren ezagutzan. 5) Izan eredu on bat ingurukoentzat.

          • Ea. Zure hitzetatik Alemania naziaren milioika juduen hilketak justifikatuak daudela ulertu behar dugu?

            Hala ere, ulertzen dut sionistei buruz ari zarela (zuzendu bestela). Eta ez da berdina sionista izan edo judua izan, nik uste.

            Eta diozu alemanek tribu horrek bultzatutako sozialismo batengatik galdu zutela Lehen Mundu Gerra, herrialdea guztiz deseginda utzirik. Hori eztabaidagarria delakoan nago. Soizialismoak, ideologia bezala, ze erru du ba horretan? Ba baliteke sozialismoa judu batzuek bultzatu izana, baina horregatik judu guztiek dute denaren errua eta sozialismoa txarra da? Sinplifikatzea iruditzen zait. Gakoa ideiak botererako instrumentalizatzean dagoela uste dut.

            Bestalde, zer iritzi duzu Gabirel Ezkurdiaren tesiei buruz? Hark dioenez, sionistek ordaindu zuten erregimen nazia judu ez sionistez libratzeko eta haien Lur Santurako itzulera barne etsairik gabe egiteko. Zure ustez, naziak izan ziren sinonismoari aurre egin zioten ausartenak eta gure azken aukera. Eta bere ustez, naziak sionistek hornitu zituzten. Hau nahaspila ez?

            Azkenik, tribu hau eta bere identitarismoa bada gaitz guzti hau dena ekarri duena, zergatik babesten duzu beste identitarismo bat horri aurre egingo diona? Beste identitarismo batek zergatik izan behar du ona? Ez al gaitzake beste despotismo batera eraman? “Gu” eta “haiek” batean erori? Pertsonen ezaugarri superfizialei balioa eman, egiten dutenari eman beharrean.

            Nire ustez, sionismoak kalte ikaragarriak ekarri dizkigu. Baina, zer du txarra sozialismoak ideia bezala? Nahiz eta Marx judutarra edo juduen semea izan? Erlijioan, identitarismoan eta abar erori beharrean “gu” eta “haiek” batean sartuz, ez al da hobeto eskubideen alde, pribilegioen aurka, jabetza pribatuaren aurka, pobreziaren aurka… borrokatzea guztiok aukera berberak izan ditzagun duintasunez bizitzeko?

  • Oso galdera onak, Grisostomo. Gakoak hor daudelakoan nago neu ere.

  • Goian ateratzen den biñeta inmoral eta etika gabekoa da.
    Imagina esazue musulman bat hil egin dutela musulman izateagaitik bakarrik, eta gero homenaldia egiterakoan, norbaitek biñeta bat ateratzen dauala, bere hilketa musulmanek eragindako milaka hildakoen efecto sekundario bat izan bai litzan. Honargarria dela pentsatsen dozue? non dago hor errespeturik?

    http://www.disidencia.info/forum

    • Jon Intxaurraga

      Aupa

      Biñetak zuk diozuna kritikatzen du, hemengo hildakoak bakarrik omentzen ditugula. Dena den, Pariseko hildako batzuk musulmanak dira. Ez ahaztu.

      Ondo ibili

      Jon.

      • Kaixo Jon; ez da horrela. Siriatarrren aurkako bombardaketak zalatzeko leku asko duzu, konparaketa errespetogabekorik egiteko. Ezin liteke errugabea den pertsonaren hilketa bat, zeinen taldetan dagoan zartuta arabera justifikatzea. “hil dira bai, baino bezteak gehiago hiltzen dira” Zeren eta hilketa, justizia eta moralekiko, gauza atomikoa da, geopolika eta numeroen kontextutik ebakia. Bezte moduko jarduerak, errugabeak errudununtzeko taktika psikologikoak baino ez dira.

        Badakit ulertzen dozula.Jarri dudana adibide generiko utza da. Zihur aurka zaudela egun honetan hiltzen hari diren siriatar errugabeak, europan hil direnekin komposaketa

  • Frantzin etorkinentzako eraikitako auzoak, etorkinak hor itxitak izateko sortuak izan dira.
    Eraikita dauden moduan, hor bizitzen direnei ateratzeko zailtasunak besterik ez dituzte, baita beste auzoekin komunikatzeko ere.
    Bazterkeria jasaten dute, lan txarrenak ematen dizkiete, hezkuntzan ez dute behar dituzten baliabiderik… beraz ezin dituzte Frantziako “baloreak” ikasi, sentitu… Frantziak jaio direnetik baztertzen dituelako.
    Duela urte batzuk milaka kotxe erretzen zituztela, askok erraten zuten etorkinak txarrak zirela, beltzak txarrak zirela….
    Dtuak ztertu ta gero, gehien gehineak Frantzian jaioak ziran, %40a txuriak ta %44a beltzak, ta den denak baztertuak sentitzen ziran, ez zuten etorkizunik ikusten….
    Frantziak munduan zehar eragiten dituen sarraskiak, jasan dituenak baino askoz haundiagoak dira. Ta Frantziakoa “sentitzea “ta besteak ez, hipokresia baino gehio iruditzen zait, ta normala izatea ez du erran nahi ondo dagoenik.
    Gertutasuna? Zergatik? Ezagutzen ditugu? Ez, ze gertutasun? Hegazkin batean edon zaude egun bakarrean ta.
    Erran digutena sentitu behar dugu?Badirudi baietz.
    Ta zer egin du Frantziak Frantziar batzuk atentatua egin dutenean? Bilboren tamaina duen hiri bonbardatu.

    Ta ze egin dio Frantzia Euskal herriari? Zenbat milaka ta milaka Euskal hiritar hil, atxilotu… ditu? Zer egin dio gure kulturari?
    Ta EHko hiritarrak defenditzen badira gaiztoak ta terroristak dira, baina Frantziak egiten badu…
    Lehen mundua da guztiaren erantzule, lehengo mundua beste herrialdeak ustiatu, suntsitu, azpiratu… ditu ta jarraitzen du.
    Zer uste zenuten, ahal bazuten ez zutela erantzungo?
    Ta hori ez du erran nahi beraiek onak diranik ez egindakoa ondo dagoenik, baina pentsatzea edozer egin dezakegula ta gero inoiz ez zaigula ezer gertatuko…
    Ta erraten dut egiten dugu, biztanleriaren gehiengoa delako Psikopatak gobernatzen jartzen dituztenak, gero ez du balio erratea ez degulako guk zuzenean egin errurik ez dakagunik.
    Ta EI mendebalde osoaren dirua jaso du, ta bazekiten zer ziran, baina nahi zutenerako erabiltzea nahi zutenez berdin zitzaien, orain ordaina etorri zaigu, azkenean aberatsak ta boteretsuak aberatsago ta boteretsuago, ta txiroak elkar hiltzen.

    Ta hau guztia gizateria orokorrean nazka ematen duelako da, ta nik bizi nahi dut baina mundua hobeto legoke gu gabe.

    Frantzian urtero, milaka ta milaka hilketa daude, baina hori badirudi ez duela baliabideren beharrik.

    Hartzen badegu terrorismoagatik hil direnak edo bortitzkeri “normala”rengatik hil direnak, lapurketengatik,matzismoarengatik, emakumeen eskutan… hil direnak ta alderazten baditugu, bigarrenak milaka aldiz hildako gehio dira, ta baliabideak? Terorismoari aurre egiteko, 200 aldiz baliabide gehio jartzen dira, ta mota guztietako eskubideak urratu ere , hiritar soilen oniritziarekin.

  • Frantzia hain hurbil dago ze Franquismotik ihesi zebiltzaten 500 mila Espainiatar, Galiziar, Euskaldun…. Kontzentrazio esparrutan sartu zituztela, milaka hil ziran kondizio txarrengatik, gosez, gaixotasunez, hotzaz…. Europak orokorrean oso gaizki tratatu zitun guztiak, Frantzia, Alemania. Ingalaterra….
    Ta nortzuk hartu zituzten errefugiatuak ta eskubideak aitortu zizkieten? Latinoamerikarrak, Venezuela, Argentina…..

    “Eskerrak” Frantzia hurbil zegoela.

    • Jon Intxaurraga

      Suagar,

      Espainako gerra zibilaren ostean naziek Frantzia hartu zuten eta Espainako errefuxiatuekin salatzen duzuna egin zuten. Hori bai, ez ahaztu naziak irabazi ondoren Eusko Jaurlaritza, makiak, PCE, PSOE eta abar egon zirela Frantzian (Frankismoaren hondarrean ETA ere bai). Beraz, ez egin hain irakurketa murritza, Frantziak ertz asko baititu.

      Ondo ibili

      Jon.

  • Nik diodana Hitler Franttzia inbaditu baino lenokoa da,Frantziako gibernuak eraikitakoa Argeles-sur-mer 1939 an eraikia. Ta Europa Francoren agintea onartu zun baken utzi zutelako. Europa ez zan solidarioa izan.

  • ganbaratxotik 2015-11-21 21:34

    Harrigarria egiten zait oraindik orain gainontzekoon iruzkinetan ez azaltzea beti-beti gizakion historiako liskar eta gatazka gehienetan (guztietan ez esatearren) ageri den elementu nagusia: planetako edo lurralde bateko baliabideak (errekurtsoak) MUGATUAK (ez infinittoak) eskuratzeko lehia, izan lurra, izan mineralak,erregaiak,teknologia,esku-lana….
    Planeta mugatu batetan bizi garela kontziente ez garen artean zaila da konponbidea (ezinezkoa da hazkunde infinitoa). Lehen pausoa horixe. Bigarrena asko hazi garenak gure hazkundea gelditu edo piska bat atzera egitea eta atzetik datozenak gure parera heltzea. Ondoren STOP egitea denok batera eta izaki bizidun orok dugun HAZTEKO grin asezinari eusteko mekanismoak aurkitzea. Hortxe du humanitateak bere aukeratxoa, bestela….

  • Atzoko Berrian Jose Mari Pastorrek idatzia:
    Euskal preso bat, duela urte batzuk Andaluziako kartzela batean. Patioan musulman batzuk daude, islamistak. Paseoan beti elkarrekin, inorekin traturik izan gabe. Euskal presoa haiengana hurbildu da, xalo, euren borrokari buruz galdetzeko. Euskalduna dela esan die. «Zu ere fedegabea zara», esan dio bizardun batek. Eskua lepora eraman, eta zintzurra mozteko keinua egin dio.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude