Debekatua dago inauguratzea

 Zinta jarri, zinta moztu. Liburutegi baten lehen harria, edo plaza bateko bankua ere inauguratzen dute azken aldian gure politikariek. Izango da era horretan konbentzitu egiten gaituztela, ikusten ditugula politikariak harriak jartzen edo plazak inauguratzen eta konbentzitu egiten gaituztela, botoa ematen diegula; bestela, zergatik hainbeste inaugurazio?

Adibide baterako, iragan asteazkenean, Bilboko alkateak lehenik behar bereziko bertsonentzako apartamentuak inauguratu zituen Txurdinagan, eta ondoren, Bilbo Zaharreko, Miribillako eta San Antongo babes ofizialeko etxeak bisiatatu zituen. Arratsaldean Zabalburuko Nikolas Alkorta kaleko lanak bisitatu zituen. Otsailean eta martxoan Bilboko Udalak eta Diputazioak 32 obra bisitatu dituzte, iaz garai berean egindakoaren hirukoitza.

Batek esan lezake, bai erraz saltzen ditugula gure botoak! Zintak eta kaskoak tiradizoa dute, nonbait.

Hainbeste, ze legez debekatua dagoen hautskunde garaian inauguratzea; martxoaren 29tik aurrera obrarik edo zerbitzu publikorik inauguratzea legez kanpokoa izango da, Hauteskundetako Lege Organikoaren 50. artikulutaren arabera.

Ez dugu dantzaria ikusiko igogailu bati agurra egiten, edo hilabete martxan damaran bizikleten alokairu-zerbitzuaren inauguraziorik jasango. Gure bozka beste zerbaiten arabera aukeratu beharko dugu.

Robot bat inaugurazio lanetan

Irudia | Robot bat inaugurazio lanetan | tuexperto | LGPL