Datuek txertoaren porrota baieztatu digute

Datuek txertoaren porrota baieztatu digute –

EAE-Suedia konparaketa

Datuak aztertuz gero, ikus dezakegu pandemiaren konponbidea izango zenak, txertoak, pandemiak gora egin dezan bultzatzen duela benetan.

Ondoren 2020ko eta 2021eko ekainetik abuztura bitarteko datuak alderatuko ditugu.

  • 2020an, ekainetik abuztura arteko Intzidentzia Metatuaren batez bestekoa 75 izan zen, eta hilabete berdinetan baina aurten, 2021ean, orain arte, 443 izaten ari da, hau da, % 490 gehiago.
  • ZIUen okupazioaren ehunekoak alderatzen baditugu, 2020an hilabete horietako batez bestekoa % 4,83 izan zela eta 2021ean % 17,13 izan dela ikusi ahal dugu, hau da, % 12,30 gehiago.
  • Hilabete hauetako hildakoak alderatuta, 2020an 98 izan ziren, eta 2021ean 130, hau da, % 32 gehiago.
  • 100.000 biztanleko positiboen tasaren konparazio bat egiten badugu Europako hainbat herrialdetan (Frantzia, Alemania, Italia, Erresuma Batua, Espainia, Portugal, Belgika, Suedia, Norvegia, Danimarka, Herbehereak eta Euskadi barne –EAEko datuak dira-), ikusiko dugu horietan guztietan ezaugarri komun bat dagoela: 2020ko maiatzetik abuztura bitarteko kasuak 2021ean erregistratutakoak baino dezente txikiagoak izan zirela.
  • Emandako txerto osoen ehunekoa alderatzen badugu, ikusten da 100.000 biztanleko kasuen igoera horrek lotura zuzena duela herrialde bakoitzean egindako txertaketa osoaren ehunekoarekin; Suedia (% 46), Norvegia (% 40) eta Alemania (% 57) dira tasa txikiena dutenak, eta Erresuma Batua, Espainia, Herbehereak, Portugal eta Euskadi ( % > % 60) tasa handiena dutenak.
  • Suediaren eta Euskadiren arteko konparazio bat eginez, estrategia guztiz desberdinak eta kontrajarriak dituztenak, konfinamendua hemen eta konfinamendurik ez han, txertaketa handia hemen eta txikiagoa han, datuek argi eta garbi erakusten dute Suediaren estrategia Euskadikoa baino askoz hobea dela eta izaten ari dela.

Suediako hilgarritasuna: % 1,32 eta Euskadikoa (EAE) % 1,73

– Suediako heriotza-tasa: % 0,14 eta Euskadikoa % 0,20

– 100.000 biztanleko tasa, 2021eko uztailean: Suedia 99, Euskadi 1.446

– 100.000 biztanleko tasa, 2021eko abuztua: Suedia 118, Euskadi 599

– 100.000 biztanleko tasa, pandemia osoa: Suedia 142, Euskadi 204.

– Euskadiko hilgarritasuna eta hilkortasuna pandemia osoan aztertzen baditugu, ikusiko dugu

  • 0-10 urte bitarteko adin-tartea % 0,00005ekoa izan dela, eta hilgarritasuna % 0,0004koa; hau da, ez da inola ere justifikatzen adin-tarte hori txertatu behar izatea, eta adinekoak kutsatu ahal izateagatik dela justifikatzen bada, osasun administrazioak planteatu beharko du txertoa porrota izan dela. Izan ere, adinekoak txertatuta daude eta badirudi ez dietela balio, kutsadurek erakusten duten bezala, eta hildakoak ere berriro sortzen ari dira egoitzetan, bertan dauden pertsonak isolatuta daudenean eta langile gehienak txertatuta daudenean eta pentsatzekoa denez, gaur egun babes neurri egokiekin.
  • Horregatik, Eusko Jaurlaritzak txertaketa gelditu egin behar du, eta aztertu ea une honetan ez ote den arazo sortzailea konpontzailea baino. Azken finean, datu epidemiologikoak aztertzeko eta ondorioak ateratzeko daude.

Jon Ander Etxebarria

Euskadiko Biologoen Elkargoko Dekano ohia

2021.08.16

16 pentsamendu “Datuek txertoaren porrota baieztatu digute”-ri buruz

  • Datuak begien aurrean jarrita ere (jartzeagatik hobe esan), zentsuratzaileek zentsura eskatuko dute.

    Egunkariek gezurra diotenean, noski, egia agerkari askeetan “proliferatzea” espero daiteke.

    Galdera ordea kontrakoa izan beharko luke: noiz eta zergatik proliferatu dira zentsuratzaileak euskaldunon artean?

  • Txalogarria Etxebarriaren irmotasuna zentsuratzaileen aurrean. Zentsuratzaileek lanpostua kendu zioten arren, hor darrai, tinko.

    Bere kasuak argi erakusten du zergatik “medio ofizialetan” ez den egia kontatzen, hala egiten duten guztiak kanporatzen dituzte.

  • Arranopola! Nola gutxitzen ari zaizkion komentarioak artikulu honi!!!

  • 2020ko ekaineko datuak eta 2021eko ekaineko datuak alderatzen dituzu eta hori ezin da egin, orduko ekaineko baldintzak eta aurtengoak ezberdinak izan direlako. Horrekin bakarrik, artikulua irakurtzen jarraitzeko interesa galdu dut. Eta gero Harrituta-k idatzi duen iruzkina… Nire kasuan bezala jendeak interesa galdu du irakurtzen jarraitzeko eta ez du ezer jakin nahi. Hori garaipentzat hartzen baduzu eta pozten bazara, zorionak opa dizkizut, jarraitu pozik. Txerto hauekiko mesfidantza daukat baina errealitatea irakurtzen badakit, eta txertoen, konfinamendu neurrien edo babes neurrien aurka ekiteko, aurka egotea beste arrazoirik gabe, datuak nola edo hala atera eta aurka ekin… ba ez. Hori ere ez. Baina beno, iruzkin gutxi dagoenez, irabazleak zarete.

  • Seguraski suediarrek denbora gutxiago ematen dute “boteiloetan”, eta adituen aholkuei jarraitzen zaizkie, horregatik tetel konplexuaz kutsatu gabe.

  • Datuek ez dute ezer demostratzen berez. Zer adierazi nahi duzu? Ba hartu datu hauek edo besteak… beti egongo dira zure ideiaren aldeko datu estatistiko eta konparaketak eta baita kontrakoak ere. Zergatik ez konparatu italiako egoera eta japoniakoa, abuztuaren 16tik 19ra bitartean…

  • Pasa den udako datuak eta aurtengoak konparatzea tranpa egitea da, Garagarrak esan duez bezala, abiapuntua desberdina delako. Pasa den udara konfinamendu hertsi batetik iritsi ginen.
    Jon Ander, zergatik ez dituzu alderatzen apirileko datuak eta oraingoak?

  • Datuetan oinarritutako azterketa serio bat egiteko, leku bakoitzean eman den bilakaera osoa hartu beharko litzateke haintzat, eta zein baldintzatan eman den bilakaera hori: hartutako neurriak eta gizartearen ohiturak, besteak beste.

  • Bestalde, gogoratu pasa den udako egoera lasaiak nola eramn gintuen azaro bukaerako egoera jasanezinera (portzierto, EAEko agintariek egoerak hobera egin zuela zioten bitartean; sindikatuen kargu hartzeagatik gerora gezurtatu behar izan zuten egiaztapena)

  • Jon Ander Etxebarria 2021-08-22 08:45

    Edonorri: Ezin da 2020ko apirila aurtengo uda honekin alderatu, edozein konparazio denboran, neurrietan eta antzeko egoeran egin behar baita. Udako datuak, iazko datuekin, iazko murrizketa neurriak aurtengo neurriekin, eta iazko egoera txerto barik, oraingo egoera txertoarekin.

    Bestalde, Suediak ez zuen konfinamendurik egin eta hildakoen tasa txikiagoa izan zuen; orain, berriz, hildakoen tasa txikiagoarekin jarraitzen du, % gutxiago txertatuta. Diozuna, 2020ko martxoa-apirila tartea aztertzeko, estatistika epidemiologikoan oinarrituta hitz egin beharko genuke eta begiratu ea gripearen txertoak bi hilabete horietan hildakoekin zerikusirik izan ote zuen. Suediak, berriz ere, 65 urtetik gorako pertsonenen txertaketa ehuneko txikiagoa izan zuen Euskadin baino.

  • 2020ko ekaineko datuak eta 2021eko ekainekoak konparatzea abiapuntua bazterrean utzita (2020an 2 hilabete etxe barruan isolatuta egotetik gentozen) kirtenkeria metodologiko hutsa da.
    Txertatu eta ez txertatuen alderaketa egiteko errazagoa da 2021eko udan adinaren araberako inzidentzia begiratzea (txertaketa horren arabera egin baita). Baina, noski, horrek txertoen aurkako sasiargudioak pikutara bidaltzen ditu eta tranpatxoak egin behar. Segi zuen burua eta jendea engainatzen, gustuko duzuela dirudi eta.

  • Antton Erkizia 2021-08-22 12:20

    Hara, Jon Ander Etxeberria hemen, bertatik bertara eta izen abizenez. Bejondeigula.

    Diozunez: “Suediak ez zuen konfinamendurik egin eta hildakoen tasa txikiagoa izan zuen; orain, berriz, hildakoen tasa txikiagoarekin jarraitzen du, % gutxiago txertatuta.”

    Hala izango da, ez dut begiratu. Baina zuk diozunak ez du esan nahi Suediako datuek txertaketa plana hankaz gora ezartzen duenik. Suediak kutsatze tasa eta hildakoen tasa txikiagoa izateak agian (agian) beste arrazoin edo kausatzaile batzuk ditu.
    Adibidez, han sozializazioa beste modura egiten delako, hemengo jende pilaketarik gabe, ez hemen bezain ozenki eta tarrapatan…
    Ez dakit. Diot.
    Zeren, hemen ere % tasa txikiagoak ematen dira herrietan, ez? Nahiz eta txertatzera herrietako jendea hirietakoa baino gehiago joan den (joan geran).
    Ez zaizu iruditzen jende “pilaketak” (zahar etxeetan) eta sozializatzeko moduak eta ohiturak eragin zuzena izan duela?

  • Antton Erkizia 2021-08-22 14:04

    Behaketa, begiratzea, obserbazioa ere zientzia da (nahiz eta estadistika itxurarik ez hartu).

    Irakurri nuen nolatan igerri zion mediku batek Bilbon (Bilbon hain xuxen) baztanga (viruela) edo kolera pandemiaren sorburua…
    XIX mendean izan omen zen.
    Begiratu eta ikusi zuen auzo batzutan beste batzutan baino askoz maizago agertzen zela gaitza jendeengan.
    Eta ohartu zen auzo horietarako urak (plazan ezarritako iturriak etabar) ez-dakit-nongo tokitik hartuak zirela.
    Eta ondorioztatu zuen urak izan zezakela zer ikustekorik; uraren bidez kutsatzen ote zen bada gaitza?
    Ur iturriak itxi zituzten auzo batzutan eta batpatean gaitza jeisten zen auzo horietan. Baina jendeak ura eskatzen zuen eta iturriak zabaldu behar izan zituzten; eta berriro gaitzak heriotza piloa eragin zuen…

    Baduzu horren berririk, Jon Ander? Zu biologoa izanik, ziur baietz.

  • Jon Ander, aldagai bakarra hartzen ari zara kontuan. Iazko udako datuak aurtengo udako datuekin alderatzen ari zara aldagai asko bazterrean utzita. Urtean zehar bilakaera nola joan den beste aldagai bat da, eta kanpoan uzten ari zara. Ez zara kontuan hartzen ari joan den udako datuen abiapuntua eta aurtengo udakoena.
    Daukazun maila akademikoarekin, ezin dut sinetsi hori ezjakintasunez egiten duzunik. Jakinaren gainean ari zara azterketa partzial hori argitara ematen. Beraz, gaiztakeriaz ari zara.
    Zuk jakingo duzu zergatik.

  • Suedian, une askotan, hemen baino neurri mugatzaieagoak egon dira: eskolatzea online, hemen aurrez aurrekoa zen bitartean; gune publiko estaliak 2021 urtean ere hilabete luzeetan guztiz itxiak; kalean biltzeko neurri zorrotzak (una batzuetan, gehienez bi pertsona), eta abar. Suedian, populazuo gutxi eta oso sakabanatua bizi da, atzerritarren gethoetan izan ezik. Alkohola zorrozki kontrolatzen da: adibidez, ezin duzu supermerkatuan erosi, erisleak identifikatu egin behar du, jatetxe arruntetan ez da alkohola zerbitzatzen… Eta, jakina, kalean edatea gogorki zigortuta dago. Gaurko dataz %50 daude guztiz txertatuta. Gune isoatuetan ez dute presiorik jartzen: ez dago arrisku handirik. Arazoa atzerritarrekin dute, adibidez, Malmön (Europan krimen tasa handiena duen hiria, bide batez, orotariko mafien erainez). Pandemian izan duten hilkortasun tasaren igoera Norvegiarena edo Finlandiarena halako hamar aldiz handiagoa, eta hirukoztu egiten du Danimarkarena. Itxialdia ez egiteko arrazoi ezberdinak egon ziren Garrantzitsuena: nola kontrolatu gethiak, han dagoen biolentzia (bonbak, tiroketak, eskolak eta negoziiak erretzea…) areagotu gabe. Gainera, itxialdia onartuz gero, inmigranteei (ere) kalteordainak ordaindu beharra ikusten zen, eta politikoki arriskutsua zen, eskuin muturrari bultzada eman ziezaiokeekako horrek Azkenean, irtenbidea topatu zuten: hezkuntza, etxean (kaltetu ia bakarrak: immigranteak), dendak, kiroldegiak, ostalaritza eta kultura itxi, eta kalteordainak eman jabeei (kaltetuak, garbiketan, denedetan edo sukaldeetan lan egiten zuten langile prekarioak, gehienak, inmigranteak) eta telelana zabaldu (gethoetako etxeetan, ezinezko). Hori da Bizizaren eredu elitista: dirudunek eta elite sozialek ariketa intelektualak egin ditzakete txertiei buruz. Izan ere, mendekoak ez badira txertatzen, hobeto kontrolatu eta menderatuko dituzte. Eta hor sartzen dira, adibidez, pseudoterapien negozioak eta sektak kontrolatzen dituztenak: diru beltzez ondo hornituta, eta haien artaldea sakabanatzen ikusten dutenak…

  • Datu estatistiko konplexuetan sartu gabe, hementxe datu esangarri bat:
    Azaroko kutsatu berekin, askoz gutxiago hil eta ospitaleratu dira uztailean
    https://www.berria.eus/paperekoa/1948/010/001/2021-08-22/azaroko-kutsatu-berekin-askoz-gutxiago-hil-eta-ospitaleratu-dira-uztailean.htm

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude