Taliban gobernu berriaren lehenengo irudiak Afganistanen

Taliban gobernu berriaren lehenengo irudiak Afganistanen

Oihartzun handiko gerra da Afganistanekoa. Ezagutzen dugulako, gertatu delako eta oraingoa (berria dena) inoizko gerrarik azkarrena izan delako. Mundua Joe Biden buru den AEBri eta Afganistaneko zibilei begira dagoen bitartean, talibanek belaunaldi berri bat direla argi uzten ari dira, itxuraz bada ere.

Sarreratxo honetan ez nator gerrari buruz hitz egitera, ez hauen erantzule, jatorri, inplikazio eta ondorioei buruz ere ez. Beste batzuek, bertan ibili diren espezialistek, idazten ari direna gerturatu nahi dut besterik ez.

Talibanek bi astean eta ia batere borrokarik egin gabe berenganatu dute herrialdea eta orain gobernua adosten ari dira. Asko idatzi da eta idazten ari da (agian gehiegi) gertatu denari buruz, sorpresaz hartu izan bagintu bezala, igandean inori abisatu gabe alde egin zuen holandar enbaxadak egindako makurkeria azaleratu den egun berdinean.

Analista, politiko eta kazetari askok “zur eta lur” zer gertatu den hausnartzen, teorizatzen eta arrazoitzen jarri dira. Bere garaian 11S-aren ondorengo interbentzio estatubatuarra txalotzen zuten berdinak izanik.

Olga Rodriguez kazetariak idatzitako El cinismo ante Afganistán iritzi artikuluan jasotzen duen bezala, “interbentzio militarra defendatu zuten berberek, eta horrekin batera lurralde afganoaren okupazioa, indarren erabilera eta urte guzti hauetan zehar zibilak hil dituzten atake ugari ere, talibanen aurre hartze honen oraingo egoeraz erruki dira”. Estatu Batuen eta OTAN aliatuen hogei urteko presentzia konfliktotik at bereizteko gaitasunarekin, 2001tik aurrera Afganistango egoeraren erantzule ez izateko malabarismo joko miresgarria egiten.

Irudi honek modu oso argian sintetizatzen du Estatu Batuen jarrera, indarraren erabilerarekin egoera “txukundu” nahi baina ezin.

Mónica Bernabé kazetariak 2012an Afganistán, crónica de una ficción liburua argitaratu zuen. Herrialdean sei urte bizitzen eman eta gero, mundari kontzatzen ari zitzaiona fikzioa zela ondorioztatu zuen Mónicak. Hots, Estatu Batuek saldutakoa fikzio hutsa zen: ez baitzen demokrazia bat ezarri, emakumeen eskubideak azalekoak ziren, eta gudaroste afganoak ez zuen talibanak gelditzeko gaitasunik (ikusi ahal izan dugu bezala).

Talibanei buruz hitz egiten, taliban berriei buruz ere irakurri dut, belaunaldi berria direlako inondik inora ere. Aurreko gerratik gauzak aldatu direla nabarmena da eta haien irudiak, kanpora zabaltzen ari direnak, itxura eta zentzu berritu batekin erakusten ari dira. Sareetan eta kazetariek zabaldutako bideoei esker afganistango taliban gobernu berriaren lehenengo irudiak ikusi ditzakegu.

Baina orain galdera zera da: etorkizunean zer? 

Hau da puntu latz eta beldurgarriena. Egoeraren argazkiak eta bideoak tamalez ikusi ditugu eta errefuxiatu asko egongo dela iragarrita dago. Eta hemen dugu berriro (betiko) arazoa. Mendebaldarrok egoerarekin tematzen garen bitartean, Hungariak ateak itxita mantenduko dituela esan du, eta Macron Frantziako presidenteak, Afganistango egoeraren balorazioa egitean migrazioa arazo bezala aurkeztu du. Hau izango bada Europaren erantzukizuna, gauzak errotik aldatu behar dira, Lesboseko errefuxiatuekin hasita etorriko direnekin horiekin ere.

Esparru geopolitikoan Afganistango gerrak hainbat gauza azaleratu ditu. Alde betetik Errusiak “talibanak haien etsaiak ez direla” igarri du. Txinak bere aldetik, Zigor Aldamak kontatzen duen bezala, interes handiarekin begiratzen du gertatutakoa. Izan ere, Txinak negozioa, diplomazia egin eta Taiwanentzako mezu sinbolikoa bidaliko du estatubatuarren porrotaren karira. Tentuz jarraitzeko moduko gaia inondik inora ere.

Bukatzeko, gaiari buruz jarraipen zabala egiten duten kazetari eta historialari ugari dabiltza sareetan arazo eta jatorriak modu zehatz eta garbian sintetizatzen. Hona hemen estekatuta bat eta bi adibide.

Taliban gobernu berriaren lehenengo irudiak Afganistanen

Biden Afganistani buruz

Taliban gobernu berriaren lehenengo irudiak Afganistanen

Zer duzu buruan “Taliban gobernu berriaren lehenengo irudiak Afganistanen”-ri buruz

  • Munduan zer gertatzen ez dakien batek artikulu hau irakurriko balu eta ondorengo zein den gaiztoa galdetuko banio, “amerikarrak” erantzungo lidake. Taliban aiton pakeoso baten irudia, afganiar gaixoak mehatsatzen dituen amerikar harroputz baten irudia eta Txina-Taliban harreman baketsua irudikatzen duen irudia jarri dituzu. Europa ere kritikatu duzu eta ea oraingoan inmigrazioarekin hobeto portatzen den. Kuriosoa da… zuk diozun bezala, milaka afganiar erail dituzte amerikarrek, 20 urtetan hankazpian izan dituzte okupazioarekin, eta orain, behin askatasuna lortu ondoren, milaka afganiarrek Europaruntz migratuko dutela aurreikusten da (AEBetara joateko geografiak zailtasun gehixeago dituelako, bestela hara ere bai) eta bolo-bolo dabilen irudian, irtetera doan amerikar hegazkin bat hartzeko korrika egiten dute afganiarrek. Muga zabalak ditu Afganistanek Pakistanekin, Iranekin eta zertxobait txikiagoa Txinarekin. Baina dirudienez ez da aurreikusten migraziorik herri horietara, Europara baizik. Erabateko masokistak dirudite afganiar hauek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude