Dantza eguna Musikaste

Bihar Maiatzak 18, Eresbilek antolatzen duen Euskal Musikaren astearen baitan, dantza eguna ospatuko da. Eta egun honetarako bi ekintza antolatu dira:

Hitzaldia: “Gizartearen dantza korda Euskal Herrian” Xabier Itzaina ikerle, soinulari eta dantzariaren eskutik.

Ordua:18:30ean.

Lekua: Eresbil egoitzan, Alfonso XI kalea, 2. Errenteria

Sarrera doan.

Ikuskizuna: (SOK)2 Kukai Dantza Taldearen emanaldia.

Ordua: 20.00etan

Lekua: “Errenteria Hiria” Kulturgunean, Alfonso XI kalea, z/g. Errenteria

Sarrerak Eresbilen daude jada. 

Ordutegia: 9.30etik 17.00etara. 

Informazio gehiago: 943000868 edo bulegoa@eresbil.com 

 

 

MjMwNg==

Irudia | musikaste2010-(sok)2 | Kukai Dantza Taldea | Creative Commons By SA

Kukai Dantza Konpainiak jatorri tradizionaleko dantza ikuskizunak sortzen ditu. Dantza tradizionaletik abiatuta, Kukaik beste arte jarduerekin, beste dantza estiloekin eta beste pentsamoldeekin elkarlana bultzatzen du. Dantza tradizionaletik abiatuta, ikuskizun garaikideak sortzen ditu Kukaik. ‘Deiadarra’ izeneko koreografia aurkeztuz ekin zion lanari 2001.urtean, eta harrez geroztik makina bat lan egin ditu.   Esanguratsuak dira, Tanttaka Teatroarekin elkarlanean ekoiztutako ikuskizunak: ‘1937, gogoaren bidezidorretatik’ (2002)  ‘Otehitzari Biraka’ (2005) ‘Latidos/Taupadak’ (2006) ‘Hnuy illa…’ (2008). SOKA (2009) (SOK)2 (2010) Ikuskizun horiek arrakasta handia lortu dute Euskal Herrian. Emanaldi ugari egiteaz gain sari hauek jaso ditugu: *2003. urtean Donostia Antzerki Saria eskuratu zuen ‘1937’ ikuskizunak. *2009.urtean Max sarietan errebelazioaren saria jaso zuen "Hnuy Illa" ikuskizunak