Bigarrenaren izena

Goizeko 7:30ean zapaldu zuen Edurne Pasabanek Shisha Pangmako gailurra, 14. eta azken zortzimilakoaren gailurra, hain zuzen ere.

Lorpena horrekin 14 zortzimilakoak igo dituen munduko bigarren emakumea bilakatu da Pasaban. Oh Eun Sun korearrak lehen aldiz marka bera gainditu eta 20 egun beranduago heldu da Pasabanen garaipena.

Bi mendizaleak marka handi hori amaitzear zirela lehiaren alderik itsusiena ikusi dugu. Mendizaletasuna eta elkartasuna bat zetozela uste zuten askok. Eta garrantzitsuena irabaztea, lehena izatea zela ikusi ahal izan dutenean, mendia aldatzen ari dela aipatu dute askok.

Eun Sun korearrak 14 zortzimilakoen ordez 13 igo dituela zabaldu zuten errekorra lortzear zela.

Hemendik urte batzuetara inork 14 zortzimilakoak igo zituen bigarren emakumezkoaren izena oroitzen ez badu ere, atzokoan Pasabanek irabazi egin zuen.

MjMxMA==

Irudia | Pasabanen 14. gailurra | zz | Creative Commons By SA