Danok dakiguzan gauzak

jendeaDanok dakigu atez-ateko zabor bilketa abertzaletasunaren ezinbesteko muina dala. Abertzale onak Euzkadi, euzkera eta atez-ateko zabor bilketa aldeztu bear dittu. Bestelan, españolista da, zipaioa eta motzalea.

Danok dakigu bosgarren edukiontzijaren alde egotea Españaren aldekoa ixetia dala. Punttu au aurrekoaren jarraipen logikoa besterik ez da. Gañera, danok dakigu bosgarren edukiontzija edota errauskailua soilik diruzaletasunagatik babes daitekezala.

Danok dakigu alderdi españolekin batera Aldundiko kide baten aurkako gaitzespen-proposamena aurkezteak español egiten zaittuela.

Danok dakigu, ostera,  EAJk Euzko Jaurlaritzan edo Aldundiren baten agintzen dauenian, alderdi españolekin batera bere aurka bozkatzeak ez dauela alderdi abertzale bat españolizatzen.

Danok dakigu Foru Aldundi batek aurrekontuak akordio baten bidez aurrera eraman ostean, ez dauela zertan akordioa bete bear.

Danok dakigu Biltzar Nagusietako geijengo osoak aldun baten aurka bozkatzea demokraziaren aurkakoa leitekela.

Danok dakigu gutxiengo garbijan dagoen Aldundiak ez dauela akordiorik lortu bear, eta ez dauela Batzar Nagusien agindua zertan bete bear.

Danok dakigu gipuzkoarren bozen %34,65 erriaren berba dala. Danok dakigu zumaiar autesle-erroldaren %51 ez dala erriaren berba.

Eta danok dakigu azken aldian, zaborraz ari garenean, zaborrak soilik kezkatzen gaittuala.