D eredu publikoaren aldeko bideoa

Captura de pantalla 2014-02-10 a la(s) 13.22.14
Enrique Villarreal ‘El Drogas’ NIZEren bideoan

Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendaritzakideen Elkarteak Nafarroako Foru Erkidegoko D eredu publikoaren aldeko bideoa hedatu du Youtubeko bere kontuaren bitartez. Bertan Enrique Villarreal ‘El Drogas’, Brigi Duque musikaria eta beste hainbat guraso ageri dira ereduaren alde berbetan.

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

7 pentsamendu “D eredu publikoaren aldeko bideoa”-ri buruz

  • Nere paanoia izango da bainan zergatik ikasi behar dute umeak euskaraz bere gurasoak bakarrik gazteleraz egiteko? Guraso hoiek Euskara ikasiko dute? Ikasi Euskaraz nik ez dudala ikasiko? A bai, ezin izan dutela, heldu gehienak ezintasuna omen dute Euskara ikasteko, ez zieten utzi, zaila da….. Edo agian bideoa gazteleraz grabatu dute ta guraso guzti hoiek Euskaldunak dira, izan like ez?

    Hoietako zenabt ikasiko dute Euskara bere umeak ez pentsatzeko Euskara bigarren mailako hizkuntza danik?

    Ba tontakeria da, aspertuta nago ta kito. Ez dut hipokresiarik ikusten inundik. Inun inundik.

  • Ta hipokresia ez da umeak D eredura eramatea Gazteleraduna izanik, hipokresia da umeak D eredura eramatea Euskararen alde zaudelako baina nahiz ta dohainik izan guraso gehienak ez zuten Euskara ikasiko.
    Gure kultura da baina umeak bakarrik ikas dezaten.

    Ta zergatik? Umeak errez behartu ditzazkezulako, baina helduak…. Hori beste gauza bat da, horretarako ez daude edo potrorik edo benetan ez daude Euskararen alde.

    Ta asko pozten nahiz gero ta gehio D eredua zabaltzen bada, baina hipokresia iruditzen zait esandakoarengatik.

  • Arrazoirik ez zaizu falta, Sugar.

  • Peru Dulantz 2014-02-10 15:06

    Gurasoek seme-alabak euskaldunak izan daitezen egiten dituzten ahalegin guztiak egoki eta balekotzat jo behar ditugu. Tamala da haurrak D eredura eramaten dituzten guraso euskaldunek beraien artean erdaraz egitea, baina tamalgarriago litzateke haurrak erdaraz eskolaratzea, eta hori ere gerta liteke, gaur eta hemen.

  • Euskaraz egiten ikasi dute eta euskaraz bizi dira (uzten dieten heinean): denborarik ez dutenak, dirurik ez dutenak, jubilatuak, hiru txanda desberdinetan dabiltzan langileak, atzerritik etorri berriak, betidanik hemen bizita berandu hasitakoak, aspaldi hasi baina gero utzi eta berriz hasi direnak, herrenak, mainguak, betokerrak… Finean, borondatea duten guztiek.

  • Gure herriak izugarri zaur-esne pila bat kaporatu beharra du euskarak garatzen segi dezan…

  • Interesgarria oso D ereduaren defentsan egindako bideoa. Hala ere bada arazo bat, eta adibide batekin azalduko dut. Duela aste bete Nafarroako ikastola batean bideoklip bat egin dute. Youtuben dago ikusgai https://www.youtube.com/watch?v=u0Yo6hfWTdA “euskara da Euskal Herri” deitzen da. Horixe da nire adibidea, gaur egun ez dago Nafarroa D ereduko eskolarik horrelako bideo bat sarean jar dezakenik. Ez Barcina edo Iribasen erantzunik jaso gabe behintzat. Ez dago D ereduko eskolarik bere bideoetan Euskal Herriko mapa bat, edo Euskal Herria hitza jar dezakeenik. Hori da Naforroako errealitatea, D ereduan ez dagoela askatasunik Euskal Herriaz hitz egiteko. Nafarroako D eredua bere agintarien preso da.