Aitor Merino: “Ez dut moralitate txartela eskatzen nire laguna izateko”

Aitor Merino - ZuZeu
Aitor Merino – ZuZeu

Zarauzko Modelo Aretoan eskaini zuen pasa den asteartean Asier ETA biok filmaren inguruko solasaldia Aitor Merino (Donostia, 1972) aktore eta zuzendariak. “Gutxi izan dira eskaini ditugun solasaldiak, eskuetako atzamarretan kabitzen zaizkit”, zioen, zinema zaharrera iritsi berritan. Ez baitu denborarik arnasa hartzeko ere donostiarrak. Goenkalen dabil orain lanean, eta gutxitan izaten du tarterik dokumentalaren aurkezpenetarako.

“Tabuak apurtzen saiatu
eta tabuak aurka etorri dira”


“Espainiarren buruetan zalantza izpi soil bat sortuz gero, bete dugu helburua”, azaltzen du Merinok penatuta, izan ere, ‘Asier ETA biok‘ (auto)zentsuratua izan da penintsulan zehar. “Madrilgo areto nahiko ezezagun batean eta Bartzelonako bitan ari dira emititzen, baina gehienek ezezko borobila eman digute”, dio.

Espainian ulertzeko egin, eta Euskal Herrian gehiago ikusi da. Zer zapore utzi dizue horrek?



Ezin ahantzi lehenengoz proiektua ezagutzera eman zuen bideo hura, martxan jarri crowdfunding-a ezagutzera eman eta bazterrak nahastu zituena. Modu oso originalean egina gainera. “Asko ikasi dugu prozesuan zehar, crowdfunding-aren bidez 8000€ lortu ditugu, finantziazioa zaila den honetan”.

Crowdfunding-a finantzabide, zer edo zer ikasiko zenuten ala?


“Ezin dezaket esan bortizkeriaren
erabilera ez dela zilegi, ez baitut hori pentsatzen”


Hainbat hedabidetan apurtu ditu tabuak donostiar madrildartuak. Tertulia askotan bota du argi eta garbi, bortizkeria helburuen arabera era ezberdinean ulertzen duela. Askotan ausarkeriara hurbilduz, PPko zenbait ordezkariren aurrean ere, beti errespetuz. Azaltzeko eskatu dio ZuZeuk.

Bortizkeriaren erabilera zilegi izan daitekeela diozu.



Espainiako filmaren aurkezpenetan erantzun ona jaso duela nabarmendu du zinemagileak. “Espero dut honen ostean Madrilen lana izatea”, dio irriz, nahiz eta ez den brometarakoa. Paradoxa berea, Madrilera lan bila joan, eta Euskal Herrian topatu, Goenkale saioan. “Euskara hobetzeko probesten ari naiz”.

Nolako erreakzioak izan dira Espainiako aurkezpenetan?

Lagunik galdu duzu filmagatik?

Ekaitza bainuontzi batean