Culinary action: euskara zero

Culinary action
Basque Culinary Center gastronomia eskola entzutetsuak ekintzailetza sustatzeko ekimen bat du abian: Culinary Action ( http://www.culinaryaction.com/es/inicio ). Webgunean, euskara ez da inon ere ageri, gure hizkuntza eta euskaldunok existituko ez bagina bezala. Horrelako mesprezua mingarria da, eta are mingarriagoa, gure zergen diruarekin egindakoa izanik. Zeren, Basque Culinary Centerrek Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Aldundia eta Donostiako Udalaren babesa dauka, eta Culinary Actionek Donostia Sustapena erakundetik edaten du. Hori guztia, Mondragon Unibertsitatearen eskutik.

XXI. mendeko euskaldunok oso erraz dugu tamainako irainari erantzutea: kexa idatzi eta klik egitea, bost minutuko lana. Erantzun multzo bat jasotzen badute, jarrera aldatzera bultza ditzakegu.

Ondorengo helbideetara bidal ditzakegu gure kexak (kontuan hartu helburua euskararen alde egitea dela, eta gure ondoeza tinko agertzea eta errespetuz aritzea bateragarri direla, eraginkorrago izateaz gain):

Culinary action: culinaryaction@bculinary.com

Basque Culinary Center: info@bculinary.com

Mondragon Unibertsitatea: info@mondragon.edu

Donostia Sustapena: Fomentoss@donostia.org

Hizkuntz Eskubideen Behatokia: telefonoa@behatokia.org

Elebide, Hizkuntz Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua: http://www.euskara.euskadi.net/r59-elebide2/eu/u70aElebideWar/inicioAltaIncidencia.do?idioma=0

Gipuzkoako Aldundia: www.gipuzkoa.net

Donostiako Udala: http://www.donostia.org/info/sugerencias.nsf/fwSugerencia?ReadForm&idioma=eus

basque, Basque Culinary Center, center, culinary, euskara

ZuZeu-ko editoreek sarean aurkitzen dituzten artikulu interesgarriak, CC-BY-SA 3.0 lizentziapean.

3 pentsamendu “Culinary action: euskara zero”-ri buruz

  • Lotsagarria da Euskal Herrian euskara errespetatu dezaten kexaka aritzeko beharra egotea.

  • Estatu propiorik gabe ez dago irtenbiderik.

  • Elebide, Hizkuntz Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua? Zer bermatzeko? Txisteka-misteka?
    Elebidek ezer ez du bermatzen.
    Nik kexa bat jarri nun behin, eta egiten duna da kexa bideratu, baina ez daka inungo ondorioik. Timo bat dek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude