Ba al da euskal argazkilaritzarik? (III)

Euskal argazkigintzarena nahiko argi daukagula dirudi, baina zer gertatzen da euskal fotokazetaritzarekin?

Rikardo Arregi eta Argia sariekĀ  euskaraz egindako kazetaritza edo komunikazio lana saritzen dute, baina biak ala biak testuak saritzen dituzte, idatziak edo ahozkoak, baina testuak.

Fotokazetaritza lanik saritzeko modurik egongo al litzateke?

Ion Markel

Oinarrian eta eraikitzerakoan hitzik erabiltzen ez duen fotokazetaritza, euskarazko argazki oinak jartzearekin, euskarazko kazetaritza bihurtuko al litzateke?

Euskaraz argitaratutakoa euskal fotokazetaritza litzateke, egilean den tokikoa izanik ere? Hau da, euskaraz argitaratzen duten hedabideetan azaltzen den guztia da euskal fotokazetaritza?

Ion Markel

Bere burua euskalduntzat duten argazkilariek egiten dutena da euskal fotokazetaritza? Argitaratzen den hizkuntzan argitaratuta ere?

Euskal argazkilaritzat dugun norbaitek Days Japan aldizkarian argitaratuko balu, japonieraz noski, euskal fotokazetaritza litzateke? Lan hori lehenago euskaraz argitaratua dagoen edo ez, badu garrantzirik?

Jorratutako gaiak badu garrantzirik?

Ba al du zentzurik euskarazko fotokazetaritzaz hitz egiteak? Edo euskal fotokazetaritza izendatzera mugatu beharko genuke soilik?

Ion Markel

Euskal fotokazetaritza izendatzera mugatuz gero, euskarazko kazetaritzaz diharduten sari, jardunaldi edo sinposiumetan, egongo al da argazki erreportaritzaz edo prentsa argazkilaritzaz hitz egiteko aukerarik?

 

ERABILI DITUDAN 3 ARGAZKIAK ION MARKEL ARGAZKILARIARENAK DIRA, ESPAINIAKO SAN VICENTE DE LA SONSIERRAN EGITEN DEN PROZESIO KATOLIKO BATI BURUZ EGINDAKO LANETIK HARTUTA. ARGAZKI GUZTIAK EGILEAREN BAIMENAREKIN HARTU DITUT. ARGAZKI GUZTIAK EGILEAREN COPYRIGHTA DAUKATE.

 

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.