Cuenca eta Albacete artean, Euskadi
Cuenca eta Albacete artean, Euskadi –
Eusko Jaurlaritzaren Turismo Saileko iragarki batean EAE iberiar Penintsularen erdigunean jarri izanak, hau da, kasik Espainiaren zero kilometroan, hautsak harrotu ditu -beherago dituzue Twitter bidez izan dituen erantzunak-.
Besteak beste, askok ez dutelako sinesten akats bat izan denik… apropos hartutako erabakia baino. Eta zuk, zer iritzi duzu?
Non gaude? Zatituta eta lekuz kanpo. Hori esan nahi ote du @Gob_eus-en afixa honek? https://t.co/3SvIkjzVek
— Berria.eus (@berria) 2018(e)ko irailaren 18(a)
Zenbat adibide lotsagarri. pic.twitter.com/8274D88ScK
— Basate (@Basate1) 2018(e)ko irailaren 18(a)
Ni halakoetan harritzen nauena da nola Trebiñu EAEren kolore berean margotzen duten batere beldurrik gabe.
— Asier Azpilikueta ? (@aazpilikueta) 2018(e)ko irailaren 18(a)
Zera,Guadalajara gurea da
— Juan Ignacio Etxart (@JIEtxart) 2018(e)ko irailaren 18(a)
Ba, Teruelen gaudela esango nuke.
Edo Cuencan? Horrek jolasteko aukera gehiago ematen du. https://t.co/MYqKX82LYK— Aintzane Muguruza (@aintzanemug) 2018(e)ko irailaren 18(a)
@Gob_eus?ek bere burua ondo ‘kokatzen’ jakin behar luke, ezta?
Non gauden ere ez badakigu, ba ote dakigu nor garen? pic.twitter.com/iMjQq3bQQg— PORTUGOIETA Kaierak (@portugoieta) 2018(e)ko irailaren 18(a)
Umorerako biderik ez diot ikusten iragarki honi. Borobil gorriaren kokapena ez da akatsa, zoritxarrez. Ongi islatzen du hori egin dutenen pentsamendua: pic.twitter.com/OhKFzyJ75A
— Eneko Bidegain (@enekobidegain) 2018(e)ko irailaren 18(a)
“Basque Country” Espainian dela, eta ongi kokatu nahi izan dutela Espainia erdi-erdian, argi geldi dadin “Espainiako eskualde” bat dela, eta EAEra doazenak Espainiara doazela.
— Eneko Bidegain (@enekobidegain) 2018(e)ko irailaren 18(a)
Bestetik, “Basque Country” da EAE? Eusko Jaurlaritzak eta abarrek Euskaditik bota zituzten Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoa. Orain Basque Country-tik bota dituzte. Laster Euskal Herritik…
— Eneko Bidegain (@enekobidegain) 2018(e)ko irailaren 18(a)
Barrukoa ez dut ikusi, baina itsasoa agertzen bada irudietan (eta agertuko da) eta sasimapa hori ikusita… Kanpoko turista izango banintz, ondorio larriak aterako nituzke sinesgarritasunari buruz edota egilearen osasun psikiatrikoari buruz.
— Jordi ???????? (@DoneztebeArizti) 2018(e)ko irailaren 17(a)
Behealdean jartzen du 2. edizioa dela. Aurrekoan ere gaizki zegoen eta ez dute zuzendu? Edo lehenengoan ondo zegoen eta orain mugitu egin gara?#Sinestezina pic.twitter.com/r3LBuK6Nms
— Martin Kitto (@martin_kitto) 2018(e)ko irailaren 17(a)
Basque Country, EAE.
— Enekoitz Esnaola (@EnekoitzEsnaola) 2018(e)ko irailaren 17(a)
Euskadi: ESPAÑAKO erkidego autonomoetako bat…
Non dago arazoa? Españolak gara eta harro gaude…ala ez?— Zilipurdika (@Begiranago) 2018(e)ko irailaren 17(a)
Antza, Basque Country hiru probintzia ziztrin irudikatzen dituen mapa zuloduna izatea ez da eskandalua #Txapeldunak #HalaxeGatxink
— NB (@negukobaratza) 2018(e)ko irailaren 17(a)
Ez, “Ni naiz Lehendakari bakarra” jaunak hala diolako…
— Darth Permin (@xabamez) 2018(e)ko irailaren 18(a)
Dispertsioarekin amaitzeko bide berria asmatu dute hauek. Pfff ?
— Gogor Iker (@gogorreki) 2018(e)ko irailaren 17(a)
Eskerrak eusko jaurlaritzarena dela.
— Gorka (@gorkaris) 2018(e)ko irailaren 18(a)
EAE= Basque Country, and “San Sebastian”, and “Bilbao”,
and Basque Government-eko MINISTRY of Tourism, hau da, Retortillo Paniagua MINISTROA…
Estatu propioa? Jadanik daukaguna!
Kuenka-Albazete aldean bada ere…
Penagarria, kontzientzia nazionalaren erakusgarri.
Bestalde, gure lurren izendegiarekin dagoen anabasa ikusita, abertzaleok “Basque Country” EAEren defendatzaileentzat abandonatzea proposatzen dut. Euskal Herriaz ari garenean, 7 probintzietaz alegia, ingelesez “Basqueland” erabili beharko genuke, serioagoa delako eta beste nazioen izenekin homologarria delako (Deutschland, Poland, Iceland, Greenland…). Wikipedian EH osoa “Basque Country (greater region)” gisa agertzen da, ulergarria turista eta arrotzek ezin ulertzea zer pasatzen den hemen. Tontakeria dirudi, baina oinarrizkoa iruditzen zait geure burua errespetatuaraziko duen izena hautatzea, eta ez “country” xelebre hori lurralde izen batean.
Utikan Basque Country autonomista! Abertzaleok BASQUELAND!
Ez zait proposamen zentzugabea iruditzen, Mikelats.
Eta gainera, afixa egin dutenak GRANADAko enpresa bat dira…
Jaurlaritzak ez al du aurkitu Euskal Herrian lan hori egiteko enpresarik???
Aurpegia behar da, gero! Eta ze eskubiderekin bereganatu du ‘EH Murriztu’-ko Jarl·la·Risa-k ‘Basque Country’ izena, gainerako euskal lurraldeak bazter utzita?