Colonial Hondarribia, noiz arte?

hondarribia eta hendaia

 

¿También políticamente?
Políticamente la sociedad vasca pide a gritos otra filosofía, una nueva teorización de la política.

¿En qué línea?
Es evidente que el nacionalismo tiene razón en algo básico, en considerar que es muy importante ser central. La aspiración a la centralidad les ha dado la fuerza que hoy tienen porque es mejor tener soberanía que dependencia. Es mejor que los políticos que nos gobiernan conozcan el país a que sean paracaidistas. Luego está la cuestión de cómo se articula esta centralidad. La centralidad no acaba en una declaración de principios, ni en tener mayoría en el Parlamento Vasco. Hay que hacer una política cultural enorme porque es evidente que somos un país colonizado.

¿Por quién?
Un día, mas allá de Las Landas, me encontré con una persona que me dijo que oía Radio Euskadi. Le pregunte por qué y me dijo que era porque era la emisora que más música norteamericana ponía ya que en Francia las cuotas no lo permiten. Aquí, en el País Vasco, el tercer idioma es el inglés. Se escucha música vasca por cuestiones de centralidad, pero no se oye música en italiano ni en francés. Lo mismo ocurre al pasear por la Gran Vía de Bilbao. Yo esa Gran Vía ya la he visto en Miami, Nueva York, Milán… es igual que todas.

Bernardo Atxaga, DEIA egunkaria, Concha Lago kazetari andereak, Bilbao, 2012ko urriaren 13.

 

1963. urthean Federico Krutwig jaunari bere Vasconia liburua argitaratu zioten, eta conscientiak harrotu zituen. Gauza berbera gerthatu zen Tomás Urtzainki jaunari eta Juan María Olaizola jaunari bere La Navarra Marítima liburua argitaratu zietenean. Azken liburu honen egilea nire bizilaguna zen, eta liburu hori 1997az gero etxeko apaldegietan zegoen. Prosper Boissonade jaunaren classikoa hor zegoen, hainbat tomotan. Baina, La Navarra Marítima liburuak erraten zuena ez zen gainerako liburuetan hain argi agertzen, ez-eta Federico Krutwig jaunaren liburuan ere: Euskal Autonomia Erkidegoa edo EAEa nabar lurralde conquistatua da. Hor Idoia Arrieta andereak aurkitu zuen documentua mugarri bilakatu da, zeren-eta documentu honek phorogatzen baitu ezen Donostiko nabar hiria 1200. urthean, Hondarribiko nabar hiria bezala, conquistatu zutela.

Guk, Nabarrok, hiru colonizatione pairatzen ditugu: bata, Vaticano’arekin 2,000 urthe; bia, Frantziarekin 1,500 urthe eta Espainiarekin 1,000 urthe; eta, hirua, Ameriketako Statu Batuekin 200 urthe. Colonizationeok hainbat geruza dituzte: landagunetikoa, urbanua, psykhosomatikoa eta psykhikoa. Honen guztiaren azaltzekotz, adibide gisa, nire udalerria erabiliko dut. Hala ere, norberaren udalerriarekin gauza berbera egin daiteke. Honen bertzez:

 

Hondarribia 15,000 bat herritarrez osatu nabar jatorriko espainiar udalerri bat da. 1203.az gero, Hondarribia gaztelar edo espainair udalerri bat da; conquista bidez, noski. Alfonso VIII.a den imperial erregeak eskaini Hiri-Gutunari esker, Hondarribia hiribildu bilakatzen da, izendapen honek ekartzen zituen privilegiu guztiekin. Erran daiteke ezen Hondarribiak hainbat historiko phase dituela:

824-1200 urtheen artean soveranu Statua.

1200-2013 urtheen artean colonial Statua.

Hondarribia gure Herriko, Nationeko, Statuko udalerri berezia da: imperial mugan dago eta nabar Statuko lorea izatetikan espainiar turismoaren lorea izaterat pasa da. Lotsagarria da. Gerthatu den hori guztia. Adibidez, Hondarribiko historiaren udal museoan ez da Nabarroko Statuaren Erresuma aiphatzen.

Hondarribiak 824-1200 urtheen arteko nabar historia du, eta Hondarribia 1181. urthean Zantso Jakitunak, gure erregeak, fundatu zuen nabar hiria da, bere soveranu Hiri-Gutuna eskainiz, legitimua den Hiri-Gutun bakarra.

Hondarribia 1200. urthean conquistatu zuen Gaztelako Statuaren Erresumak, eta gaztelar imperial erregeak 1203. urtheko illegitimu Hiri-Gutuna eskaini zuen. Frantziaren eta Espainiaren arteko muga 1659. urthean itxi zuten, Pirinioetako Tractatuarekin. Horrela, Frantziaren eta Nabarroaren eta Espainiaren arteko imperial gathazka amaitu zen.

Gaur egun, Hondarribian, ospatzen dugun colonial Alardea galtzaile processu horren symboloa da; eta, noski, inork ez du nabar ikurrinikan aireratzen. Alardean, Espainiako imperial Statuaren Dictaduraren hasieran, 1941. urthean, sortutako Mixto Lagundia ibiltzen da: norbaitek ulertuko ahal luke gaur egungo Alemaniako ephemeride batean nationalsocialistek sortutako lagundi batek parte hartzea? Ez, ez-eta? Onhartuko ahal litzateke? Ez, ez-eta? Eta, orduan, zergatikan onhartu behar dugu guk, hondarribiarrok, hori? Soilikan colonialista herritar batek onhar dezake horrelako zerbait; era berean, udalerriko herritarrez osatuta dagoen Haizkibel Lagundiari partehartzea ukatzen zaion bitartean. Gainera, Hondarribiko Bestetan espainiar musika baino ez da entzuten, zer da hori, cultural colonizationea, ala? Ni aspertuta nago. Gure legitimitatea Zantso Jakitunaren soveranu Hiri-Gutunean dago, eta ez illegitimua den Alfonso VIII.aren colonial Hiri-Gutunean.

Hondarribiko berezko Euskarak gehiago du Mendiko Merindadean eta Laburdiko Provincian solasten denarekin, Gipuzkoko Provincian solasten denarekin baino. 1980. hamarkada arte Hondarribiko karrikak “karrika” ziren eta ez “kale”, edo oraindikan ere “aunhitz” entzuten zen. Oraindikan “dut” erraten dugu, baina “det” orokhortzen ari da. Hondarribiko berezko Euskara Biriatun mantendu da, baina desnationalizatzen ari gara.

Hautu bat egin behar izanen dugu: 1181 vs 1203. 1181.aren aldekoak constitutionalistak gara. 1203.aren aldekoak colonialistak dira. 1181 eta Haizkibel Lagundia vs 1203 eta Mixto Lagundia. Hondarribia Hondarribia da. Nabarroa Nabarroa da. Ni ni naiz. Hondarribiaren soveranu khronogramma 824-1200 urtheen artekoa da, eta hor soveranu Statua izan ginen. Hondarribiaren colonial khronogramma 1200-2013 urtheen artekoa da, eta hor colonial Statu izan gara.

Ondorioz: 824-1200, soveranu Statua; eta, 1200-2013, colonial Statua. Hondarribian colonizationeak gogor iraun du. Eta bere identitatea osoki galdu du. Bederen, XX. mende erdialderaino Hondarribiak bazuen bere harmonia, baina Espainiako imperial Statuaren Dictadurak nahiz 2. Restaurationeak lehengo colonial harmonia hura suntsitu egin du. Guk badugu soveranu historia bat. Guk badugu colonial historia bat. Baina, Espainiako imperial Statuaren Dictadurak Hondarribia euskalgabetzeaz gain Hondarribiko urbanitatea groteskoki eraldatu zuen, eta 2. Restaurationean Eskuindiar Collaborationista Sociologiak bide bera jarraitu du.

Hondarribiak bere neurria galdu du: Plaza de Guipúzcoa hori, El Parador hori, Miramar hori eta burgua eraldatu duten berri interventioneak. Hondarribia eta Irun bethi izan dira Mendiko Merindadeko udalerriak. Hendaiako eliza nagusiak, oraindikan orain, bere sarrera banatan nabar armarriak dauzka. Gure historia osoki manipulatu digute: urbanu colonizationea, mediatiko colonizationea eta cognitivu colonizationea. Guk harreman gehiago dugu Hendaiarekin, Biriaturekin edo Irunekin bertze deuserekin baino. Iduritzen zait ezen Hondarribian gure soveranu Statuaren historia eta gure colonial Statuaren historia ezagututa hobe eraikiko dugula gure berri soveranu Statua. Hori guztia sanoki berreskuratzen dugun heinean Hondarribian euskara mara-mara-mara hitz eginen da.

48 pentsamendu “Colonial Hondarribia, noiz arte?”-ri buruz

  • Komisaurioak utikan 2013-07-22 19:38

    Kolonizatuak hezurretaraino!
    Eskerrak Atxagak esana den, bestela…

  • Kar, kar! Eskerrak Atxagak esana den, bestela xenofobo hutsa izango zinen…
    Dena dela, Kontuz!! Berak EBri eman zion bozka… Zer pentsatzen dute Orreagakoek Atxagari buruz? Kolonizatzailea da Atxaga? Kolaborazionista?

  • Antso Jakitunagoa 2013-07-23 02:26

    nahi duzun euskara erabil dezakezu, euskara den bitartean, baina ez ezazu deus asmatu:
    1- “bata” bai esistitzen da, beti ere “bestea” duela alboan, baina “bia… hirua…” zer dira? Nahikoa dira “bat, bi, hiru” edo “lehena, bigarrena, hirugarrena”.
    2- Galderetako “ezta?” ez dator, zuk darabilzun “ez-eta” horretatik, baizik eta “ez da (hala)?” galdera arruntetik.
    3- Zergatik “Zantso”? horrela euskaldunago delakoan? zergatik ez “Zantzo”? Eta benetan erabiltzen zen/den Antso?
    4- Nabarra eta Nabarroa erabiltzen tematuta dago orain jendea, baina Nafarroa da euskaraz. Baina gutxienez ez ezazu Nabarroko jarri, -oa delako amaiera osoa, Gipuzkoa, Zuberoa, Ameskoa, Aezkoa eta abar bezala.

  • Zuzeukoei:
    Atzo arratsaldean sarrera berri bat ikusi nuen eta gutxira ezabatu zenutela zirudien.
    Interesgarria zela iruditu zitzaidan baina irakurtzeko denborarik ez nuen izan.
    Ez dut gogoan nork idatzia zen baina uste dut hau bera idatzi zuenak egina zela.
    Bi zentsura salaketa ere irakurri nituen eta jakin nahiko nueke ea zer gertatu den.
    Aio

    • ZuZeu

      Kaixo “Galdera?”. Asko sentitzen dugu artikulua irakurri ezin izana, baina beste nonbaiten izan beharko du. Pertsona honen artikulu gehiago ez da ZuZeun izango.

  • Pertsona honen artikulu gehiago ez dela ZUZEUn izango diozue, baina zuek erabaki duzuelako?
    Ez dut ulertzen.

  • Sorgin-ehiza? 2013-07-24 12:27

    ZuZeu: ea, ea ongi ulertu dudan… zentsuratu egin duzue?

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-24 12:45

    Nork censuratu nau, eta zergatia.
    ///
    Taldean erabaki ahal duzue?
    ///
    Eta zergatikan?
    ///
    Colonialismoa eta glotophagia salhatzeagatikan?
    ///
    Hembrismoa eta misandria salhatzeagatikan?
    ///
    Consumerismoa eta mediokritatea salhatzeagatikan?
    ///
    Garatu Euskara erabiltzeagatikan?
    ///
    Erantzun ezazue duintasuna baduzue.

  • Ez dut uste asmatu duzuenik ZuZeu. Zentsura ez da bidea. Andonik bere iritziak arrazoitzen ditu eta beti errespetutik idatzi du. Kontra egon zaitezke, edo alde. Baina pertsona baten iritzia zentsuratzeko orduan arrazoizko pisuak izan behar dira… oraindik entzun ez ditudan arrazoiak.

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-24 13:20

      Agur Urko jauna:
      ///
      Positionamendu bila ethortzen naiz, lerroak ixtekotz.
      ///
      Atzo, “Politeiaren arima” articulua izkiribatu nahi nuen, eta nire kontuaren zenbakiak ez zen ibiltzen. Harrituta geratu nintzen, eta txarrenean pentsatu nuen: censura?
      ///
      Zu Zeu den horizontal orainkariaren moderadoreak lehendikako inolako, inongo, inoizko abisurikan gabe nire kontuko zenbakia aldatu zuen.
      ///
      Bertze kontu bat activatu nuen: Arimaren Ehiztari Bezatezina. Eta horrela, “Politeiaren arima” articulua sartu ahal izan nuen. Baina, moderadoreak censuratu egin ninduen.
      ///
      Gero, nire sarrera birritan sartzen saiatu nintzen. Baina, insistitzen nuela-eta, moderadoreak nire kontu berria blockatu zidan. Ni harrituta nengoen: horizontal orainkari bat? Bai zera! Censura! Eta kito!
      ///
      Gero, moderadoreak bere aitzakiak luzatu zizkidan, eta erran zuen azkena-edo hau izan zen: “Zuk hemen ez duzu lekurik”. Harrigarria. Eta, niri erantzuteko bere mezuak sartu ahala ezabatu egiten zituen, zergatikan? Bada, jakiten zuelakotz ezen gaizki ari zela.
      ///
      Gainera, gaur, nik sartu mezuaren ondoren hainbaten sarrerak ikhusi ditut. Nolabaitean idazten bezala: zu alde hemendikan. Gehien harritu nauena nire herrikide baten mezua izan da, eta gero BERRIA egunkariko eztabaidagunean aurkitutakoa. Harrituta.
      ///
      Noski, hanka sartu ondoren, ezin gibelerat jo, eta gehiago hanka sartu.
      ///
      Gainera, moderadorea eta nire mezuen kontra modu gogorrean ibilitako batzuk twitter-en censuraren alde hitz egiten ari ziren, joan den ortzegunean-edo. Hau serioa da. Gainera, guztia anonymotasunean.
      ///
      Gainera, bada, bat nik sartutako bigarren sarrerari-edo erantzun egin ziona, gainera ordutegia aldatuta, lehenago ager zedin-edo, norbanako horrek berak orain urthe batzuk ni dialektikoki modu txarrean belaunikatzen saiatu zen, eta orain tresnaren jabe izanda, bere garaian Xirikarekin egin zuen gisa berean, censuratu egin nau. Hau al da maila?

  • Zuzeuzale amorratua naiz, baina uste dut ez duzuela Andonirekin asmatu, Urkok esan bezala.
    Errespetuz jarduten du beti, besteok bere iritziekin bat etorri zein ez. Aldiz, badira gune honetan besteekiko batere errespèturik gabe jarduten dutenak, eta askoz zorte hobea izan dutenak.
    Ez da ulertzen.

  • Peru Dulantz 2013-07-24 13:59

    Nik ez ditut gogoko, ez jaun horren ideiak, ezta adierazteko modua ere, baina adierazpen-askatasuna eskubiderik nagusietako bat da. Pisuzko (pisu handiko) arrazoiak emateko edo erabaki horretan atzera egiteko eskatzen diet Zuzeukoei.

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-24 14:03

      Esker aunhitz zure positionamenduarengatikan, are gehiago nire adieraztekotz modua eta nire ideiak gogoko ez dituzunean ere.

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-24 14:06

    Hau izkiribatu dut BERRIA egunkarian:
    ///
    16 ANDONI ERRAZKIN BERATZADI 2013-07-24, 13:59
    ///
    BERRIA egunkariak nire hitza censuratu zuen: colonialismoa, hembrismoa eta consumerismoa salhatzeagatikan. Articuluak “Errepublika”, “Amazonia denda” eta “Kolonia” ziren. Orain, Zu Zeu horizontal orainkariak censuratu egin nau, hain zuzen ere BERRIA egunkarian agertzen nuen mezu berberarengatikan. Hala ere, censuratu baino lehen hainbat articulu argitaratzen utzi didate: sarrera guztiak aunhitz ikhusi dituzte, eta eztabaidak-edo eragin dituzte. Zergatikan censura? Nerbioan ukitu dudalakotz? Colonialismoa agerian utzi dudalakotz? BERRIA egunkariko zuzendaria colonoek torturatu zuten, imperial militar poliziak torturatu zuen, eta horiek, hemen eta orain, colonoak dira, eta colonoek 800 urtheko traditionea dute. Henbrismoa agerian utzi dudalakotz? San Ferminetako emakume horiek ez zeuden minez garrasika, eta gizon horiek inoiz ere larrua jo ez duten gizon brutalizatuak baino ez dira, eta hori hoberen azaltzen duen authorea Esther Margareta Katzen anderea da. Consumerismoa agerian utzi dudalakotz? Donostiako Askatasunaren Hiribidean denda nagusiak emakumezkoentzako arropadendak eta bankuak dira. Hau ahal da goi-culturarat aspiratzen duen societatea? Bai zera! Guztia hypokrisia hutsa da! Eta zer egin didazue? Censuratu. Bada, jaunok eta andereok, censura nazakezue, baina realitatea ez. Agur. Post Scriptum: hitz egin daiteke homonormativismuaz? Heterophobiaz? Hembrismoaz? Misandriaz? Hysterokratiaz? Gynozentrismoaz? Thanatophiloa den matriarkhalismoaz? Edo, alde zaudete, eta censura, eta kito.
    ///
    http://www.berria.info/inkestak/380/

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-24 14:10

    Horrela ezin dugu Euskal Statua eraiki, zeren-eta Constitutionearen articulu importanteenetarikoa Adierazpenaren Askatasuna baita.
    ///
    Hemen 2010.eko Constitutionearen zirriborro bi, bata blogariak eskegitakoa, bertze nik eskegitakoa:
    http://bizitzaetapolitika.blogspot.com.es/2010/10/euskal-herriarentzako-konstituzioa.html
    ///
    Euskal Statua dago jokoan, ezin baita horrela Euskal Statua eraik.
    ///
    Suminduta nago. Goiti Gabriel Aresti!

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-24 14:14

    Mezu guztiak gordetzen ari naiz, atzo ez nituen gorde, ia-ia-ia “Politeiaren arima” articulua ere ez nuen gorde, gainera urduri ibiltzen ari nintzen, zeren-eta ortzegunean-edo twitter bidez moderadorea eta ni calumniatzen ibili ziren bi norbanako censuratzearen eta sarreren murrizketaren aldekotasunaren inguruan solasten ari baitziren. Hau guztia umiliatione bat da. Zer da hau? Hau ez diozue ez-eta colono bati egiten! Lotsagarria! Lotsa zeuongan!

  • ZuZeu

    ZuZeulariei azalpena zor diegu: Azken egunetan Errazkinek sortu dituen artikuluen maiztasuna eta ezaugarriak kontuan izanda (erdaretan paragrafo osoak, artikulu luzeak, euskara desegokia, eztabaida goriak…), blog bat zabaltzeko proposamena luzatu nahi genion. Ez da posible izan, bere e-posta faltsua zelako. Hala, eta berarekin hitz egiteko teman, zirriborroetan zituen artikuluetan idatziz eskatu diogu gurekin harremanetan jartzeko. Gure mezuak irakurri arren, uko egin dio erantzuteari, eta argitaratzen segi du. Guk trabarik jarri gabe. Atzo, “Politeiaren arima” artikulua argitaratzear zuela, berriz eskatu genion guri e-posta bat bidaltzeko. Erantzunik ez. Beraz, iruzkinen bidez jarri ginen Errazkinekin harremanetan, beste behin, proposamen bat genuela azalduz. Bere erantzuna izan zen ZuZeu zentsuratzailetzat jotzea, ezabatu ala ez zirt edo zart egiteko eskatuz, ausardia kontua balitz bezala. Laburbilduz: Gutaz behin eta berriz paso egin du, eta gainera etengabe (argitaratu zuen lehenbiziko egunetik) zentsura egozten ibili zaigu, ez hemen bakarrik, baita Berriako iruzkinetan ere. Elkarlana baino gatazka bila dabil. Hona emaitza eta ZuZeun egunero lan egiten dugunon erabakia. [Mezuak laster ezabatuko ditugu, artikuluaren mamiari buruzko eztabaida ez oztopatzeko]

    • jeanbastida 2013-07-24 16:18

      “Euskara desegokia”???

    • Beraz zentsuratzea erabaki eta Zuzeuren horizontaltasuna kentzea erabaki duzute. “Artikulu luzea, euskara desegokia”: ez da euskara desegokia, agian nik idazten dudan era baino erabilgarria izango zaigu etorkizunean. Eta artikuluak ez dira luzeak, inolaz ere ez. Besteenak laburregiak direla deritzot.

  • Segi bizkor, zuzeu!

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-24 14:28

      Agur Itzain jauna:
      ///
      Aitzineko mezua zer zen, gero hau idaztekotz?
      ///
      Azkarregi erantzun duzu, bada.

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-24 14:25

    Ez naiz gathazka bila ari.
    ///
    Zergatikan ez didazue niri zuzentzen? Zer inorreztatze da hau?

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-24 14:41

    Agur Zu Zeu-ko moderadorea, eta bere bidez, Zu Zeu-ko kudeatzaile oro:
    ///
    ZuZeulariei azalpena zor diegu: Azken egunetan Errazkinek sortu dituen artikuluen maiztasuna eta ezaugarriak kontuan izanda (erdaretan paragrafo osoak, artikulu luzeak, euskara desegokia, eztabaida goriak…), blog bat zabaltzeko proposamena luzatu nahi genion. Ez da posible izan, bere e-posta faltsua zelako. Hala, eta berarekin hitz egiteko teman, zirriborroetan zituen artikuluetan idatziz eskatu diogu gurekin harremanetan jartzeko. Gure mezuak irakurri arren, uko egin dio erantzuteari, eta argitaratzen segi du. Guk trabarik jarri gabe. Atzo, “Politeiaren arima” artikulua argitaratzear zuela, berriz eskatu genion guri e-posta bat bidaltzeko. Erantzunik ez. Beraz, iruzkinen bidez jarri ginen Errazkinekin harremanetan, beste behin, proposamen bat genuela azalduz. Bere erantzuna izan zen ZuZeu zentsuratzailetzat jotzea, ezabatu ala ez zirt edo zart egiteko eskatuz, ausardia kontua balitz bezala. Laburbilduz: Gutaz behin eta berriz paso egin du, eta gainera etengabe (argitaratu zuen lehenbiziko egunetik) zentsura egozten ibili zaigu, ez hemen bakarrik, baita Berriako iruzkinetan ere. Elkarlana baino gatazka bila dabil. Hona emaitza eta ZuZeun egunero lan egiten dugunon erabakia. [Mezuak laster ezabatuko ditugu, artikuluaren mamiari buruzko eztabaida ez oztopatzeko]
    ///
    ///
    ///
    Twitter bidez ortzegunean-edo censuratzeaz hitz egiten ari zineten. Bertze bi eztabaidalarirekin, hori zer da? Cronyism?
    ///
    Ez dut uste ni censuratzearen arrazona jada indarrean ez dagoen e-posta zaharkitu helbidea denikan, nire izenarekin idazten baitut, ez dut anonymotasunetikan idazten. Gainera Zu Zeu-k edozer erratekotz badu forum-ean idaz dezake. Hori aitzakia bat da.
    ///
    Moderadore jauna ez zara zuzenean niregana zuzentzen. Inorreztatzen ari nauzu, niri egindakoa bertze bati egin diezaiokezu.
    ///
    Lehendikan pentsatutako zerbait da, eta nire mezuaren pentsamendua ez zaizuenez gustatzen censuratu nahi ninduzuen, eta censuratu nauzue. Zein da aitzakia? DESCOLONIZATIONEAZ 4 sarrera censuratu izana? Robot-arena ez da sinhesgarria. Zer pentsatu behar dut ezen gezurretan ibili zatzaikidatela?
    ///
    Zer da hau? Aitzakiak ala arrazonak?
    “erdaretan paragrafo osoak, artikulu luzeak, euskara desegokia, eztabaida goriak”
    ///
    Zergatikan zabaldu behar dut BLOG bat? Nik hemen nahi dut, ez ahal da Horizontal Orainkari bat?
    ///
    “Elkarlana baino gatazka bila dabil”, baina hau nork idatzi du?
    ///
    Azkenean, ausartu zara ni censuratzen.
    ///
    Harrigarria.
    ///
    Nire pentsamendua gogoko bazenute, hau ez zatekeen gerthatuko.
    Nire pentsamendua gogoko bazenute, hau ez zatekeen gerthatuko.
    Nire pentsamendua gogoko bazenute, hau ez zatekeen gerthatuko.
    ///
    Ideologiko censura bat izan da.

    • ZuZeu

      Blog bat ZuZeun, Andoni. Sinaduren atalean.

      • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-24 15:19

        Bada eskertzen dizuet ohore hori, baina nik hainbat articulu idatzi nahi nituen, eta hori zen azkena.
        ///
        Mentalki neka-neka-nekatuta nago. Ezin dut gehiago. Zuek irabazten duzue. Nik ezin dut gehiago. Illegalizationea go-go-rra izan da. Eta hembrismoa ere bai.
        ///
        Nik hau sustatu dut:
        https://www.facebook.com/arkitekturakoikasleasanblada
        ///
        Hor agertzen den bizardun hori ni neu naiz. Eta 2013ko martxoaren 11-15 Nabarroko Euskal Hiriaren Lehen Politeia proiectatu genuen, eztabaida sutsuen artean, nola ez!
        ///
        Nik ez dut mugikor telephonorikan, eta e-posta bakarra dut, euskalerria.org itxi zen arte. Eta e-posta hori, dudan bakarra, nire lagunentzat da. Eta ez diot inorri pasatzen, baina gauza intimo hauek ez ditut aireratu nahi. Baina, behartuta sentitzen naiz, zeren-eta bertzenaz pentsa dezakezue ezen ni ez dakit zer badakit zer naizela.
        ///
        Sar ezazue “Politeiaren arima” articuluaren bigarren versionea, eta ni ez naiz agertuko gehiago. Nik ez dizuet kaka eman nahi. Nik nahi dudan gauza bakarra da 2005ko abenduan hasitako bidea amaitu, eta hori zen: “Politeiaren arima” articulua. Gainera, nerbioekin egin nuen, zeren-eta pentsatzen ari bainintzen ezen censuratuko ninduzutela. Ni akituta nago, lehertuta. Anticolonialista Dialektika ulertzen hasi zarete. Bikain! Hori da bidea.
        ///
        Esker aunhitz BLOG-aren eskaintzarengatikan, iduritzen zait ezen BERRIA egunkariak eta Zu Zeu horizontal orainkariak servitiu ona egiten diola Euskal Statuari, hein haundian Euskal Statua baita. Baina, ba ahal dakizue zenbat mespretxu pairatu ditudan, eta justu orain arrazona ematen ari dit ustez constitutionalista den societateak!
        ///
        Begira, zuek egin ezazue nahi duzuena. Nire azken articulua zen, ez nuen gehiago argitaratu nahi. Eta BLOG-arena gehiegi iduritzen zait, zeren-eta bertzenaz aspaldian zabalduko nukeen BLOG bat. Hala ere, gaizki ulertu guztiak barkatu. Nirekin, iduritzen zait, ezen ez zaretela ongi portatu, eta nik ez dut deus ere jakin nahi inoretaz!
        ///
        Irakur, 1997-2007 bitarte Hondarribiko Alardeko urthe nazkagarrienak pairatu nituen, eta gauza aunhitz dakizkit, jendearen garai arteko jarrera, eta gero nola sartu ziren batzuk, eta gero nola bertzeei lectioneak ematen. Ni emakumeak parte hartzearen alde nago, mugarikan gabe, baina bertze muga aunhitzikan gabe. Eta azken buruan militar jai bat da, eta gainera colonial ephemeride bat. Nik Hondarribian, eta Nabarro osoan, harri bakoitzaren historia ezagutzekotz gai naiz, arkhitekturari buruzko lan bat egin nuen, adibidez, eta guti-goit-beheiti badakit azken 300,000 urtheotako arkhitektoniko historia, eta hori ez dago mundu osoan, gainera Bilbaon conferentia bat eman nuen, eta guztiak txaloko, Bilbaon eta gainera euskaraz, eta gainera dirua kobratu nuen. Nik gauza aunhitz dakizkit, baina scientifikoak, eta bai, hau colonia bat da, eta 800 urtean EAEa ethengabeko colonial egoeran bizi izan da, eta catastroa zer den ulertzen ez duen batek bada zailki uler dezake Statu baten balioa, eta nahiz-eta Statuaren kontra egon, definitionez, anarkhista oro lehenago egon behar izanen litzateke Euskal Statuaren alde ezi ez imperial Statuaren hizkuntza erabiltzen.
        ///
        Francisco Aristi jaunak, nor ere baita classeko listoa, aski ongi harrapatu dit dialektika, eta Hasier Etxeberria jaunak, nor ere baita euskal culturak duen norbanakorikan sophistikatuenetarikoa, ere bai. Nirea ez da politika, aurkakoa badirudi ere, nirea arkhitektura, cultura eta literatura da. Ni meritukrata bat naiz, eta goi-culturaren alde nago. Ez naiz snob bat. Hanka sar dezaket, baina…
        ///
        Atzo eta gaur gaizki pasa dut, atzo ez nuen afaldu. Hiru galleta bakarrikan. Nik ez dut Ezker Abertzalearekin deus ere jakin nahi. Non dago ezkertiar argitaletxe bat? Zer? Txalaparta? Hiru? Gatuzain? Eta egunkari bat? Zergatikan ez zarete Zu Zeu eta GAUR8 eta BERRIA egunkariko disidenteak elkartzen eta zergatikan ez duzue EGIN berpizten? Jendeak erosiko luke.
        ///
        Ba al dakizue zenbat balio duen grekozko classiko batek? 50 euro! Bada, nik nahiago dut xur-xur-xur ibili, eta William Shakespeare jaunaren lan osoak, eta Platon’en Politeia. Platon zintzoa da. Egiak erraten ditu, eta sarri egiak desatseginak dira. Nik badakit ezen desatsegina naizela. Baina, eta zer!
        ///
        Begira, oraintxe bururatu zait: joan zaitezte guztiak antzarak ferratzerat! Bai zu, bai zu, bai zu, eta bai zu. Francisco Aristi jauna: zergatikan ez duzu monumental articulu bat idazten? Baina, auzoko xar amona ere enteratuko den horietako bat! Idatzi!
        ///
        Ni ez nauzue berriz ikhusiko. Ah, eta gauza bat: gauza aunhitz dakizkit, eta nire argudioetan ez ditut erabili, eta ez ditut erabiliko ere, zeren-eta ez baita nire styloa! Baina, nirekin erne!
        ///
        “Politeiaren arima” articuluarekin, egin ezazue nahi duzuena! Zerbait ulertu baduzue, eta batez ere “la colonization cognitive” edo “la colonización cognitiva” ulertu baduzue, bikain.
        ///
        Niregana ez hurbildu, ongi?
        ///
        Izan ongi.
        ///
        Agur.

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-24 14:49

    [Mezuak laster ezabatuko ditugu, artikuluaren mamiari buruzko eztabaida ez oztopatzeko]
    ///
    Zeuon mezua ez censuratu. Zeren-eta colonialismoaren, hembrismoaren eta consumerismoaren inguruko eztabaida ekidin nahi baituzue.

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-24 14:52

    Zeren beldur zarete? Hitzaren beldur? Horron bertzekotz boterea ahal du? Horizontal Orainkaria?

  • ZuZeu

    Ez duzu ezer ulertu nahi. Agur, izan ongi.

  • “Mezuak laster ezabatuko ditugu, artikuluaren mamiari buruzko eztabaida ez oztopatzeko” edo “Mezuak laster ezabatuko ditugu, inork ZuZeuk zentsuratu egiten duela jakin ez dezan”?
    .
    Urtetan ZuZeuren irakurle izan naiz, eta benetan harrituta nauka ZuZeuren azken egunetako jarrerak… Hilobia zulatu duzue, baina ez dakit oraindik zer den bertan hobiratuko…

  • Bide batez, ZuZeukoak Twitterren Errazkinen mezua nola isilaraz eztabaidan aritu ziren: Hainbat ziren alternatibak, twitterren zirkulu hurbilekoek nahiz editoreek eztabaidatuak:
    1. Zentsura ideologikoa
    2. Euskara Batua ez zen oro debekatzea
    3. ZuZeularien sarrera kopurua mugatzea
    4. Errazkini blog bat eskaintzea, azalean ikusgarri izan ez zedin
    .
    Atzo bertan ZuZeuko editore batek honakoa idatzi zuen sare berean:
    “Leihoa irekita ere kristalaren kontra jotzen tematzen diren euli inozoak. #udakofauna”
    .
    Zer da hau, zentsura ideologikoa ez bada? Horren froga den iruzkin hau ere ezabatu nahi izango duzue, ezta?

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-24 15:33

      Gainera gezurretan? Alegia, BLOG-aren eskaintzea azalean ikhusgarri izan ez nedin?
      ///
      Ez nauzue bizitza osoan berriz ere nabarituko. Ez sare-orri honetan, ez-eta karrikan ere…

    • Iñaki Larrañaga
      Iñaki Larrañaga 2013-07-24 15:46

      Aupa Askeherria. Txio hori nik bota nuen! Baina, ze zerikusi arraio du honekin guztiarekin? Azaldu behar didazu kristalaren kontra kolpatzen den euliaren metafora, nik ez dut ulertzen eta. #SuperDaflipat

      Bide batez, blogetakoak azalean agertzen dira, begira bestela.

      • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-24 15:48

        Agur Iñaki Larrañaga jauna:
        ///
        Zergatikan censuratzen nauzue?
        ///
        Ideologiko censura?

      • Ongi, Iñaki, hori zuri dezakezu. Ez zuen zentzu bikoitzik twitak, bero da eta euliak etorri dira etxeetara. Nahi duzuna.
        Baina eta aurreko guztia? Azal dezakezu zergatik azaldu zen Bloga eskaintzearen ideia bikaina Errazkin zentsuratzearen kontestuan?

  • Zalantzak ditut Zuzeu-k Errazkin jaun chit gorenari hemen idazten utzi beharko liokeen ala ez, baina pozik nago ez duelako gehiago idatziko. Niri tipo horrek beldurra ematen dit, eta ez zait gustatzen besteekiko beldurra sentitzerik.

  • Ongi, Iñaki, hori zuri dezakezu. Ez zuen zentzu bikoitzik twitak, bero da eta euliak etorri dira etxeetara. Nahi duzuna.
    Baina eta aurreko guztia? Azal dezakezu zergatik azaldu zen Bloga eskaintzearen ideia bikaina Errazkin zentsuratzearen kontestuan?

  • Manuel Kortabitarte 2013-07-24 15:56

    Hi, Askeherria, Andoni Errazkin,

    Euskara asmatu horretan idazteko, Diario Vascora bidali artikuluak,
    han onartzen dituzte, ez baitzaie deus inporta euskara arautua den ala ez.
    Eta animo ZuZeu! Irizpideei buelta bat eman behar zaie,
    halako trollek ikas dezaten.

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-24 16:04

      Agur Manuel Kortabitarte jauna:
      ///
      Nik nire izenez idazten dut.
      ///
      El Diario Vasco egunkaria Gipuzkoko colonial egunkaria da, Espainiako imperial Statuaren 2. Republican sortu zuten, Gipuzkoan sortu zen 2. Republica hori eraistekotz asmoz. El Diario Vasco egunkarian ez naute gehiegi maithe, gainera hor collaborationistek nahiz colonialistek idazten dute; ni constitutionalista naiz.
      ///
      Eutsi, borrokatu eta irabazi.
      Izan ongi.

  • Norbaiti idaztea debekatzea eta horren aurre poztea… hori bai da beldurgarria ta lotsagarria.

  • jeanbastida 2013-07-24 16:23

    NAFFARRERA = LINGUA NAVARRORUM = NAFFAR HIZCUNÇA NATIONALA = NAFFARROA (OSOA) = NAFFAR STATUA = NAFFAR STATUAREN BERRESCURATZEA = NAFFAR HARMARRIA = LEIÇARRAGA, AXULAR…
    ///
    EUSKARA BATUA = LINGUA JATHORRORUM = COMMUNITATE AUTONOMO ESPAINOL TRIPROVINCIAL BATECO MORDOILO COOFFICIALA = ÇAZPIAC BAT = ICURRIÑITA = CHIRINGUITO MARXISTOIDE FRANCO-ESPAINOL-VATICANISTA = INSTITUTIONE FRANCO-ESPAINOLETAN PARTE HARCEA = TAKOKOLO, FRIKIRRITX ETA POTORROTX

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-24 17:32

    NEGU GORRIAK – HITZ EGIN
    http://www.youtube.com/watch?v=2SAwqVEwQok

  • Aitor Martinez 2013-07-24 17:47

    Andoni Errazkin Beratzadi jauna. Ez dut orain arte ezer idatzi, baina nahikoa dela uste dut. Ez zara konturatzen “censoreari” piperrik ez zaiola axola idazten duzuna? Baizik eta esplikatu dizula jada zergatik ez duzun aurrerantzean zuzeun idatzi ahalko? Itzain konturatu da, zu zara zentsuraren paranoiarekin zauden bakarra. Zu baino behi astunagorik ezta egongo nafar larreetan… prefosta.

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-24 18:58

    Agur Zu Zeu-ko moderadore, edo censore, jauna:
    ///
    Colonial syndromearen ezagugarrietarikan bat hau da: colonizatuengan badaude mailak, eta berton colonialistek boterea dute, gero collaborationistak daude. Zuk ni, edo zuek ni, censuratu nauzu, edo nauzue, baina zeuok guztiok ez zarete Espainiako imperial Statuaren Dictaduraren Bigarren Garaitza Urthean, alegia 1940.ean, fundatutako Mixtu Lagundiaren realitatea agertzekotz eta salhatzekotz gai. Informatione gehiago nahi izanez gero, hemen duzue:
    http://companiamixta1940.org/
    ///
    Niri lotsa ematen didazue. Hondarribia Candido Saseta jaunaren sortetxea da. Informatione gehiago:
    Cándido Saseta jauna:
    http://eu.wikipedia.org/wiki/CandidoSaseta
    Cándido Saseta jaunaren inguruan nik idatzi articulua:
    http://paperekoa.berria.info/iritzia/2008-03-18/007/007/lege
    info.htm
    ///
    Eta zeuok guztiok ni neu censuratu nauzuen unean, egunean, astean, hilabetean, urthean imperialista eta colonialista den Mixtu Lagundiaren aitzinean isiltzen zarete eta ez duzue colonial lotsagarrikeria hau agertzen eta salhatzen, baizikan-eta toleratzen. Eta zer egiten duzue? Ni censuratu! Lotsa zeuoi!
    ///
    Nik sare-orri honetan Constitutioneaz sarrera sartu dut, ez dut edonon sartuko! Hemen Constitutioneaz sarrera:
    https://zuzeu.eus/2013/07/17/constitutioneaz/
    ///
    Nola idaz diezadakezue ezen nire textuak luzeak-edo direla, edo dena delakoa! Baina, zer da hau? Hau al da Bildu? Baina, hemen zer dago bakarrikan, Alardean emakumea bai, emakumea ez, ala? Eta Nabarroa? Baina, zergatikan uste duzue ezen garela Frantziar nahiz Espainiar colonia bat? Hau lotsagarria da.
    ///
    Hau ezin da onhartu. Hautatu behar izanen duzue:
    Edo Mixto Lagundia eta colonialismoa.
    Edo Cándido Saseta eta constitutionalismoa.
    Noizko Hondarribian Cándido Saseta jaunari MONUMENTU bat eta gero egoki moduan Mixtu Lagundiari ez gehiago ethotzekotz erratea… Bada, garaia, ez-eta? Espainiako imperial Statuaren Dictadura pasa zen, eta espainiar imperialista gibelerritar hauek guztiek 2. Restauratione osoa pasa dute euren colonialismokeriatan. Noiz arte?
    ///
    Ez al dizue ematen lotsarikan, zeuoi Irundarroi nahiz zeuoi Hondarribiarroi, colonial ephemerideok ospatzea? Irunen 1512-1531 bitartekoa nahiz Hondarribian 1638 urthekoa, eta gainera Cándido Saseta jauna fusilatu zutenen kate berekoei, falangisten nahi requeteen ondorengo zuzen-zuzen-zuzenei desfilatzen uzten, noiz arte? Zer zaie beldurra? Non dago Hondarribiko Bildu? Zer da hau? Norbaitek Alemania batean onhartuko ahal luke nationalsocialisten ondorengoen desfilerikan?
    ///
    Hasier Etxeberria jauna, zure Zu Zeu horizontal orainkariak censuratu nau, gauza hauengatikan, baina ZU ZEU isil-isil-isilikan: Estepan Urkiaga jauna, LAUAXETA, non dago? Ez al dute Cándido Saseta jaunak, Estepan Urkiaga jaunak eta Mixtu Lagundiko imperialista gibelerritarrek SAUTRELA bat merezi?
    ///
    Hau al da “LITERATURAREN ERREPUBLIKA”?
    ///
    Zer Republica? Nabarroko Euskal Statuaren Lehen Republica, ala genozida imperial Statu biren Republicak?
    ///
    Begira iezaiozue Lauaxetari aurpegirat, eta erran berari berak izkiribatu zuen hau Mixtu Lagundia onhartzen duzuen heinean:
    http://eu.wikipedia.org/wiki/Amaiurgaztelubaltza
    ///
    GOITI EUZKO GUDAROSTEA!!!
    GOITI CÁNDIDO SASETA GUDALBURUA!!!
    GOITI ESTEPAN URKIAGA LAUAXETA POETA!!!

  • Andoni, batzuetan ez nago batere ados zure iritziekin. Beste batzuetan bai. Nahiz eta zure idazkera gaur egun ez dudan ulertzen. Aitortu behar dut Zuzeuren erabaki honek harritu egin nauela, eta txarrerako.
    Agian blog bat zeure kabuz egitea pentsatu behar zenuke, Andoni, zure iritziak jarri eta inork zentsuratu edo debekatuko ez dizuna. Internet zabala da.
    Ondo izan.

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-29 11:18

      Esker aunhitz, bihotz-bihotz-bihotzez, zure positionamenduarengatikan.
      ///
      Zu bezalakoekin Euskal Statua eraikigarria da.
      ///
      Eutsi, borrokatu eta garaitza!!!
      Izan ongi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude