Carlos Iturgaizen atzamar erakuslea

Carlos Iturgaizen atzamar erakuslea

Mariano Rajoy aurrekontuak bozkatzeko orduan okertu den honetan, legebiltzarreko bozketatan jolasten eta enredando” ibiltzea maite zuen beste politikari bat aipatu nahi dugu, Carlos Iturgaiz.

Popularrak bolo-boloka ibili den txio bat jaurti zuen aurrekoan, Bartzelona eta Alavesen arteko kopa finalean Espainiako ereserkiari txistu egin ziotela-eta. Txioak kexa eta erantzun asko eragin dituen arren -europarlamentari bat jendeari putaseme deika ibiltzea onartezia delakoan- guri ez zaigu horren larria iruditu. Azken finean, zer nahi duzue esatea, nabarmentzeko beste modurik ez du jada gizajoak eta, gainera, euskaldun eta katalanek himnoari txistua jotzeak ematen dion amorrazioa besterik ez du erakusten.

Askoz nazkagarriagoa begitandu zaigu orain ezagutu dugun arren aste batzuk aurretik bota zuen beste hau, erabat arbuiagarria, hatz erakuslearekin euskaldun bat seinalatzen duena, zer eta ez duelako bere ideologia bera.

Ohikoegia bihurtua den sorgin ehiza eta espainolismo ustelenari etekinak ematen dizkion bitartean gaiztotuko dena, “Euskalduna naiz eta zu” saioaren kasuan ez bezala, gure erakundeetatik inork ezer esaten ez duen bitartean.

Carlos Iturgaizen atzamar erakusleaCarlos Iturgaizen atzamar erakuslea

4 pentsamendu “Carlos Iturgaizen atzamar erakuslea”-ri buruz

  • ganbaratxotik 2017-06-01 19:14

    Gatazka elikatu duen, gatazkaz elikatu den eta beste edozein egoeratan gora egingo ez lukeen pertsonaia mediokrea. Gure korapiloa askatzearen zailtasunak eta hainbeste urtetako sufrikarioaren zergatiak ulertzeko enegarren adibideetako beste bat.

  • Niri gaitzesgarria iruditzen zait 90garrengo hamarkadaren hondarrean sortu zen euskal abertzaletasunaren kontrako erasoa. Baina argi daukat ETAk Miguel Angel Blanco eta beste antzeko pertsonak erahi izan ezbalitu horrelakorik ez zela gertatuko. Sufrimentuaren sozializazioaren garai latzenetan irakurriak eta entzunak ditut Carlos Iturgaizen kontrako burlak eta isekak: akordeoilaria zela, gaizki mintzo zela… En fin, bere lagunak hilkutxetan sartzen ari ziren bitartean ezker abertzaleko prentsak irain egiten zion tipo honi. Horrekin jarraitzeak niri gutxienez nazka ematen dit eta denbora ezin zekenagoetara itzultzen nau. Ni ez naiz espainola eta espainoilista muturrekoek ETAren ekintzen erabilera anti euskaldun eta anti abertzalearen kontrakoa naiz. Baina Iturgaizek pena ematen jarraitzen dit eta ez bakarrik patetikoa delako ( erregetxoari pitada egiteagatik asaldatzea patetikoa da) baizik eta asko sufritu behar izan duelako inolaz ere merezita. Ez dezagun ahaztu gatazkaz elikaltzen dela ETAk pistola batez mehatxatu zuelako.

    • Azken portu 2017-06-03 09:27

      Bada niri pena ematen didana Mendilibar da. Deus txarrik egin gabe bere kontrako kanpaina hasi dezakete non bere ogibidea arriskuan egon baitaiteke. Eta dena Euskal Gatazkaren profesional bat bere ogibide parasitoa defendatu behar duelako. Argi dago batzuentzako ETAren amaiera putada bat izan dela diskurtsorik gabe utzi dituelako, eta gure Carlitos horietako bat da. Eta nahiz eta orain zenbait peneubero, zuri, kanpoeder bere defentsan (eta ez Mendilibar bezalako hiritar zintzo baten alde) agertu, argi dago pertsonaiaren erdipudikeriak era gaiztakeriak ezdeus bihurtzen dutela lanbide ondradu bat burutzeko.

  • Alpargatero 2017-06-02 08:52

    Sorgin-ehiza odolean daramate, Torquemada eta errege-erregina katolikoen garaitik gutxienez, haiek bai jakin jazarpena eta boikota azken muturreraino eramaten!