Caridad Angelesen hilketaren inguruko bi iritzi

morea puntuaTolosan hil zuten Caridad Angeles emakumearen harira, adierazpen andana izan da gertaera salatuz. Garak eta Berriak genero indarkeria lehen mailako albiste bezala tratatzen dute. Hilketari buruzko ikuspuntu osagarriak plazaratu dituzte Garan Ramon Solak eta Berrian Maite Asensiok.

Ramon Solaren “Saber qué paso para que no vuelva a pasar” artikuluak, hein batean, Maite Asensiok “Zein bake?” zutabean idatzitakoa kritikatzen du. Solak emakumeen aurkako egiturazko indarkeria desegiteaz gain, hilketak saihesteko pertsona batzuekin neurri zehatzak hartu behar direla dio. Kritika estruktural “politikoki zuzenez” gain, gertaera konkretuetara “ere” jo behar dela defendatzen du. Solak argudiatzen du, kritika estrukturalean bakarrik gelditzea antzua dela indarkeriarekin amaitzeko.

Maite Asensiok, ordea, emakumeen diskriminazioaren egituraz idatzi zuen, bakearen esanahi “kapitalista, patriarkal eta androzentrikoaz”. “Mundua gizonen nahien eta interesen arabera baitabil biraka” eta kritikatzen du Euskal Herriko bakegintza lantzerako orduak ez dela “biztanleen %52k egiturazko indarkeria ” jasaten dutela kontuan hartu. Caridad Angelesen hiltzaileari buruz ez du ezer esaten, hilketa horren errudunak guztiok bagina bezala.

Maite Asensiok horrela hasten du bere artikulua:

  • “Francoren garaian ez zegoen askatasunik, baina bakean bizi ginen». Maria San Gil PPko eledunak 2006ko udan esandako hitz haiek eskandalua eragin zuten, azaldu beharrik ez dagoen arrazoiengatik. Argudio gehiago eman behar izaten dute emakumeek, ordea, Euskal Herrian zabaldutako aro berrian hainbeste aipatzen den bakearen ideiatik kanpo sentitzen direla adierazten dutenean. ETAren jardun armatua desagertuta, badirudi ez dagoela indarkeriarik gurean, baina urtero 5.000 andrek tratu txarrak salatzen dituzten herri batean bakeaz hitz egiteak zer pentsatua eman beharko luke.”

Ramon Solak, ostera, hala ekiten dio iritziari:

  • “La nueva muerte por violencia machista en Euskal Herria obliga a intentar salir de la espiral de tópicos y hacerse nuevas preguntas. Por ejemplo, ¿esta repetición interminable de crímenes supone una lacra estructural? Sí, no hay duda. ¿Pero, es solo estructural? ¿eso lo explica todo? Difícilmente. ¿Cualquiera puede ser víctima? Sí. ¿Cualquiera puede ser verdugo?”

Asensiok elementu estrukturalak bakarrik aipatzen ditu genero indakeriaren erakusle gisa:

  • “Andreen aurkako indarkeria egiturazkoa dela onartu arren, bakegintza deituriko hori gauzatzeko prozesuan ez da genero ikuspegirik ageri. Ez du inork txertatu, ez adierazpenetan, ez idatzietan, ezta asmoetan ere. Alegia, biztanleen %52k egiturazko indarkeria jasaten duten gizarte batean, ez da planteatu gizonen eta emakumeen arteko botere desorekak konpontzea bakerako giltza izan daitekeenik”

Solak kasu konkretutik ikasi beharra azpimarratzen du:

  • “¿Quién era, de qué entorno venía, qué grado de inserción social tenía? Se remarca que ha pasado por prisión: ¿De qué le sirvió? Y que es joven: ¿Se hizo algún trabajo educativo específico con él? Tenía antecedentes por un ataque similar: ¿Hubo seguimiento de su caso, y no a nivel policial, sino terapéutico o socializador? Y Caridad, ¿sabía quién era el hombre que la ha acabado matando? ¿Tenía mecanismos de defensa? ¿Conocía qué respaldo le podían dar las administraciones? ¿Disponía de un colchón social en el que apoyarse? En resumen, ¿pudo evitarse esta muerte, como sostiene su ex marido?”

Ondorio gisa zera dio Solak:

  • “La única solución de fondo a largo plazo contra esta sangría es lograr que un día ya no haya un solo hombre que se crea superior a una mujer. (…) Pero mientras tanto tratemos -también- de poner los medios prácticos para impedir que un nuevo X acabe con la vida de otra Caridad, y para eso empecemos por buscar a ambos y actuar antes de que sea tarde. En caso contrario, quedarse en generalidades acaba siendo solo un síntoma de pereza mental o de corrección política mal entendida, y lo que es más dramático, termina por no resolver absolutamente nada.”

Osorik irakurtzeko Ramon Solaren artikulua hemen duzue eta Maite Asensiorena hemen. Bi iritziak dira interesgarriak, baliagarriak eta osagarriak. Orain, hitzetatik ekintzetara.