Plastiko motak: erabilerak eta arriskuak

plastikoakPlastiko mota guztiak ez dira berdinak. 100 plastiko mota baino gehiago dago, baina, oro har, zazpi dira gehien erabiltzen direnak. Plastikozko produktuaren azpian (ontzietan) edo izkina batean, biraka dauden hiru geziz osatutako triangelu baten barruan dagoen zenbaki edo sigla batzuen bidez adierazten da plastiko mota; plastiko birziklagarria, alegia. Ba al dakizkizu identifikatzen?

1 zenbakidun plastikoak: PET edo PETE (Polietileno tereftalatoa)

Jakien eta edarien ontzietako plastikorik ohikoena da. Merkea da, arina eta birziklagarria. Birziklatu ostean, PETa altzariak, alfonbrak, zuntzak, autoetarako piezak eta abar egiteko erabili ohi da.

1 zenbakidun plastikoak ez dira berrerabili behar, denborarekin desintegratuz baitoaz eta toxinak aska baititzakete.

2 zenbakidun plastikoak: HDPE (Dentsitate altuko polietilenoa)

Erabilera asko ditu eta kimikoki oso gogorra da. Batez ere, ontziak egiteko erabili ohi da: etxeko garbiketarako produktuenak eta kimiko industrialenak. Esnearen, zukuen, jogurten edota uraren ontziak ere egiteko erabili ohi da, baita zabor poltsak eta supermerkatuetako poltsak egiteko. Plastiko segurua da.

Birziklatu ostean, tutuak, garbigailu-botilak, lorategiko altzariak, olio-botilak eta abar egin ohi dira.

3 zenbakidun plastikoak: PVC (Binilo polikloruroa)

Hau ere oso gogorra da, horregatik mota guztietako garbigarri- eta olio-ontziak egiteko erabili ohi da, baita mangeretarako, medikuntza ekipamendurako, lehiotarako, drainatze tutuetarako, eraikuntzako materialetarako, kableen estalkietarako eta abarretarako ere.

Ez da maiz birziklatzen; baina birziklatzen denean, paneletan, tarimetan, teilatu-hodietan eta abarretan bihurtzen da. PVCak zenbait toxina bota ditzake, beraz, ez da batere gomendagarria erretzea edo jakiek uki dezaten. Ahal den neurrian, ekidin ezazu.

4 zenbakidun plastikoak: LDPE (Dentsitate txikiko polietilenoa)

Plastiko gogor, malgu eta gardena da eta zenbait botilatan, mota askotako poltsa eta bilgarrietan, mangeretan, kuboetan eta abarretan aurki daiteke. Behin birziklatuta, edukiontzi eta zakarrontziak, panelak, hoditeriak edo baldosak egiteko erabili ohi da. Plastiko segurua da.

5 zenbakidun plastikoak: PP (Polipropilenoa)

Hau ere plastiko segurua da. Fusio puntu altua du, horregatik, likido eta jaki beroak eduki ditzaketen ontziak egiteko erabili ohi da. Medikuntzako ontziak, jogurt poteak, lastoak, ketchup poteak, tapak, sukaldeko zenbait edukiontzi eta abar egiteko erabiltzen da.

Birziklatu ostean, erretiluak, eskuilak, paletak, izotz karraskagailuak, erratzak, bateria-kableak, argidun kartelak, kuboak eta abar egin ohi dira.

6 zenbakidun plastikoak: PS (Poliestirenoa)

Kontuz ibili behar da plastiko honekin, oso toxikoa baita 80ºC-ko tenperaturara iristen denean. Erabili eta botatzeko platerak eta basoak egiteko erabiltzen da, arrautza-ontzietan, haragiaren erretiluetan, aspirinen ontzietan, CD kaxetan eta abarretan.

Fusio puntu baxua duenez, erraz urtzen da beroarekin. Zenbait erakunde ekologistak birziklatzeko material zaila dela eta toxinak askatzen dituela diote.

7 zenbakidun plastikoak: Besteak

Mota askotako plastikoz egindako plastikoa. Oso zaila da birziklatzea. Zenbait ur botila, balen kontrako materialak, DVDak, eguzkitako betaurrekoak, MP3 eta ordenagailuak eta abar egiten dira plastiko honekin. Bisfenol-A (BPA) aska dezake, substantzia nahiko arriskutsua kontsumituz gero.

 

birziklapena, kontsumoa, Plastikoak

Zer duzu buruan “Plastiko motak: erabilerak eta arriskuak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude