CAF Palestinatik kanpora!

CAF Palestinatik kanpora! –

Joan den azaroaren 11n, Palestinarekin Elkartasuna dinamikatik, Euskal Herriko hainbat kolektibo eta gizarte eragile biltzen duen plataforma, fase berri batera pasatzeko beharra ikusi genuen, eta Palestinarekiko elkartasun aktiboa egiteko deia egin genuen.

CAF Palestinatik kanpora!

Horretarako, gaur datorren urtarrilaren 27an, Ordizian, San Bartolomeauzotik, 12:00etan, abiatuko den manifestazio nazional batera dei egitendugu, mendebaldeko gobernuen, erakundetutako alderdi politikoen eta enpresen (Sener, Carrefour) konplizitatea salatzeko, bereziki, CAF trenbideen euskal enpresarena.

CAFek eta Saphir eraikuntza enpresa israeldarrak Jerusalemgo trenarinaren hedapenean parte hartzen dute (JLR ingelesez). Tranbia horrekhiria Israelen legez kanpoko koloniekin lotzen du Palestinako Lurralde Okupatuan.

Proiektu hori legez kanpokoa dela adierazi nahi dugu. Proiektu horrek,palestinarren jabetzak konfiskatu, lurralde palestinarra erantsi,Jerusalemgo auzoetatik biztanle palestinarrak lekualdatu eta kolonosionistak Palestinako Lurralde Okupatura transferitzea ahalbidetzen du.

Erakunde Sionistak nazioarteko komunitatea deritzon eta CAF bezalakoenpresen konplizitateari esker baino ezin du mantendu palestinarrenaurkako okupazio, kolonizazio eta apartheid erregimena.

CAFek eta bere akziodunen parte direnek, hala nola Eusko Jaurlaritzak,Palestinako genozidio sionistari laguntzen diote. Mundu osoko kolektiboeta gizarte-eragile askok sionismoaren konplize izateari uzteko etaerakunde sionistarekiko kontratu guztiak bertan behera uzteko eskatudiote CAFi.

Borrokan eta presioa egiten jarraitzeko unea da, eskuineko zein ezkerrekoalderdi politikoek Israelekin era guztietako harremanak eten ditzaten etaPalestinaren aurka armak bidaltzen dituen Espainiako Estatuari babesaemateari utz diezaioten; eta baita enpresei, erakundeei eta Espainiako etaFrantziako Estatuei sionismoarekiko konplizitate oro amai dezateneskatzeko unea ere. Ildo horretan, guk Euskal Herrian antolatzenjarraituko dugu, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko,erresistentzia babesteko eta Palestina ibaitik itsasoraino aske izan arte.

CAF Palestinatik kanpora!

9 pentsamendu “CAF Palestinatik kanpora!”-ri buruz

  • CAFek gure herriari egiten dion ekarpen handia goraipatu nahiko nuke. Milaka lanpostu sortu ditu eta zergak ordainduz gure sektore publikoari eusten ekarpen handia egiten du. CAF ez da politikan sartzen, beraz manifestazio hori egitekotan beste erakunde batzuen aurrean egin beharko litzateke eta ez CAFen aurrean, CAFen aurka. Manifestaziorako deia egiten ari diren horiek herri honi egin dioten ekarpena zein den galdetuko nieke. Zenbat lanpostu sortu dituzte? Zenbat zerga ordaindu dituzte? Ala dirulaguntzak ondo probestu dituzte?

  • Mikel Haranburu 2024-01-06 22:03

    Dudarik gabe, Israeldar kapital askok ere lanpostuak eta lana sortarazten dute gure bazterretan, enpresa baten edo besteren bitartez. Horrek ez du enpresa bat on bilakarazten.
    Bere ontasun guztian, Israel era batera edo bestera laguntzea edo bere beharrak asetzen laguntzea, sionismoa zilegiago egiten du. Ez dut uste manifestaziorik egin behar denik CAFen aurka, baizik eta CAFek Israelen lanik egin ez dezan eskatzeko. Tankeak eta armak ekoizten dituzten enpresek ere lanpostuak sortarazten dituzte, baina horrek ez ditu armak on bilakarazten.
    Une honetan, Israelen aurka egin beharra dago ahal den modu guztietan.

  • AEBri ere ezin dizkiogu saldu trenak, munduan estatu genozidarik bada, hauxe delako denetan handiena. Eta Espainiari trenak saltzeari buruz? Euskaldunen aurka burutu duten eta burutzen ari diren genozidioarekin!? Orban-en Hungariari ere ezin saldu ahal zaizkio trenak, LGTBIQA+ kolektiboaren aurkako jazarpenagatik. Poloniari orain agian saldu ahal zaizkio baina oraintxu arte ez.Guzti hau kudeatzeko CAFen departamentu berri bat sortu beharko dute, Etika Departamentua. Armen salmentari buruz ari zarelarik, gure gudariek ere armak nonbait erosten zituztela gogoratu dut. Ohartzen al zarete beti zuek inposatzen duzuela etikaren baremoa zein izan behar duen? Hainbeste kritikatzen duzuen Elizaren parekoak ari zarete bihurtzen, gogaikarri hutsak. Manifestazio horretara soilik bi pelanbreras joatea espero dut, ze jende guztia nazka-nazka eginda dago zuekin.

  • Mikel Haranburu 2024-01-07 12:00

    Ohartuko bazina, Garagarra, kontutan hartuko zenuke “Une honetan” idatzi dudala; eta zuk aipatzen dituzun egoeretan, egoera bakoitzean, baloratu behar da zer egigten den eta norekin edo norentzat. Kontua ez da arrazoi eskas bat bilatzea (eta aurkitzea) halakorekin negoziorik ez egiteko. Ez da purismo edo fundamentalismo kontua. Norberak erabakitzen du zer egin: AEB gorrotatu arren New Yorkera popor bisitan joan, ela Oropesara osaba-izebek duten apartamentura. Zernahi egin eta egiten duten bi estatu horiek.
    Israelen kasua, larrialdi handia da; Palestinarena, hobeki esan dezadan. Agian CAFek metroa eraiki lezake Palestinarentzat, Gaza azpian, Hamasen enkarguz, eginak omen dituzten tunelak probestuz… baina beharbada uste duzu urriaren 7an gaiztakeria egin zutela eta CAFen kontutan hartu beharko lukeela… ala soilik dirua?

  • Mikel Haranburu 2024-01-07 12:03

    Barka akatsak:
    popor – opor
    CAFen – CAFek
    eta gainerakoak…

  • Munduko trenik hoberenak egitea da CAFen ardura eta lana. Eta sinestu iezadazu ez dela batere erraza hori. Hortik aurrera CAF bakean utzi.Eta trenak norbaiti ez saltzea erabaki behar bada, hori politikariek egin beharrekoa da gure ordezkariak diren heinean. Beraz manifestazioa egitekotan erakunde politikoen aurrean egin beharko litzateke eta ez CAF aurrean. CAFek ez du egingo politikariek egiten ez dutena edo egin nahi ez dutena.Eta behingoz utzi gai guztiak nahasteari, politika eta enpresa nahasten dituzue eta. Jasangaitzak zarete, beti dena nahasten bazter guztietan urtea joan eta urtea etorri.

  • Mikel Haranburu 2024-01-07 18:21

    Errusiak Ukraina inbaditu zuenean, eta une hartatik aitzina, enpresa mordoak uko egin zion Errusian saltzen segitzeari, eta ez gobernuek hala erabaki zutelako; beste enpresa askok han jarraitu zuen. CAFi eskatu ahal zaio Palestinan eta Israelentzat lanik ez egitea, inolako lotsarik gabe, eta gero, CAFek berak erabakiko du jarraitzea ala ez. Eta geroago, norberak erabakiko du zer jarrera hartu.
    Ez dakit konturatzen garen zeinen den Palestinarren larriaren larria, CAFen bezeroak ekarria. Arma enpresen lana zein den ere argi dago, baina ez dirudi oso txalotzekoa denik… Dakizunez, mundu globalizatu honetan, politikak, ekonomiak, enpresak eta gobernuak elkarrekin harilkatuta daude, beharbada CAFen zoritxarrerako.

  • Errusiari enbargoak jarri zaizkio, enpresa askori agindu egin zaie hau eta bestea Errusiari ez saltzea, erabakiak hartu dira eta enpresak egoera berrira egokitu dira. Zergatik ez die Europak, Eusko Jaurlaritzak edo dena delakoak enbargoa ezartzen Israeli? Eta enbargo horren baitan agian CAFi trenak Israeli saltzeko debekua ezarriko zaio eta CAFek bete egin beharko du. Hori da bidea. Gure ordezkariei presio egin behar zaie eta ez enpresa baten atarira joan. Ah! Baina enpresa bati koakzioa egitea errazagoa dela, ezta?! Hori esan nahi duzu, ez? Bai, horretan eskarmentu handiko jendea joango da manifara, bai. “Eman hitza herriari” asko esan baina gero koakzioa erabili.

  • Mikel Haranburu 2024-01-08 00:26

    Zergatik gobernu bati “presioa egiten zaio” eta enpresa bati “koakzioa”? Azken batean, gobernu baten zeregina eta ardura bere lurraldea ongi gobernatzea da, eta ez besterik, ezta? Bai,Errusiari zigorrak, enbargoak eta beste… baina enpresek zuten, askok, Errusiatik alde egitea erabaki, eta beste batzuk han jarraitu zuten.
    Bestalde, CAF ez da beste batzuk duten tamaina duena,eta bertakoa da, Euskal Herrikoa… bai, errazagoa da CAFi eskatzea,ezen ez multinazional bati.
    Eta zergatik hemengo gobernuek ez dioten Israeli enbargorik edo zigorrik ezartzen?, bai, hala beharko lukete dezentzia izanen balute, guztiek ere. Alabaina, badakit gauzakl askoz konplikatuagoak direla; esate baterako, oraindik ez diet sindikatuei aditu iniziatibarik lanuzte orokorrik egiteko… egun batekoa besterik ez bada ere, nahiz eta aurreko batean suharki jardun zuten beste greba bati buruz…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude