Hilabete geratzen da Caf-Elhuyar sarietan lanak aurkezteko

Hilabete geratzen da Caf-Elhuyar sarietan lanak aurkezteko

Otsailaren 11ra arte dago irekita lanak aurkezteko epea

Lau kategoria ditu: bi dibulgazio-artikuluentzat (2.000 €-ko sari banarekin), bat kazetaritza-lanentzat (2.000 €-ko saria), eta sorkuntza-beka bat (5.000 €-ko diru-laguntza).

Hilabete geratzen da Caf-Elhuyar sarietan lanak aurkeztekoAzaroan abiatu zen CAF-Elhuyar sarien 2015eko edizioa, “Jarri txertoa kultura zientifikoaren alde” leloarekin. Hain zuzen, gizartean kultura zientifikoa sendotzeko, funtsezkoa da zientzia eta teknologia arloko lanak gizarteratzea, eta horretaz arduratzen direnak dutenak saritzeko eta aitortzeko helburua du sariketak.

Parte-hartzaileek lau kategoria hauetara aurkez ditzakete lanak:

Dibulgazio-artikulu originalak. Kategoria honetan, euskaraz sortutako zientzia eta teknologiaren dibulgazio-lanak onartzen dira, eta bi azpikategoriatan banatuta dago:

  • Dibulgazio-artikulu orokorrak, 2.000 €-ko sariarekin
  • Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak, 2.000 €-ko sariarekin.

Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak, 2.000 €-ko sariarekin. Kategoria honetan, 2015ean euskaraz sortu eta argitaratutako kazetaritza-lanak onartzen dira, edozein formatu eta generotakoak.

Zientzia gizartean sorkuntza-beka, 5.000 €-ko diru-laguntzarekin. Kategoria honetan, zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza landuko duten proiektuak onartzen dira, euskaraz sortuak. Proiektuek izaera zientifikoa, artistikoa zein soziologikoa izan dezakete, eta arlo zientifikoa eta soziala harremanetan jartzea izango da haien muina.

Oinarriak eta informazio guztia cafelhuyarsariak.elhuyar.eus helbidean daude, eta 2016ko otsailaren 11ra arte arte dago irekita lanak aurkezteko epea.

cafelhuyarsariak@elhuyar.com helbide elektronikora bidal daitezke lanak; edo, bestela, posta arruntez, Elhuyar Taldearen egoitzara: Zelai Haundi Kalea, 3. Osinalde industrialdea. 20170, Usurbil.

Hilabete geratzen da Caf-Elhuyar sarietan lanak aurkezteko
Caf-Elhuyar, dibulgazioa, zientzia

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude