Eraikitzen ari garen Bizkaia handia (eta beste)
Nazioarteko astelehenaren ostean, bertako ibai eta itsasoetan jaurti dugu salabardoa gaur. Gogoa aste santuan duzun horrek Landatan zaudenean Euskal Herrian ere zer edo zer mugitzen dela gogora dezazun irakurri behar zenituzkeen albisteak ekarri ditugu hona:
Alderdi bakoitzak 9 agerraldi eskatu ahal izango ditu, UPyDren salbuespenarekin, horrek lau besterik ezingo baititu eskatu. EH Bilduk Carme Forcadell ANCko burua, Alex Salmond Eskoziako presidentea eta Arnaldo Otegiren agerraldiak eskatuko ditu besteak beste; EAJk Ibarretxe eta Jose Antonio Ardanza. Rosa Diez, Joseba Arregui eta Fernando Savaterrek ere hizlari gisa parte hartuko dute.
Jesus Eguiguren PSEko presidenteak titularrak ematen darrai. Gaur Donostiako San Telmo Museoan ‘Euskal Herria. Por un nuevo nacionalismo, vasquismo y navarrismo’ liburua aurkeztu du, eta euskaldunak bide okerretik goazela adierazi du bertan: “Bizkaia handi bat ari gara eraikitzen Euskal Herria beharrean”. Gainera, aldaketarako gakoa ezker abertzalea izan daitekeela ere adierazi du. Buruhauste gehiago Rubalcaba eta enparauentzat.
Independentistak sareak apirilaren 20ko Aberri Egunerako egitarau zabala antolatu du Iruñean, Euskal Herriak erabaki, Zazpiak Bat lelopean. Sortuk, EAk, Aralarrek, ABk eta Alternatibak bat egin dute bertara joateko deialdiarekin. Erabakitzeko eskubidea izango omen da festaren ardatzetako bat, bide horretan euskaldunok baino aurreratuago dauden Katalunia eta Eskoziari begira jarrita.
Neurri bateraino ados izan naiteke.
Faltan bota izan dut Egiguren jaunaren alderdiarekiko kritika zorrotza Nafarroarekiko jarreraz eta Catalunyakoaz.
Barnean badu zer konpondu