Bizilagunak IX

Bizilagunak IX – 

Bizilagunak IX

Martxoak 14, larunbata zen eta aspaldian ez bezala jaiki nintzen. Energiarekin, pozik, bizitzeko gogoz,… eta urtetan minutuz-minutu goizetan jarraitzen nuen errutina haustea erabaki nuen, erabaki baino, barrenetik sentitzen nuenari lekua ematea izan zen egin nuena. Urte hauetan guztietan pentsamenduek nire emozio eta sentipenak, nire benetako nahiak estali edo ezabatu izan balitu bezala sentitu nintzen. Bazirudien aurreko gauean, zuzentasunaren bidetik atera izanak, nire arima guztiz eraberritu zuela. Oso arraro sentitzen nintzen, eta aldi berean, bizirik, oso.

Gogoratuko duzuen bezala, egun hartan Pedro Sanchez Presidenteak alerta egoera adierazi zuen espainiar estatu osoan, eta horrek, konfinamendu egoera ekarri zuen zenbait astetarako. Hurrengo egunak nahiko kaotikoak izan ziren oro har, eta autonomoak ginenontzat guztiz kezkagarriak. Nik txarrenean ere, fruta-denda zabalik mantentzen nuen, hala ere, benetako ondorioak epe ertainean pairatuko nituela nahiko argi nuen. Horrek nire bizitzako beste edozein momentutan beldurrez eta kezkez beteko zituen nire pentsamenduak, baina arraroa suertatzen zitzaidan arren, nahiko lasai bizi nuen egoera berezi hura.

Bizilagun zaharrenen telefonoak eskuratu nituen eta erosketak egiteko nire laguntza eskaini nien. Gehiengoa bere kabuz jaisten zen erosketa egitera, baina gainean nuen bikotea oso zaharra ez bazen ere, beldurraren ondorioz, edo, etxean geratzea nahiago zutela esan zidaten. Bikotearekin nuen harremana asko estutu zen eta gertutasun handiz tratatzen ninduten. Egunak aurrera joan ziren eta jakingo duzuen bezala, errutinak ere hala moduz aurrera jarraitu zuten, bakoitzak zuenari ahal zion moduan eutsiz.

Osteguna iritsi zen eta fruta-dendan sorpresatxo bat jaso nuen, Rosa, gainean bizi ziren bikoteko emakumea zen. Beldurrari aurre eginez, erosketak egitera jaitsi zela zirudien.

– Kaixo Adrian, zer moduz doaz salmentak? – Esan zidan Rosak irribarretsu.
– A ze sorpresa Rosa, nahiko pattal, baina tira… zuk beldurrei aurre egin diezu ala? – Erantzun nion kuriositatez.
– Beldur zena batez ere, Manu zen, baina ni nazkatu naiz horrenbeste egunez etxean isolatuta egoteaz eta haize fresko pixka bat behar nuen, badakizu. – Bota zidan irribarre eginez.
– Suposatzen dut bai. Beraz, ez dizuet erosketa etxera eramateko gehiago galdetuko? – Esan nion momentua probestuz.
– Beno, okurritu zait, zer edo zer zure etxera eraman dezakezula, eta ondoren, senarrari erosketak egitera joango naizela esan eta zure etxera jaistea. Horrela badut beste norbaitekin egoteko aukera ere. Zer iruditzen? – Bota zidan lotsagabe.

Egia esan ez nekien zer pentsatu, ezustean harrapatu ninduen proposamenak, eta agian, bizi genuen egoera berezi honetarako proposamen berezia, bat etorri zitekeen. Gainera koronabirusaren kontua… Bestelako edozein momentutan proposamena arraro samar hartuko nuen, baina isolamendu garai hauetan ez zitzaidan horren arraroa egin, horregatik, bitan pentsatu gabe baiezkoa erantzun nion.

Gauean whatsapp bidez elkarrizketa hasi genuen, batez ere, nire lan ordutegia zein zen edo zein izango zen argitzeko. Horrela, larunbat arratsalderako geratu ginen, egun hartan denda goizeguerdiraino irekiko bainuen.

Larunbatean lanetik etxera iritsi bezain laster, eta gizarteak bizi genuen egoera kontutan hartuta, Rosari idaztea erabaki nuen. Ez dakit zentzu askorik zuen nire etxean berriketan aritzeko geratzeak, eta Rosari hala helarazi nion. Berak esan zidan beharra zuela eta lasai egoteko, eskularru eta maskararekin jaitsiko zela eta gure arteko distantzia errespetatuko genuela.

Ordua iritsi zen eta urduri nengoen, lehen aldia zen Rosa nire etxean sartuko zela, eta bizilagunen artean errezelorik ez altxatzeko, momentua koordinatu genuen atea tinbrerik jo gabe ireki niezaion. Barrura sartu, atea itxi eta egongelara abiatu ginen hitzik esan gabe, sofa berean eseri ginen beharrezko distantzia mantenduta eta orduantxe hasi ginen hizketan. Konbertsazioa erabat arrunta izaten ari zen, koronabirusaren inguruko kontuak, neurriak, nola generaman…

– Axola dizu hankak sofan luzatzen baditut? Belaunak pixka bat mintzen zaizkit tarte luzean tolestuta baditut. – Esan zidan lasaitasunez oinetakoak kentzen zituen bitartean.
– Bai, Rosa, lasai asko luzatu, lekua egingo dizut. – Esan nion sofan muturrerago mugitzen hasita.
– Zirkulaziorako altxatuta izatea komeni zait, inporta dizu zure izterren gainean jartzen baditut? – Esan zidan ezezkorik esateko betarik gabe.
– Ehh, bai, ondo… – Erantzun nion.

Egoera arraroa zen eta noizbehinka oinak mugitzen zituen ia nire hankartea ukitzeraino, baina bere hitz jario arruntak ez zirudien bestelako intentziorik adierazten zutenik. Ni ordea, egoera horretan berotzen hasia nintzen, gertatzen ari zena oso morbosoa iruditzen zitzaidalako. Pixkanaka berotasuna handitzen joan zen, eta era berean, gogortasuna ere, nire galtzetan nabaritzen hasi zen arte. Zer egin ez nekiela nengoen eta ezjakintasun horretan, geldirik geratzea erabaki nuen. Horrelako batean bere oinak nire zakila ukitu zuen eta nire zakilak bizitza propioa balu bezala, bera bakarrik mugitu egin zen.

– Aiba, barkatu Adrian. – Esan zidan oina nire hankarte ingurutik mugitu gabe.
– Lasai, horrenbeste ferekarekin, animatzen hasi naiz.
– Ah bai? Utziko didazu konprobatzen?

Hori esan eta nik ezer erantzun gabe, bere oina nire gogortasuna handituz joan zen. Zur eta lur geratu nintzen ez bainuen horrelakorik espero.

– Ni ere gauetan txortan nabilenean asko animatzen naiz zu masturbatzen ari zarela entzuteak edo pentsatzeak. – Esan zidan bat-batean ni ezustean harrapatuta.
– Zure hasperenek oso gogor esnatzen naute eta ez zait beste erremediorik geratzen…
– Utziko didazu probatzen?
– Nola probatu nahi duzu ba?
– Ahoarekin dastatu nahiko nuke eta gaztetasunak ematen dizun gogortasun hori nabaritu nahi dut, aspaldian ez dudala horren zakil gogorrik probatu…
– Goxokiaz nahi duzun bezala goza dezakezu…

Oinak lurrean jarri zituen, zutik jarri zen eta praka eta galtzontziloetatik tiratu zuen gerritik berako nire azal guztia airearekin kontaktuan jarri arte. Sofako kuxin bat hartu, lurrera bota eta bertan belauniko jarri zen nire zakilari lehen ferekak emateko prest. Hasieran nire zakil ingurua mihian garraiatzen zuen listuarekin inguratzen hasi zen, dena erabat labainkor utzi arte. Zoragarria. Ondoren lehen musuak eman zizkion nire tramankuluari eta ahoan barrena irristatzen hasi zen. Mihiarekin nire puntan nola jolasten zuen nabaritzen nuen, baita ezpainekin zakil osoa estutzen zuenean ere…

Irakurri kontaketa osorik kaixomaitia.eus-en blogean>>>

 

Jostailu erotikoak: onurak eta nola has zaitezke erabiltzen?

Bizilagunak IX