Laura de Miguel, bidelaria Mintzaneten: “Euskara bizitzeko beste modu bat da”

Laura de Miguel, bidelaria Mintzaneten – 

Laura de Miguel (Lemoiz, 1992) itsasoko kutsadura ikertzen ari den emakume gazte katalana da. Hiru urte daramatza Plentzian eta lehen unetik maitemindu zen euskaraz. Hizkuntza ikasteko gogoa piztu zitzaion eta Internetera jo zuen informazio bila: “Ingelesez Skype bidez hitz egiteko plataformak ezagutzen nituen, eta euskaraz ere horrelakorik ba ote zegoen Googlen bilatu nuen. Mintzanetekin egin nuen horrela topo”.

Astean behin egiten ditu saioak. Iaz beste bidelagun bat izan zuen, eta aurten, lan-ordutegia dela eta, Argentinako neska batekin ari da euskara praktikatzen. Lagunak bilakatuko direla uste du, konfiantza sendotu baitute.

JARRAITU IRAKURTZEN >>>

Laura de Miguel, bidelaria