Bizi!-ko kideei eta mugimendu hau egiazki zer den jakin nahi dutenei gutuna

Bizi!-ko kideei eta mugimendu hau egiazki zer den jakin nahi dutenei gutuna –

Gutun hau, Enbatak urriaren 2an argitaratutako Txetx Etcheverryren idazkiari erantzuna da ere.

Txetxen idazkiak, Bizi!-ren izaerari buruzko argibide garrantzitsu batzu ematen ditu, mugimendu horren aurkezpen ofizialean agertzen ez direnak. Bizi! egiazki zer den hobeki ulertzeko parada ematen du horrek.

Bizi!-ko kideei eta mugimendu hau egiazki zer den jakin nahi dutenei gutunaHain zuzen, Txetxek jakinarazten du mugimendu hori “abertzaletasunera sartzeko atea dela” eta “abertzaletasuna aitzinarazten duela”. Bizi!-ren “laguntzaile ez abertzaleek” badakite hori? Ez badakite, normala da, zeren Txetxen arabera, ez jakitea “dialektika bertutedun” baten barne da: bertute hori, Bizi! bezalako ekimenei “dimentsio abertzalea” emaitea da, baina dimentsio hori dutela “erran gabe”.

Hortaz, Bizi-k dimentsio sindikaELAista duela ez erraitea, “dialektika bertutedunaren” barne dela ulertzen dugu orain.

“Dialektika bertutedun” horren zuzentasunari buruz gogoetatu ordez, Txetxek “dinamika horretan sinestera” gomitatzen gaitu.

Txetx ez bezala, gure iritziz, borroka batetara jendea bateratzea eragin behar duena, helburuen gardentasuna eta zehaztasuna dira, isildutakorik gabe.

Txetxek, herriBiltzak bultzatu nahi duen eztabaida sakona saihesteko, bi teknika erabiltzen ditu:

– biktimizazioa: Bizi!-ri egiten diogun kritika sakona, mugimendu horri “sorginkeria auzia” egitea dela dio. Gure arbaso sorginek pairatutako oinazearen instrumentalizazio hori, beraiekiko begirune eskasia haundia dela pentsatzen dugu;

– sinplifikazioa: Txetxek mugimendu abertzalea bi taldetan banatzen du; alde batean, bera barne, “herritarren gehiengo ez abertzalea egitasmo batetara gonbidatzen duena”, eta parean, herriBiltza barne, abertzaletasunaren definizio zehatza erabiliz komunikatzen duelako, egitasmo batetara gehiengo ez abertzalea omen gomitatzen ez duena. Ideia hori sinplista da.

Euskaltzaindiak emaiten dion definizioarekin abertzaletasunaren nozioa erabiltzen du herriBiltzak komunikatzerakoan, zeren Bizi!-k subiranotasun/burujabetasun nozioarekin egiten duen bezala bakoitzak nozioen bere definizioa emaiten baldin badu, bateratzeak eraikitzea zaila da.

Txetxek dion bezala “Bizi!-ren egitasmoa borroka abertzalearen oinarrian diren subiranotasun politiko eta instituzionalen helburuekin erabat bateragarria” baldin bada, zergatik Bizi!-k ez du ezer erraiten bateragarritasun honi eta abertzaletasunaren oinarriei buruz bere egitasmoan? Beste behin ere, “dialektika bertutedunarengatik”? Guk, bateraezina dela pentsatzen dugu. Bizi!-ren kideak, beren egitasmoari buruz egin ditugun kritikak irakurtzera gomitatzen ditugu.

Txetxek, “Euskal Herrian azken urteetan sortutako mugimendu eta kolektibo batzu” mespretxuarekin aipatuz, baina nortaz ari den erran gabe, “bertutearekin” bukatzen du bere idazkia. Horra bere azken esaldia: “Gero eta ezegonkorragoa eta ziurtasun gabekoa den munduan, horri aurre egiteko batzuek ziurtasunak, katixima lasaigarriak, egi sinple et absolutuak, eta kategoria irmoak behar dituzte. Baina nere ustez, alderantziz, gure patu komuna egiazkiz menperatzeko, konplexutasunak ditu irabazleak eta egiazkiz eraldatzaileak diren estrategia bakarrak eskaintzen”. Txetxen idazkiaren sinesmenek eta argumentuen sinplismoak, katixima lasaigarriak behar dituzten haietarikoa dela konbentzitu gaituzte.

herriBiltzaren Euskal Herria Burujabe: Independentzia batzordea

Bizi!-ko kideei eta mugimendu hau egiazki zer den jakin nahi dutenei gutuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude