Bilboko portuko armen kontra, Greenpeacek

Bilboko portuko armen kontra, Greenpeacek –

Bilboko Portuan Saudi Arabiarako bidean itsasoratzen diren armak Yemeneko gerran erabiltzen direla salatzeko ekintza egin zuen atzo Greenpeace erakundeak.

Greenpeace-k zabaldutakoaren arabera, inork ezin du bermatu arma hauek zibilak erailtzeko erabiliak izango ez direnik, eta beraz, Espainiar Gobernuak hauek saltzea baimendu arren, “erabat ilegalak dira”. Gogoratu orain gutxi, Bilboko Portuko Plan Estrategikoaren aurkezpenean, “arma trafikoa legala den bitartean… aurrera” adierazi ziola bertako zuzendari Asier Atutxak, Bilboko Portuko Agintaritzako Presidenteak, arma hauen erabileraz kezka agertu zuen bertaratutako bati.

“Ekintza honen bitartez espainiar Gobernua salatu nahi dugu -dio Greenpeacek-, eta giza eskubideak urratzeko erabiliak diren armen trafikoa eten dezala eskatu”. 2015a geroztik Yemenek etengabeko erasoak pairatu izan ditu, eta 2017ra arte, kasik 10.000 zibil erail eta 50.000tik gora zauritu dituzte bertan. Bilboko Portutik eramandako armei esker, besteak beste.

.

Zama-ontzitik zintzilik

Bilboko portuko armen kontra, GreenpeacekAtzoko ekintza ez-biolentoa, Nadia Gonzalezek gobernuz kanpoko erakundearen blogean aldian aldiro kontatu zuenez, goizeko 9.00etan abiatu zuen Greenpeacek, hiru txalupa bizkorrekin portuan sartzea lortu zuenean. Bahri Tabuk ontzitzarrera kateatzea zuten helburua, Saudi Arabiarako armak garraiatzekoa zen zama-ontzia.

Bidean Guardia Zibilaren txalupari izkin egin eta 10.00ak ingururako ekintzaile talde batek zama-ontzitik zintzilikatzea lortu zuten; “zama-ontzi erraldoi honen ondoan txiki-txikiak ematen dugu, baina batzuetan txikerrak izanda ere badugu gauzak aldatzeko gaitasuna”,  zabaldu zuten mezua.

11.30ak bueltan hasi zen Guardia Zibila ekintzaileak zama-ontzitik jeitsiarazten, kamioiak ontzitzarra armaz betetzera heltzearekin batera. Eguerdirako ekintzaile guztiak Bahri Tabuk-etik urrutiratuak zituzten, eta 14.00etan bederatzi lagun atxilotu zituztela zabaldu zuten arren, iluntzerako guztiak libre zirela jakinarazi zuen Greenpeacek.

.

Atzoko ekintza argazkitan:

Bilboko portuko armen kontra, Greenpeacek