Hurrengo belaunaldien heziketa

Hurrengo belaunaldien heziketa –

Orain dela 50-60 urte, gure gurasoak txikiak ziren garaian, heziketa gizarte mailan nahiko ezberdina zen. Ikastetxeetan zorrotzegiak ziren ikasleekin, are gehiago, irakasleen zigorrak fisiko-psikologikoak ziren.

Gogoratzen dut nire aitak, aipatzen zigula bere ikasle garaia infernu bat zela, batez ere egunero irakasleek zigortzen zutelako; hitz egiteagatik, edo umekeria bat egiteagatik besteak beste. Nolanahi ere, nahiz eta egunero zigortu, ez zekien ze motatako zigorra pairatuko zuen. Orokorrean hauek ziren: klaseko erregelarekin (zurezkoa) eskuan jipoitzea hiru edo lau alditan -eskua kentzen bazenuen, borreroak (batzuetan ikaskideak) bikoizten zuen makilada bakoitza-; erregelarekin ere hanketan jipoitzen zuten edo hatz-koskorrarekin buruan golpeak ematen zuten. Gaur egun, ostera, “rol”-a aldatu egin da erabat.

Umeak arbelean ehun aldiz idatziarazteaz gain, kapela jantziarazten zioten umiliatzeko helburuaz.

Gaur egun, irakasleak (ez guztiak) dira klaseetan eraso hauek sufritzen dituztenak, gainera gero eta gehiago entzuten da ikasleen gurasoak direla arazo honen oinarri eta euskarria.

EAE-n ere gertatzen da, orain dela ia-ia hilabete bat Bilboko ikastetxe batean irakasle bat ospitalera eraman zuten ikasle baten erasoagatik; Italian ere,orain dela urte batzuk andereño batek eraso sexuala jasan zuen klase batean, erasotzaileek grabatu zuten gertaera guztia eta ondoren Youtube-ra igo zuten bideoa.

Gure gizartean gertatzen ari dena kezkagarria da, horregatik pentsatu beharko genuke zein den arazoaren jatorria, ikastetxeen heziketa edo etxearena.

Orain dela bi urte ari naiz hezkuntzan lan egiten, gainera, aurten Oinarrizko Hezkuntzako tutorea naiz, eta konturatzen ari naiz ia-ia ikasle guztien portaeraren eragina dela etxeko arazoek sortutakoa, bai gurasoen arazoei lotuta baita etxeko arau faltagatik. Hau jakinda, kalean ikusten dudana (lehen ez nintzen konturatzen), lotsagarria eta kezkagarria da.

Lehenik eta behin, asteburuetan, adibidez ostiraletan, edonork ikusi dezake guraso koadrillak tabernetan traguak hartzen umeek jolasten duten bitartean, baina gaueko hamaiketan edo hamabietan, normala al da?

Umea, astean zehar, ordutegiak ditu; zergatik bat-batean umeei asteburuetan kentzen zaizkie ordutegi horiek? Beste adibide bat; nor ez da egon jatetxe batean afaltzen, eta ondoko umeen portaera jasanezina izatea? eta gurasoak erdi mozkortuta, kasurik egin gabe?; nire garaian, gogoratzen dut amak edo aitak esaten zigutela, zeozer eskatzen edo erosten bagenuen, mesedez eskatzea eta amaitzeko eskerrik asko esanez. Gaur egun hori entzuten ote da?; nor ez da egon kalean eta ume batek nahi gabe kolpe eman edo oina zapaldu eta ospa egitea barkamena eskatu gabe? eta amaitzeko, hamahiru-hamabost urte bitarteko adina neukanean, ordutegi bat neukan etxera iristeko, baina ez goizeko seietan izaten. Egun, ordea, nork ez ditu ikusi inoiz gauean adin horretako nerabeak?

Hurrengo belaunaldien jarrera eta heziketa hobea izango den zalantzan nago, badirudi “normala” bihurtu dela jarrera lotsagarri hau eta nire iritziz areagotuko da. Jakitunek dinote, gero eta bikote gehiago dibortziatzen ari direnez, gurasoek haien seme-alabak erabiltzen dituztela, lehiaketa baten bezala, nor den aita-ama onena erakusteko. Horregaitik, umeek opariak jasotzen dituzte merezi gabe, gurasoen elkarren arteko eztabaidak ikusten dituzte,…

Dibortzioaren beste eragina hauxe da; orokorrean bikote bat dibortziatzen denean, bere bigarren gaztaroa bizi gura du, esaten den bezala “merkatuan egotea”, berriro lagunekin “farra” egitea, bidaiatzea, ligatzea,… baina, non dago umeen lekua? Bigarren gaztaroa bizitzeagatik, agian, seme-alabak alde batera uzten dituzte? eta horregatik ez dute denborarik umeei kasurik egiteko?

Hurrengo belaunaldien heziketa Hurrengo belaunaldien heziketa Hurrengo belauna

Zer duzu buruan “Hurrengo belaunaldien heziketa”-ri buruz

  • amara sandoval 2018-02-18 19:55

    Oso ondo diozu: mutur batetik bestera pasatzen ari gara. Denok daukagu erru txikiren bat egoera honetan. Nire ustez eraginik txarrena egungo komunikabideak eta Internet bera da.