Bilboko euria eta monarkiari txistuak
1893ko abuztuaren amaieran Bilbon euria egin zuen. Udako euri jasa horietako bat, Areatzako hautsak harrotzen dituenetakoa. Isabel Infanta (Isabel II.aren alaba) Términus Hotelera iritsi berri zenean hain juxtu ere. Halaxe kontatzen du ‘La Unión Vasco Navarra’ egunkariak borboiko emakumearen etorrera. Gernikatik errepidez egin zuen bidaia, harrera egiteko bildu ziren zaldun eta agintariek trenez etorriko zela uste bazuten ere. Laster batean eraman behar izan zituzten zalgurdi eta enparauak Atxuriko tren geltokitik Miraflores aldera. Handik atera baitzen jarraigoa. Eta euria hasi zuen gero.
Desfilearen puntan zen Castro Guardia Zibilaren kapitaina. Isabel bi aldiz Borboikoaren autoak jarraitzen zion eta Aguilar Gobernadore militarra alboan zihoan zaldiz. Atzetik soldatuak zetozen eta ondoren Gobernadore zibilaren autoa eta ontzioletako zuzendari marinako generalarena. Garellanoko konpainiaren musikak egin zien harrera Hotelaren atarian, euria hasi baino lehen. Foruei eta Bizkaiari bibak eta oihuak aditu ei ziren. Egunkariak kronikan dio Bilbok ohiko kortesia eta errespetoz jaso zuela infanta. Kontakizunaren amaiera aldera ordea, hedabide foruzaleak jendearen txistuak aipatzen ditu. Ezin ezkutatu zituenak, bistan denez. Foruzalea izaki, pisua kenduaz narratzen ditu: “Infanta Hotelean sartzen ari zela entzun ziren txistuei etekinik atera nahi izan zienik egon zen. Bilboz ezin espero halakorik. Egia da txistuak aditu zirela, baina, soldaduen bapateko etorreran, zaldiek zanpatuko zituztela uste zuten gazte ergel batzuk izan ziren txistu egin zutenak”.
Bai, 1893ko La Chata-ren Bilboko iritsieran txistuak aditu ziren. Artean Atheltic taldea, errege kopa eta ikurrina bera ere existitzen ez zirenean. Ez existitzeagatik ez zen EAJ ere existitzen. Atera kontuak, nola errepikatzen den historia eta nola ez dugun deus berririk egiten.
Familiako dudan Luis De Guezalari esker iritsi zait dokumentua.
Argi dago II Karlistadaren ostetik Espainako Erregeak ez direla batere maitatuak Hego Euskal Herrian. Hektor Ortega kazetari deustuarrak Isabel II. bisitaren berri ematen du Uriola eta Prest!en eta hara nola hartu zuten deustuarrek erregina: http://uriola.eus/komunitatea/hektor/1433428104896