Euskal langileen Lehendakaria

* Periko Solabarriaren heriotzaz sare sozialetan eta komunikabideetan agertu diren mezu, argazki, bideo eta elkarrizketa batzuk.

 

Periko Solabarriaren heriotzak samin izugarria sortu du Euskal Herriko ezkerreko mugimenduan, gutxituen eta menperatuen alde tinko eta lehen lerroan egon ohi baitzen txapelhandia, laurogeitazak izanik ere. Maitasun handia zion langilegoak, eta horren isla dira bera zendu eta derrepente sare sozialetan izan duen mezu andana. Arnaldo Otegik, esaterako, “Euskal langileen Lehendakari” izendatu du, zutik hil den Perikoren borroka eredugarritzat hartuta.

 

Goian ikusgai duzuen bideoan, orain bi urte, Greba Orokorren baliogarritasunaz itauntzen dio Argia aldizkariak Solabarriari; Perikok bere pentsamoldea eta bizimodu izan duena laburtzen dio minutu eskaseko erantzunean: “Langile klasearen egiteko nagusia etengabeko mobilizazioa da”.

Bideo gehiago:

 

Perikoren borrokak argazkietan (Kukutzaren alde, etxe kaleratzeen kontra, langileen alde, Moxal legearen kontra eta alarde parekidearen alde…).

Periko Solabarriaren heriotza ezagutu bezain pronto asko izan dira doluminak erakutsi nahi izan dizkioten taldeak, Ernai Gazte erakundetik hasi –“zuk egindako bidean jarraituko dugu oinez”– eta CNT sindikaturaino, Barakaldoko apaiz-langilearen oihartzuna urrutira heldu baita -hemen Resumen Latinoamericano agerkariak Solabarriari buruz argitaratu duena-. Naiz agerkariak, esaterako, 1997an Egin egunkarian argitaratutako gutun bat berreskuratu du, Santo Domingoko deportatuek Periko Solabarriari idatzia: “El hombre de la txapela”.

Asko izan dira komunikabideek iraganean borrokalari nekaezinari egindako elkarrizketa berreskuratuak ere. 2011ko azaroan 21ean Info Zazpi irratiak elkarrizketatu zuen Solabarria, Frankismoa eta honen aurkako borroka izan zenaz.

 

Prentsa idatzian argitaratu direnetatik, hiru hautatu ditugu:

 

Periko Solabarriak datorren igandean, ekainak ekainak 28, herri omenaldia jasoko du Barakaldon, 12.30ean herriko plazan. Sarean, jaso ditu batzuk jada. Guk sarrerarako hartu dugun marrazkia, esaterako, Eñaut @irribarrez-ek egina, eta azpian duzuen olerkia, Jon Garmendia @txuriya-k idatzia.

Euskal langileen Lehendakaria

 

«Ukabil
bat bailitzan
bizitza
borrokatzeko
tinko
iraultzaren
memorian
biziko zara
betiko
maitasunez
eta
ohorez
Periko»

Euskal langileen Lehendakaria, langile borroka, Periko Solabarria

Zer duzu buruan “Euskal langileen Lehendakaria”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude