Biktimak geletara

Aginduak di-da betetzera ohituak daudenek ez diote behar adina denbora eskaini Isabel Celáa sailburuaren asmoak aztertzeari eta biktimak geletara eraman jartzen zuen tokian, biktimak geletatik atera irakurri dute nonbait; inkomunikazioaren eta bestaldera begiratuko duten politikari eta epaileen biktima bat atera baitute gaur Haur Hezkuntzako gela batetik.

Guardia Zibilak terrorista arriskutsu bat haur txikiekin lanean ari zela atxilotzeak  ezin hobeto azaltzen du noraino diren beharrezkoak jaurlaritzaren asmoak. Baina ez gaitezen hain bihurriak izan, kasualitatea izango da noski kasu honetan ohiko ordu txikien ordez egun argia aukeratu izana.

Azken finean, inkomunikazioaren zulo beltzean, egunez ala gauez, argia beste tresna bat baino ez da.

Oraindik ez bazaizu iritsi, Sustatun irakurri dut: Eskolaumeen aurrean atxilotu du Guardia Zibilak andereño bat Sopelako ikastolan

MTk4OA==

Irudia | Militarrak baloiak banatzen | ? | LGPL

mendiolatik@gmail.com

Zer duzu buruan “Biktimak geletara”-ri buruz

  • Kezkatzekoa da. Goizean entzun dut irratian, eta gero Deian eta Noticias de Gipuzkoan irakurri dut eta ez dut sinetsi nahi: ikasgeletan zulo bat birsortzea proposatzen du Zelaaren programazio berriak bakearen alde egiteko. Ondoren, gizon batek emaztea jipoitzearen ekintza birsortu beharko dugu gelan? edo agian bortxaketa bat antzeztu beharko da ikasleak horren kontra sentsibilizatzeko? Iruditzen zait bere publikoarentzat itxurakeritan ari dela PSEk. Arinkeritan beti ere

    Jarraian, Baketik-etik etorri zait ekarpen interesgarri bat: Eusko Jaurlaritzak “Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzako
    Euskal Plana”
    ren (2008-2011) birformulazioa sustatu du, modu
    berrian izendatuz: “Indarkeriari legitimazioa kentzea eta bizikidetza
    demokratikoa (2010-2011)”
    . Arestian esandakoaren bat dator: bere publikoarentzat itxurakeritan. Baketik-ek bi ekarpen egin dizkio aldaketa proposamenari. Luzea da, baina oso serioa eta esteka honetan irakurri daiteke: Baketik-en ekarpenak