Zergatik ez daude torturatzaileak kartzelan?

MTk4OQ==

Espainiar estatuan poliziak torturatu egiten du. Hainbat komunikabidek, Alfredo Perez Rubalcaba barne ministroak edota gobernuak torturak ukatzen badituzte ere, errealitateak bestelakoa dio. Bestelakoa diote tortura euren azaletan pairatu duten ehunka herritarrek eta bestelakoa diote, Amnistia Internacionalekoek edo NBEk, baita ere.

Torturatzaileak, ordea, ez dituzte epaitzen eta ez dituzte zigortzen.

Tortuga webgunean honen inguruko hainbat arrazoi bildu dituzte:

1.- Lehenik eta behin torturak jasan dituzten gehienak salaketarik ipintzen ez dutelako. Poliziek froga guztiak ekiditzen saiatzen baitira. Hala, inolako markarik gabe, inolako lekukorik gabe eta froga grafikorik gabe inor gutxi ausartzen baita salatzera. Batetik polizien aldetik mehatxuak ohikoak direlako edo justiziarengan konfiantza gutxi dutelako biktimek. 

2.- Gorputzean markak dituztenek badute torturak salatzeko froga bat. Badute abiaburua. Halakoetan ordea, zauriak norberak egin ez dituela frogatu beharko du tortura jasan duen herritarrak. Askotan gainera, poliziak prebentziozko salaketa ipini ohi du, atxilotuak poliziari aurre egin ziola salatuaz edo autoritatearen aurkako atentatua egotziz biktimari. Poliziak babesteko duen mekanismoetako bat da. Halakoetan biktimaren hitza, polizien hitzaren kontra geratzen da. Eta epaileek, noski polizien bertsioa sinesteko joera ohi dute. 

3.- Torturatuaren froga nagusia, auzitegiko medikuak firmatutako partea da. Baina horretarako herritarraren zaurien kausa/efektua egiaz azaldu nahi duen medikua topatzea ez da lan erraza. Kasu askotan, auzitegiko medikuak tortura ezkutatzeko ahaleginak egiten baitituzte.

4.- Fiskalaren babesa lortzea ere ez da erraza.

5.- Eta ondoren epailearen babesa lortu beharra du hiritarrak. Espainiar estatuan epaileen gehiengoa kontserbadorea da eta artikuluan dio, gehienetan epaileak justiziaren lagun baino legalitatearen lagun izan ohi direla. Horregatik litzatege hain zaila epailearen babesa lortzea.

6.- Froga garbiak dauden kasuetan eta epaileak torturak aintzakotzat ez hartzea ezinezko denean, torturatzaileei zigor minimoa ezartzearen alde egin izan dute. Delituak arindu eta kartzela sahiestu asmoz.

7.- Aurreko arrazoiez gain, indultuaren bidea ere geratzen zaie torturatzaileei.

Horrexegatik daude hain torturatzaile gutxi kartzeletan.

Irudia | Tortura | zz | Creative Commons By SA
tortura, zigorgabetasuna

2 pentsamendu “Zergatik ez daude torturatzaileak kartzelan?”-ri buruz

  • Torturatzaileak ez daude kartzelan torturatzen duena eta torturatzailea epaitzen duena estatu beraren bi zerbitzari direlako. Erraza da ulertzen.

  • Torturatzaileak ez daude espetxeraturik, Espainian, behintzat, tortura ez delako sistemaren akats bat, gaitz sistemikoa baizik, hau da, sistemaren osagarrietako bat. Ozenki ez da aitortzen, noski, baina kontu jakina da Guardia Zibilak, Polizia Nazionalak, Ertzaintak eta Mossos d’Escuadra direlakoek torturatu, torturatu egiten dutela. Onuragarritzat jotzen da, gainera, gauzak beti bezala jarraitu dezaten. Bitartean, estatuko “rojiprogre” gehienak Garzonen inguruan bilduta dauzkagu: Garzon horrek, zenbat aldiz ez du ez-ikusiarena egin tortura-salaketen aurrean?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude