BIKO-TEKA tailerrean izena emateko epea zabalik

BIKO-TEKA tailerrean izena emateko epea zabalik –

BIKO-TEKA tailerrean izena emateko epea zabalik

BIKO-TEKA liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerrean izena emateko epea ireki du Galtzagorri elkarteak, eta abenduaren 1era arte zabalik egongo da. Idazleek eta ilustratzaileek bikotean parte hartu ahal dute, izena bikotean eman dezakete edo, bakarka emanez gero, Galtzagorrik bikotuko ditu. Tailerrak lau egun eta erdiko iraupena izango du urtarrilaren 29an hasi eta otsailaren 2ra arte; guztira 37 ordu izango ditu 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 18:30era —ostiralean goizez bakarrik egingo dute 09:00etatik 14:00etara—. Iruñeako Kondestable jauregian izango da hango udalaren laguntzari esker, Etxepare Sariak ere babesten du tailerra. Tailerra doakoa izango da.

BIKO-TEKAn liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu, marraztu eta argitaratu daitekeen landuko dute Aitziber Alonso ilustratzailearen eta Harkaitz Cano idazlearen gidaritzapean. Halaber, 2024ko 8. edizioan Junkal Lertxundi eta Idoia Arozena Ikaselkarreko editoreek eta Carmen Elvira Pamielakoak euskal albumaren nondik norakoak azalduko dituzte. Ikaselkarrekoek hezkuntza-esparruan sortutako KIMU eta KUKU proiektuen berri emango dute eta Pamielakoak Bagara arteari lotutako albumei buruz arituko da, besteak beste.

Deialdian dituzue izena ematerakoan bidali beharreko dokumentazioa eta bestelako jakingarriak.

Animatu!

BIKO-TEKA tailerrean izena emateko epea zabalik

Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkartea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude