BIDEOA: Durangarrok “Erabaki nahi dugu!”
BIDEOA: Durangarrok “Erabaki nahi dugu!”
Ehundaka lagun batu ziren pasa den ostiralean Durangon trenbideko lurren inguruko herri galdeketaren aldeko mobilizazioan
Hemen bertan irakurritako manifestua:
Arratsalde on!
Ehundaka lagun batu gara gaurkoan Durangon, pentsamendu, ideologia eta kolore desberdinetako jendea, aldarri bakar batekin: Herri galdeketa nahi dugu, erabaki nahi dugu! Durango erdian eraiki nahi dituzten 18 pisuko 5 dorreak eraiki ala ez eraiki ezin da gutxi batzuen erabakia izan. Proiektu honek etorkizuneko Durango zer izango den guztiz baldintzatuko du, eta horregatik, beste behin ere, ozen esan nahi dugu proiektua inposatu beharrean herriari galdetu beharra dagoela.
Son más de 3000 las firmas recogidas por Erabaki y validadas por el ayuntamiento, más de 3000 firmas pidiendo una consulta popular para decidir si queremos el actual proyecto para los terrenos de las vías del tren o no lo queremos. Han pasado unos meses desde que el pleno del ayuntamiento dió luz verde a la consulta popular, pero no hemos visto ningún movimiento al respecto; sí en cambio, la aprobación en el Boletín Oficial de Bizkaia de la apertura de la Fase 2 del proyecto.
Ez dugu udala sinisten. Ikusi dugu zelan herri galdeketa onartu bai, baina bere benetako asmoak ez doazela hortik, eta nahiz eta obrak gelditzeko eskatu hauek aurrera jarraitzeko baimena ematen duten. Gaurkoan altu eta ozen eskatu nahi diegu entzun gaitzatela, eta onartu dezatela 3000tik gora durangarrek eskatu duten herri galdeketa, interes politiko eta pribatuen aurretik herritarron interesa delako garrantzitsuena.
Desde Erabaki, seguiremos trabajando para conseguir la consulta popular y la paralización de las obras hasta que ésta se realice. Pero para eso necesitaremos el apoyo y la presión de todas vosotras, para que no sigan dando la espalda a la petición que el pueblo les hace.
Beste barik, jarraitu dezagun lanean galdeketaren alde, eta altu entzun gaitzatela: ERABAKI NAHI DUGU!
Manifestazioaren amaieran irakurritako manifestua.
Informazio Gehiago: