Ukrainiako gerra eta euskal familia bat

Ukrainiako gerra eta euskal familia bat –

Ukrainian Donbasseko gerra krudelean jende asko hil egin zen eta beste askok egoera latza sufritu zuten. Honen berri izan nuen Euskal Herrian bizi den mutil bati esker. Hau jakiteak kuriositatea piztu zidan eta honen gainean ikerketa txiki bat egitea erabaki nuen. Dena den ezin izan nuen informazio gehiegirik eskuratu, izan ere, gai honek bere senitartekoen artean hautsak harrotzen dituen gaia da. Zehatz-mehatz, haien gurasoen artean, ika mika gogorra izan ohi dute betidanik, alde batetik ama ukraniarra delako eta beste aldetik aita errusiarra baita. Baina hara non, EHn bizi den beste emakume baten berri izan nuen eta honen bidez, bai, informazio gehiago lortzeko aukera suertatu zitzaidan. Ondorioz, horrela laburtu dezaket Ukranian azken urteotan gertatutakoa:

Ukrainian bi talde nagusi dira elkarren etsai: Europarzaleak eta Errusiarzaleak. Aspalditik sortutako talka da. Jadanik errusiar inperioak hedatzeko asmoak izan zituenean, Ukrainia menpean hartu zuen. Gerora, SESB garaian, bere menpe izan zuen ere. Errusiera eta errusiarrak bertara joan ziren, nolabait zapalkuntza eragin zuen. Haien arteko ezberdintasun nagusiena hizkuntza da: ukrainiera eta errusiera.

Ukrainiak krisi sakona bizi izan du 2014tik, botere-aldaketa bortitza Kieven gertatu ondoren. Yanukovich-ek hauteskundeak %54arekin irabazi zituen, baina iruzur zantzuak topatu ziren. Errusiako txontxongilo izana leporatzen zaio. Urte horretan Krimeako penintsulak independentzia aldarrikatu eta geroago Errusiari batu zitzaion.

Horren ondorioz, Kiev-eko Maidan plazan protestak egon ziren eta Yanukovich-ek berak frankotiradoreak baimendu zituela leporatzen diote (100 pertsona inguru hil ziren). Yanukovich-ek, azkenean, Ukrainiatik alde egin eta Errusian dago ordutik. Poroshenko (Europar Batasunaren aldekoa) izan zen hurrengo presidentea eta baita egun ere.

2014 ondoren, Lugansk-eko eta Donetsk-eko eskualdeek (Ukrainiako ekialdean, Errusiaren parean eta errusiako immigrazio historikoaz) bere independentzia aldarrikatu nahi izan zuten ere. Adierazpen honek operazio militarra piztu zuen urte bereko otsailean, autoritate ukrainiarren aldetik. Ordutik gatazka bizirik dago.

Ezagutzen dudan emakumearen kasura itzuliz, ikaragarria da emakume honek dakizkien hizkuntza piloa, besteak beste euskara. Azken hau maila txukunean gainera. Bere senarra Iparraldekoa (Ukrainiako iparraldekoa ez, baizik eta “gure” Iparraldekoa, alegia, EHko Iparraldekoa) da, baina Bilbon bizi da duela 10 urte. 2 ume dituzte eta ikastolara joaten dira. Euskaraz aritzen dira naturaltasunez, haien artean, euren umeekin eta gainontzeko gurasoekin. Jarraian, haiekin egindako solasaldia irakurgai duzue.

 

ELKARRIZKETA:

  • Olesia: Mila esker zure denbora emateagatik. Nola bukatu duzu Euskal Herrian bizitzen? Zein izan da zure ibilbidea?

Ba, orain dela 10 urte etorri nintzen. Kieven ikasketak bukatu eta hona etorri nintzen ikastera. Ez nekien Bilbora etorriko nintzela, printzipioz, Europan ikasteko beka bat eskatu nuen, eta nik ikasi nahi nuen arloan Deustuko unibertsitatean eskaintzen zuten soziologia master egoki bat. Orduan, erabakia hartu baino lehen, garraiobide publiko ona zegoela ziurtatu nintzen. Bilbobus zegoela ikusi nuen eta abenturari ekiteko Bilbo onartu nuen ikasteko nire hurrengo hiri bezala. Azkenean berdin zitzaidan non ikasi, Espainian bilatu nuen gaztelaina pixka bat banekielako. Hona heldu nintzenean nire arazo nagusia gaztelania hitz egitea zen, ulertu ondo ulertzen nuen baina hitz egiten zailtasun batzuk nituen. Dena den, ondo moldatzen nintzen ikaskideak oso jatorrak baitziren. Hori bai, aitortu behar dut lehenengo hilabetean burua oso nekatuta izaten ohi nuela.

  • Jon: Zein da hizkuntza nagusia zuen etxean? Nola moldatzen zarete?

Nik, umeekin, beti euskaraz. Olesiak ukrainieraz eta gure artean nahasketa. Gure artean frantsesez, euskaraz, eta batzuetan espainolez egiten dugu. Ukrainiera ez dut menperatzen.

Nahi ez duguna gaztelania erabiltzea da, umeak hezten direnean hori erabiltzeko joera izango dutelako. Gainera, duela aste batzuk Odeik (ume nagusiak, 3 urtekoa) gaztelania erabiltzen hasi zuela nabaritu genuen eta honek zeharo harritu gintuen. Baina zergatik gaztelera? Eskolan dena euskaraz irakasten diote, bere ikaskide ia guztiak euskaldunak dira, orduan, bere lagun minak gaztelera erabiltzen duela ondorioztatu genuen, honek, bere gurasoekin gaztelaniaz mintzatzen baitu.

Hori ikusita, orain gure helburu nagusia etxean gaztelera erabat moztea da.Gauzak horrela, saiatzen gara gehienbat frantsesez hitz egiten (Olesia). Ni txiki-txikitatik euskara erabili izan dut baina gero frantziara joan ginen bizitzera eta handik aurrera nire eguneroko hizkuntza beti frantsesera izan da. Beno, egon ziren urte batzuk zeintzuetan EEUUn bizi izan nintzela, zehatz mehatz 13 urtetik 18 urtera arte. Bertan ingelesa erabiltzen nuen baina batzuetan ere gaztelera, Mexikoren mugan bizi nintzelako. Horren ostean, Frantziara bueltatu eta Parisen 4 urte egon nintzen lan egiten.

Gero frantziara, Parisen 4 urte. Horren ostean, beste herrialde batean bizitzea nahi nuen, eta hiri ertainak beti gustuko izan ditut, orduan Bilbon lan on bat eskaini zidaten eta pentsatu gabe, hona etorri nintzen. Gainera, nire lanean euskera erabiltzen da, orduan komunikatzeko ez nuen inolako arazorik izan. (Jon)

  • Olesia eta Jon: Zergatik aukeratu zenuten Bilbo zuek umeak hazi eta hezteko? Erabaki ona izan zela pentsatzen duzue? Noizbehin pentsatu izan duzue Ukraniara joatea?

Ba egia esan, Bilbon oso eroso bizi ginelako, nik (Olesia) hiri ertain-handietan bizitzeak gustuko dut,gainera jendea oso jatorra da, ez da esaten duten bezain itxia. Hemen beti laguntzeko prest zaudete, adibidez, aipatu dudan bezala, Deustun ikasten nengoenean denok laguntza eskaintzen zidaten.

Nik adibidez Ukrainiarekin konparatzen dudanean, hemengo jendea Ukraniakoa bezain berekoia ez dela nabaritzen dut. Hemen, bakoitza bere bizitzarekin pozik dago. Horren kontra, Ukranian ez da giro alaia nabaritzen. Tristura handia nabaritzen da hango giroan. Orain egoera latzagatik izan likete, baina nire ustez beti izan da horrela. Adibidez, musikan eta artean giro goibel hori ere nabaritu ahal daiteke.

  • Olesia: Zer gustatzen zaizu gehien eta zer gutxien EHaz? Bizimodua oso desberdina da zure jaioterriarenarekin konparatuz? Zeintzuk dira ohitura desberdintasun nabarienak?

Ez da oso desberdina, EH alaiagoa da, aipatu bezala, Ukranian giro goibela dago, eta bizitza gogorragoa da bertan. Nire ikuspuntuaren kontra, jende askok Euskal Herriko jendea oso itxia dela esaten dute. Nik ez dut sentsazio hori nabaritu baina, egia da ezin dudala koNparaketa handirik egin, Espainian bizitzen bakarrik Euskal Herrian egon naizelako. Nire aburuz, hemen jendea zuzena da, baina ez itxia. Baliteke nik hori ustea Ukrainian oraindik itxiagoak direlako.

Nabarmentzeko beste desberdintasun bat, jendearen jarrera da. Ukrainian inbidia igartzen. Ukrainian badirudi besteei gauza onak gertatzean haserretzen diela. Gainera Ukraniarrek zuzen erakusten dute inbidia. Hemen, aipatu bezala,jendea pozik dago bere bizitzarekin. Aitzitik,Ukranian badirudi inork ez dela pozik bizi.

  • Posible da hemen (EH edo Katalunian) gatazka piztea, Ukrainian bezala?

Baliteke, bai. Euskadiko jendea nahiko pasiboa eta lasaia dirudi, baina Ukrainian berdin zirudien eta begira nondik, jada 5 urteko gatazka darabilte. Egia da, gatazka Ukraniako eremu zehatza batean nabaritzen dela. Adibidez, nire gurasoak bizi diren lekuan giro lasaia dago.

Gatazkako eremuak ia ia hutsik hutsik geratzen hari dira jendea handik alde egiten ari delako. Aipa dezaket, nire lagun minaren kasua. Hura, Luganskoa eta proukraniarra da baina egoera dela eta, ere handik alde egin behar izan du.

Ukrainiako gerra eta euskal familia bat

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude