Euskal Musika garaikidea XX. mende bukaera eta XXI. mendean

Euskal musikagintzaren mugarri (hitoaipagarrienak, hamarkadetan banatuak aurkezten dizkizuet hemen.

 

1960-1970

Askatasun doinuak

Euskal Kantagintza Berria: kultura mugimendu abangoardista izan zen. Hainbat artistek osatu zuten Hego Euskal Herrian frankismo garaia izan arren.

Kataluniako, Frantziako eta Ameriketako hainbat egile abeslari hartu zituzten eredutzat. Nova Cançó-en bezala, gizarte injustiziak salatu eta bertako hizkuntza aldarrikatu zuten.

Nabarmenduak: Ez dok Hamairu, Anje Duhalde, Niko Etxart…

 

1970-1980

Kantautore garaia, lehen argitalpenak diktaduraren itzalpenean

Durangoko Azoka sendotu eta sormenaren islada bihurtu. Kontzertuak eta argitalpenak beldur barik azaltzen hasi ziren.

Aipagarrienak: Oskorri, Pantxoa eta Peio, Mikel Laboa, Benito Lertxundi…

1980-1990

 

Rock Erradikala. EiTBren sorrera eta garapena. Disketxeen sorrera eta finkatzea.

EHko Rock Erradikala (Rock Radical Vasco). Hego EHan 1980ko hamarkako euskal eta erdal musikako mugimendu bat da. Estilo ezberdinak sartzen ziren, hala nola punk, rock, ska eta reggaea.

EiTB eta euskal prentsaren bidez, gizartean hedatu zen.

Hertzainak, Zarama, Kortatu, Itoiz, Negu Gorriak..

1990-2000

 

Bideoklipen garaia

  • TBan bideoklipek garrantzia bereganatu, baina oraindik ez zen sakonean heldu euskal taldeetara.
  • Rock eta Pop estiloak zabaldu ziren, baina baita SKA edo RAP bezalakoak.
  • Euskadi GAZTEA irratiaren sorrera.
  • Disketxe ezagunenak: Esan Ozenki, Gor, Elkar, Oihuka…

Hemendik at, Su Ta Gar, Sorotan Bele, Negu Gorriak, EH Sukarra, Maixa Ta Ixiar, Alaitz eta Maider…

 

2000-2010

 

Interneten eztanda. Disken salmenten gainbeheraren hasiera.

“Doako” musikaren kontzeptua agertu, interneti esker. Baina taldeen egoera ekonomikoan eragina egiten hasi.

Talde aipagarrienak: Ken7, Berri Txarrak, Zea Mays, Betagarri, Kauta…

Kantautore: Mikel Urdangarin, Mikel Markez, Gari…

 

2010-2020

Interneten nagusitasuna.

Youtube edo Spotify dira musika entzuteko nagusitu diren euskarriak. Euskal munduan: Badok.

Musika taldeek disken salmentetatik diru-iturria murriztu dute. Orain kontzertuak egitea ezinbestekoa da.

Talde aipagarrienak: Huntza, Enkore, ZeEsatek, Esne Beltza, Gatibu, Vendetta

Hauxe da bildu ditudan batzuk. Faltan botatzen duzu talde edo abeslariren baten bat? Iradokizunak, ongi etorriak!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zer duzu buruan “Euskal Musika garaikidea XX. mende bukaera eta XXI. mendean”-ri buruz

  • “Gustu orokorrari” dagokionean azkenaldian ateratako Nøgen eta emakumezko bakarlariak aipatuko nituzke (Izaro, Olatz Salvador). Hortaz gain azkenaldian indarrez berpiztu den punk-oi! eszena (Rotten XIII, Brigade Loco, Kaleko Urdangak)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude