‘Bidegorria’ Galdakaon

DSC00150-800x541Galdakaon kale gehienak batu, eta Zuhatzuko tren geltokirainoko luzera izango duen bidegorria egiten ari dira. Baina ez da ohiko bidegorri bat.

Galdakaoko Udalak “gehiegizko obrak” egitea baino, nahiago izan du “bizikleten eta oinezkoen arteko bizikidetza sustatuko duen obra txikia” egitea, eta  horretarako, bidegorria espaloitik desberdinduko duten marrak eta zirkulazio seinaleak lurrean margotzera ekin dio.

Udaleko ingurumen saileko proposamena izan da, eta Bizkaiko Foru Diputazioaren diru laguntza jasota, guztira 212.000€ gastatuko dituzte lanetan.

Amaia Betolaza alkate tenientea eta bere lankideek bidegorria “segurua” eta “erosoa” dela baieztatzen duten arren, galdakoztarrak orokorrean ez daude horrekin ados. Izan ere, bidegorriarekin kale batzuk txikiegiak geldituko direla diote, bestalde, bizikleten eta oinezkoen arteko bizikidetza hori zailegia ikusten dute batez ere umeentzat eta zaharrentzat, eta bidegorria espaloitik noranzko batean joatea eta errepidetik bestean ez dute logikoa ikusten..eta abar luze batekin amaitzen dira herritarren kexak.

Zuei zer iruditzen zaizue?

 

Kazetaria. Mugimendu sozialak eta gatazkak.

3 pentsamendu “‘Bidegorria’ Galdakaon”-ri buruz

  • Nik garbi dut, bizikletek leku gehiago izna behar dute baina ez oinezkoen kontura, kotxearen kontura baizik! hau da, argazki nagusia bezalakoak ondo daude (aparkalekuak kendu ta bidegorria jarri eta baita “bide berdeak ere” ez delako kotxeek lekua uztea bizikletei baizik eta bizikletaren bat badoa hortik errespetatu eta bere erritmoan joan behar duela kotxeak. Beste espaloietako argazkiak benotirafaborez sail baterako modukoak dira, hor arazoak besterik ez dira sortuko!!!!

  • Hona hemen Lazkaon egindako “arte-lana
    Lazkao eta Beasain lotzen dituen bidegorria da. Berez, etxe hori botatzeko dute, baina tailerraren jabea jubilatzean edo (horrelako zerbait entzun dut). Beraz, bitartean, ez dituzte lazkaotar eta beasaindarrak bidegorririk gabe utzi izan nahi, eta tarteko “soluzio” hori aurkitu dute. Nire ustez, eta irudi kuriosoa den arren, soluziorik onena izan da hori (baldin eta tailerraren aurretik bizikletan zoazela kotxerenbat bat batean irteten ez den)

  • Argi dago kendu egingo dutela, ez du ezertarako balio. Bizikletak Galdakaon bidegorritik kanpo erosoago ibiliko dira eta ez du bizikleten segurtasuna bermatzen.
    Enekori kritika bat… ez da kotxeen kontura leku gehiago eman behar. Galdakaon aparkatzeko arazoak daude eta ez daude oso ondo errepideak ere (Eguzkiloreko bus geltokian adibidez). Gauza da Galdakaok ez duela bidegorririk behar eta are gutxiago egin duten desastrea. Nork dauka preferentzia argazkian ikusten den errepidean? Bizkletek? Autoek? :S