Bertze KONTSUMO TALDE bat
Sasoiko elikagaiak, bertako produktuak, produktu ekologikoak… Horiek guztiak modu autogestionatu batean (eta ekoizleekin harreman zuzena izanez) kontsumitzeko ahalik eta kontsumo talde gehien sortu behar dela uste du Ekologistak Martxanek. Hori dela eta, Iruñean kontsumo talde bat sortu nahi dugu, bertze bat. Talde hori Ekologistak Martxanek bultzatu nahi du, baina erabat irekia izanen da, hau da, Ekologistak Martxaneko kideak ez direnek ere parte hartzen ahal dute bertan.Kontsumo talde hori sortzeko lehen hitzaldia, solasaldia, eztabaida, bilera, batzarra (deitu nahi duzun bezala)… apirilaren 29an eginen dugu, ortzegunarekin, 20:00etan, gure lokalean (San Agustin, 24 behea -gaztetxea zenaren parean-).