Bermeotarrek euskara zenbat maite duten ezagutzeko galdetegia kalean da

 

BermeoBermeo-maite nauzutarrek euskara zenbat maite duten ezagutzeko galdetegia kaleratu du Bermeoko Udalak, herriko guraso-elkarteetako amekin eta Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean, Geurien be bai egitasmoaren baitan.

Euskaldunok euskara erabiltzeko topatzen ditugun traba eta zailtasunei aurre egiteko argumentarioa landu zuten Bermeoko guraso-elkarteetako kideek urte-hasieran. Batzuetan, lotsagatik, edukazio falta dela pentsatzeagatik, erosotasunagatik… hizkuntza aldatzen dugu zenbait egoeraren aurrean. Baina horretaz kontziente gara?

“Benetan maite nauzu?” galdetegiak gurasoek landutako argumentario hori du oinarri. Norberak egoera jakinen aurrean duen hizkuntza-jokabidearen inguruan hausnartzea da galdetegiaren helburua, baita egoera horietan umorez jokatzen ikastea ere.

10 galdera eta 3 erantzun posible. Erantzunak aukeratuta, euskara zenbat maite dugun jakiteko aukera izango dugu.

Gai horren inguruan lanean jardun duten gurasoek banatuko dituzte galdetegiak datozen asteetan, lagunei, senideei, bizilagunei, lankideei, maitaleei…

Kalinpan euskararen laguna,  Euskararen Nazioarteko  Egunaren inguruan ikastetxeetara hurreratuko da, testa banatzeko eta besarkadak banatzeko.

Eta zuk, benetan maite nauzu?

 

Gizartearen hainbat esparrutan, eraikuntza kolektiboan lan eginez, hobekuntza lortzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Parte-hartzean eta berdintasunean oinarrituta egiten dugu lan, eta hizkuntza gutxituei tratamendu egokia eskaintzen diegu.

2 pentsamendu “Bermeotarrek euskara zenbat maite duten ezagutzeko galdetegia kalean da”-ri buruz