Fikzioak – Durangoko azoka. Familientzako tailerra

Noiz: Abenduak 8 igandea, 15:30-17:00 / 17:30-19:00
Non: Saguganbara. Durangoko azoka.

Izenematea: tabakalera.eu

Bigarren urtez, Durangoko azokarekin elkarlanean aritu da Tabakalera. Elkarrekin eginiko lanaren emaitza abenduaren 8an, Sagunganbaran egingo dugun FIKZIOAK tailerra izango da.

Fikzioak Durango. Familientzako tailerra. Irudia:Tabakalera

Familiei zuzendutako tailerra da FIKZIOAK. Joku eta talde dinamiken bitartez, guztion artean, irakurmenerako eta elkarbizitzarako espazio berriak irudikatuko ditugu. Objetu, irudi eta hitzak erabiliko ditugu horretarako.

Imagina dezagun espazio berri bat. Irakurri, jolastu… familiarteko giroan esperientzia berriak bizitzeko aukera eskainiko digun gune berri bat. Ez da gure etxea, ez lantokia, ezta eskola ere, hirugarren espazio bat da.

TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa Mandasko dukea 52 20012 Donostia Tel: 943 011311 info@tabakalera.eu