Beldurra ikusi dut umeen begietan.
(Argazkiaren goiko eskuineko aldean klikatu, lana zerbaitetarako hartzen dugu eta)
Gaizto itxura izateko jantzitako katamaloaren azpitik sumatu daiteke beldurrezko begirada; Lagunaren aurpegiaz zer esanik ez. Gurditxoaren atzean babestuta, deustarako balio ez duen ezpata eskutik askatu gabe, bizkarra paretari pega pega eginda, atzetik inortxo ere azaldu ez dadin.
Izua zabaltzen duten izaki gaiztoak plazan dabiltza korrika, gaztetxoen atzetik bizkarra berotzen, haiek iseka eta oihuka dabiltzan bitartean.
Orain irudika ezina badirudi ere, laster , uste baino lehen, bi hauek ere lasterka ibiliko dira, buruhandiei iseka eta burla eta agian noizbait herriko jaietan beraiek ere buruhandi izango dira, gaztetxoagoen atzetik korrika joan eta ipurdiak berotzen ibltzeko. Eta nork daki, agian noizbait erraldoi izatera ere iritsiko dira, dantzan egin eta umeak alitzeko. Nork daki. Baina bitartean ondo zaindu atzealdeak Popeye, Karramarroa edo Bikingoa korrika etorri eta pixontziakrekin eman ez diezaizuen!
Ederra fotoa, Zuri So.