Behar bezalako donostiar pirata izateko argibideak (bideoa)


Donostiako Aste Nagusiak piraten abordaia izango da arreta gehien lortuko duen ekimena. Pirata izan nahi duenak segi behar dituen argibideak erakutsi dituzte umorez betetako bideo batean. Txalupa egiterako orduan kontuan izan beharrekoak, guzti guztiak hemen ikusgai. Ez bazara Donostian izango, 17:00etatik aurrera zuzenean emitituko dute abordaia streaming bidez.