Iñigo Urkullu: EAJrentzako boterea berreskuratzeko saiakera

Mikel Gomez politologoa eta marketing politikoko ikaslea da (@MikelG037). Bere blogean (El Altavoz Político) datozen EAEko hauteskundeetako lau lehendakarigaien analisia egin du, AMIA metodoan oinarrituz.

ZuZeun argitaratuko ditugu datozen egunetan, euskaratuta, Iñigo Urkullu, Laura Mintegi, Patxi Lopez eta Antonio Basagoiti lehendakarigaien analisiak. ZuZeuk ez du zertan bat egin analisi hauen puntu guztiekin. Dena den, ariketa erakargarria, ongi egina eta irakurtzeko interesgarria iruditu zaigunez, Mikel Gomezen baimenarekin, ZuZeun izango dituzue bere analisiak:

Iñigo Urkullu- EAJ

 

 

Iñigo Urkullu: EAJrentzako boterea berreskuratzeko saiakera

Iñigo Urkullu da gaur egungo EAJren buruzagi nagusia. Patxi Lopezen lau urteko legealdiaren ostean Eusko Jaurlaritza berreskuratuko duen hautagaia izatera deitua dago. Halere, EH Bilduren sartzeak, zeinak gailentasun abertzalean lehia egingo dion, EAJren hauteskunde garaipena eta gobernua arriskuan jartzen ditu. Lider gisa bereak dira zenbaki onenak, nahiz eta dena ez izan positiboa… ezta gutxiagorik ere.

Ahultasunak:

  • Ez du curriculum akademikorik.
  • Gehiegizko anbizioa duen politikoa izan daiteke, momentuz Lehendakari hautagai eta EAJko presidente baita.
  • Bere irudia oso klasikoa da, EAJko buruzagi tipikoa.
  • Sekula ez du kudeaketan kargu garrantzitsurik izan, horixe baita EAJ alderdiaren balioa.
  • Sinesgarritasun arazoak dituela dirudi EAJk.
  • Alderdiak ez du alde batera utzi alderdi zatikatuaren irudia, nahiz eta Urkullu adostasuneko hautagaia den.
  • Gipuzkoa eta Arabako krisi elektorala, zeinetatik ez duen bururik altxa.
  • Alderdiaren irudiak gutxi du gaurkotik eta modernotik.
  • EAJk ustelkeria eta diru publiko xahutzearekin duen balizko lotura.
  • Gobernatzen izan ez denez euskal politikako erdiguneko posizioa galdu.
  • Politika klasiko eta ideologikoki oso itxiaren ordezkaria da.
  • Ez du gatazkaren konponbidean aurrean jartzen jakin.

Mehatxuak:

  • EAJk irabazle argiaren kanpaina egitea, zeinak EH Bilduko bozkatzaileak mugiarazi ditzakeen.
  • Mozketei esker PSEk abstentziora joan den botoa berriz aktibatzea
  • EAJk eskuinerantz jotzea.
  • Urkulluk ezin lortzea denen lehendakari izango denaren irudia, baizik eta nazionalismoaren ordezkari izatearena.
  • Lidergo arazoak sortzea alderdian sektore subiranistarenarekin.
  • Urkullu Ibarretxerekin alderatzea, EAJren azken lehendakaria eta abertzaletasunean erreferentea.
  • EAJ eta Urkullu CIUren mozketen gobernuarekin alderatzea.
  • Emantzat jotzen du lehendakari izango dela.
  • EH Bilduk Eusko Jaurlaitza lortzeko erasoa jotzea eta behar bezala erreakzionatzen ez jakitea.
  • Lehiakide handienak, EH Bilduk, gobernatzen duen tokian ez dira ari lekua berreskuratzen. Beraz, ahultzen ari dira.
  • Urduriegi azaltzea boterea lortzeko asmoetan.

Indarguneak:

  • Adostasunez aukeratu dute hautagai.
  • EAJn aho batez lortutako hautagaia da.
  • Euskadin politiko politikari ezagunena eta balorazio hoberena duena da.
  • Bizkaian duen boto oinarria oso egonkorra da.
  • Politikari serio eta langile irudia du.
  • EAJren bi-burukotasun historikoarekin amaitu duela dirudi.
  • EAJ da hauteskunde autonomiko gehienen irabazle historikoa.

Aukerak:

  • PP eta PSOE borrokan nahastea eta boto nazionalista lehiatzeari uztea.
  • Krisitik ateratzeko lehendakari gisa aurkeztea.
  • EAJko bozkatzaileen ilusioa berpiztea.
  • EAJren irudia garbitu eta ustelkeriatik loturak haustea.
  • EH Bilduk baino aukera gehiago ditu beste alderdiekin itunak egiterako orduan.
  • Alderdi kudeatzaile ona izatearen irudia gogoratzea.
  • Hasieratik PSEren aurka erasora jotzea eta EH Bildurekin mezua moldatzea.
amia, analisia, EAJ, hautagaia, hautagaiak, Iñigo Urkullu
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Iñigo Urkullu: EAJrentzako boterea berreskuratzeko saiakera”-ri buruz

  • Aukeren artean “alderdi kudeatzaile ona izatearen irudia gogoratzea” jartzen du. Irudia saldu duelako izango da. Beste puntuetan aipatzen diren ustelkeri kasuak, enpresa handien esanetara diru publikoa bideratuz erakutsitako saldukeria azpiegitura handien kasuan bezala… EAJk egin duen kudeaketaren eredu dira, espainiaren eta enpresa handien menpekotasuna, udalak zorpetzea, foru aldundiak zorpetzea, Bidegi efektuak…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude