Bateragune auziko bost lagunek espetxean jarraituko dute
1.327 egun pasa dituzte kartzelan. Otegi, Diez, Jacinto, Rodriguez eta Zabaleta espetxean egongo dira Auzitegi Konstituzionalak kontrakoa esan edo 2016an zigorrak amaitu arte. Defentsak eskatu zuen behin-behinean aske uzteko atxilotuak, auziaren mamia aztertu bitartean. Izan ere, espetxe zigorraren bi heren baino gehiago bete dute ezker abertzaleko kideek. Konstituzionalak azken erabakia hartu orduko baliteke zigor osoa beteta izatea. Defentsak ez du oraindik albistea ofizialki jaso, nahiz eta hedabide nazionalek baieztatutzat jo duten.
Bost lagunak gaur egun ezker abertzaleak hartutako bidearen ernamuina izan ziren, baita ETAk armak uztearen abiapuntua ere. Arnaldo Otegi berak argi azaldu zuen epaimahairen aurrean aldaketa estrategikoaren nondik norakoa. Euskal gizarteari muzin eginez, baita Espainiako zenbait politikari eta kartzelara bidali zuen Garzon epaile ohiari, “bake sozialaren” izenean burdin hesien barruan mantenduko ditu Bateragune bostak.
Espainiako estatuak konponbide prozesua usteltzeko lanean tinko dirau frente judizial, politiko eta polizialean.