’Baserritarrak gera gu’

’Baserritarrak gera gu’ –

”Baserritarrak gera gu, / ezin gentzake ukatu”

Jatorriz halakoxeak ginen, gure aitona-amonak, haienak edo azken horienak izango ziren baserritar. Egun, baina, ez diegu estimu handirik erakusten. Kaletarrok nagusitu gara, kopuruan, eta jendartean normaltasun eredua finkatzen ere bai. Askorentzat horixe da pertsonaren arketipo ideala: kalekumea. Landa eremukoak, belar, abere eta eltxoen artean bizi direnak, maila baxuagokoak iruditzen zaizkigu. Donostian ere nahiago ditugu nonbait porlanezko eraikinak zuhaitzak eta landareak dituzten inguruak baino. Basque Culinary Centerren Groseko txikizioa adibide.

’Baserritarrak gera gu’
Bermioko Burgoa mendia. Arg: Gipuzkoa Kultura.

Zein dotore, eder, azkar eta sexyak garen kalekumeak. Eta zein baldar, astakilo eta zakar iruditzen zaizkigun mendian gora dabiltzanak. Kalera traktoreekin jaitsi behar izan dute badirenik ere kontura gintezen. Eta horretan nafarrak estilo berezian ibili dira. Batzuek, Trumpen jarraitzaile txikiek, Legebiltzarraren eraso eskasari ekin diote: buila, bultza… eta UPNren moduko garrasiak. Atzetik, zuhurrek, barkamena eskatu dute eta Asiron alkateari agertu diote sanferminetako suziria bota nahi dutela. Ez dute argitu etxafuegoa norantz zuzendu nahi duten. Nik proposamen batzuk egingo nizkieke.

Kaletarrok parabolako seme galduaren antzekoak gara. Zegokigun ondarearen aberastasun guztiak harrapatu ditugu, era lotsagarrian xahutu eta… oraindik ez gara konturatu ere egin nolako desmasia antolatu dugun. Ez dakit aita errukitsurik izango dugun zain. Baserritarren artean, nekez.

Gaztetan, Filosofia eskoletan Thomas Hobbesen esaldia  ikasarazi ziguten: «Gizonaren egoera naturala denak elkarren aurkako gerran aritzea da». Emakumearena, ez zen aipatzen. Bestela esanda, gerrak ez omen dira hasten, hasita daude guztiak. Itxurazko barealdiak izaten dituzte, baina beti gurera itzultzen gara. Orain horixe ematen du, Naturarekin eta Naturarekin harremana dutenekin gerran gaudela. Bulego dotore eta txukunetatik antolatutako gerra. Ez da soilik  Putintxok jarri duen festa edo Netanyahu miserableak praktikatzen duen sakailaketa. Ehundaka gerra daude munduan sakabanatuta. Harrituta dabiltza batzuk Putintxok hauteskundeetara deitu eta irabazi dituelako Errusian. Neuk ere deituko nituzke, berak bezain ondo jakingo banu irabaziko nituzkeela. Meritu handiagoa izan du Pere Aragonesek, horrek ez baitu garbi etorkizuna. Moskutik datorren artista da Puttin. Ez zaio nahikoa aurkari guztiak akabatzea. Nahi du denok konturatzea berak hilarazten dituela, ez baitago botere handiagorik besteen bizitzaz erabaki ahal izatea baino. Horregatik agertzen zaio irribarre murritza horretaz hitz egiten duenean.

Botereari eusteagatik edozer egiteko prest daudenen kopurua handia da. Gure gertuko politikan eta ekonomian ere ikusten dugu aginte apurrik ez galtzearren gezurrari eta hark dakarrenari ez zaiola muzin egiten. Garbi dago: jendarte antolaketa hau gezurtero txorizoak gero eta gehiago aberasteko eginda dago. Langile egiazaleak gero eta morroiago izan daitezen. Arazoa muturreraino iristen denean, gobernuek neurritxo epelak hartzen dituzte, bene-benetan beste batzuk agintzen dietelako.

Gerra hauetan herritar arruntok zerbait egin al dezakegu? Ezetz esango dute batzuek, eta beste batzuek gurutzadetarako deia egingo. Ez, baina. Gerra baketsua eman behar zaie. Hauteskundeetan botoa eman, manifestazioak gizendu, auzo elkarteak hornitu, ahulen aldeko mugimenduak bultzatu… Aznarrek dioenez: «Ahal duenak egin beza».

Noiz hasten dira gerrak? Denak hasita daude dagoeneko. Non? Bihotzetan hasten dira. Eta noiz amaitzen dira? Inoiz ez. Ez izan dudarik.

’Baserritarrak gera gu’  ’Baserritarrak gera gu’

Piter. Edo Mirri. Txistularia.

8 pentsamendu “’Baserritarrak gera gu’”-ri buruz

  • Benat Castorene 2024-03-30 18:24

    Jose Ignazio
    “Zegokigun ondarearen aberastasun guztiak harrapatu ditugu, era lotsagarrian xahutu eta…” diozunean, ondare kulturalari ere pentsatzen duzula seguru naiz. Izan ere, euskaldunek gure nekezari zibilizazioari zor dioguna ezin ordaindua da.
    Adeitasunez

  • Caixo,

    Aspaldico Benat,

    Euscaldunoc gueure nekaçari civilizationeari çor deraucoguna ecin oraindua dela dioçu.

    Ados.

    Euscal nekaçalgoac ba al du ezberdingoric historian gure inguruco herriequico? Dinot, euscaldunoc certan gara nekaçari? Certan gara nekaçari, gure alboco eta urruneco herriac ez beçala? Certan da nekaçalça euscaldungoaren eçaugarri bat?

    Adeitsuqui

  • Behar bada, gaurcoz, considera daiteque lehen civilizatione nekaçaria sumeriarrena dela. Guehieguitto erraitea liçateque bada, euscaldunoc sumertarren ondorengoac garela. Hala ere, sumertarrac dira, daquigularic, nekaçal guiçarte bat civilizatu çuten lehenac. Haiec asmatu çuten civiliztionea.

    Eta euren hizcunça, gauça anhitzetan euscararequico osso ancecoa cen.

    Hizcunça ergativoa cen hura, euscara beçala: phrase batean ekinçaren subjectua aldi berean ekinça beraren objectua cen, eta agentea cegoenean (transitivitatea delacoa), hura berheizten cen marca ergativoarequin. Casu grammaticalac atzizquien bitartez adiarazten ciren, euscaran beçala. Ez cituzten berheizten gramaticalqui femeninoac eta masculinoac, euscarac beçala.

    Horrelaco eçaugarriac partecatzen badira euscararen eta sumercararen artean, ba erran daiteque ecen, lehen civilizatione nekaçaria, dela sumertarrec battitu çutena, nombait behar bada gure baithan daramagula euscaldunoc.

    Orduan, nombait bat gathoztque, Benat…

    hall?l?-Y?h

  • Benat Castorene 2024-03-31 17:09

    Ba, ene iruzkin tipi hori Jose Ignaziori zuzendua zen. artikuluaren lehen parteak, sartu dutan aipamenarekin finitzen denak, hunki ninduen. Nolabait nahi nuen eskertu sobera pentsatu gabe beharbada ene jatorriagatik beti danik sentitu nuena oroitarazteagatik. iparraldean, euskal baserriak (elizarekin hein tipiagoan) izan ziren gure kulturaren eroale kasik bakarra. Eta egia hau ahanzteko jaugina dugu.
    Gero zure lehen iruzkinaren bost galderei erantzuteko, erran nezake inguruko beste gizartetarik erabat desberdinak ez izan arren, hemen landa eremu- hiri moztura unibertsalari geitu behar zela besteetan ikusten ez zen moztura linguistiko erradikal baita moztura juridiko erradikal bat ere. Huni dagokionez bazen lapurtar eskubide bat laborarientzat egina deus ikusteko ez zuena Baionan aplikatzen zen eskubidearekin ( burges merkatari eta itsakarientzat egina izan behar zatekeena)
    Berrikitan aditu dut bi etxe premu ez zirela ezkontzen, bi baserrietarik bati kalte egiteko hirriskuagatik. Ohitura hau inspirazioz ez eiki zen ez feodala ezta burgesa ere, laboraria baizik. Intersgarria litzateke ohitura sinple hori ikusten bazen inguruetan;

  • Caixo Benat,

    Barca bada, baldin nere iruzquinac nombait mindu baçaitu. Neholaz ere ez cen hori nere asmoa.

    Nere ustez, euscaldungoa eta basserritargoa bateratzea, nere ustez cerbait osso contemporaneoa da. Cerbait osso ideal baina irreal, aleguiazco iduritzen çait. Aiphatzen duçu moztura bat landa eremuaren eta hiriaren artean. Ados. Bainan hori ez da euscal herriaren eçaugarri bat. Are guehiago: Donibane Lohiçunen, Baionan… itsasoari beguira, Americarequin mercataritza eguiten çuten euscaldunac cer ciren ba? Ez ciren euscaldun? Le Dauphin itsasoncico guthunac osso arguiac dira, eta forma aldetic, Pariseco francesa edo Madrideco gaztelania baino ascoz ere maila jassoagoa eracusten çuten. Ez ciren baserritar parroquiano guixajo batzuc… Europar normal normalac ciren.

    Berce aldetic, erraiten duçu, etche primoen artean ez cirela ezconcen… Benetan sinhisten duçu hori? Osso ohicoa içan da basserritar munduan, gaurtic osso guertu arte, lehengusu-lehengusinen artean ezconcea; eta umeac engendratzea, ba hori jada ama bakoitzac daqui nor den bere seme edo alhaba.

    Lehengusu-lehengusinen arteco ezconçac ekiditea ez da laborarien jaquinça infuso bat. Hori incesto beçala consideratzea Eliça Catholicoaren gauça da, Goi Ertarotic jada, thoquian thoquico eliteac controlatu nahiean. Horrec X mendean jada guerraren bat ekarri çuen Aquitaniaco Duchearen eta Romaco morroien artean.

    Adeitsuqui

  • Alexander, zure “naphar hizkuntzak” ez dizu balio jakiteko Iparraldeko “premua” hitza maiorazgoari dagokiola eta ez duela “lehengusu” esan nahi? Hona lezioak ematera etorri baino lehenago euskal kulturaz zerbait ikasi, mesedez!

  • Hura tapla ederra horcetan jasso dudana!!
    Milla esquer!!
    Premua maiorazcoa!!
    Adeitassunez

  • Benat Castorene 2024-04-01 23:18

    Alexandre arreta gehiagorekin irakurri baninduzu ikusiko zinuke ” delako “eremu-hiri moztura” horri “unibertsal ” gehitu nuela Eta “unibertsal” horrek lasaitu beharko zintuzke. Ez ote?
    Gero ez ditut konprenitzen zure arrazoinamendu bitxi horiek arribatzeko konklusio are bitxiago huntara, hd, “Le Dauphin itsasoncico guthunac” idatzi zituztenak ez zirela “baserritar parroquiano guixajo batzuc”!!!!!
    Alexandre nun ez duzun mespretxu aristokratiko fierra nahita erakutsi nahi baserritarren aldera, ez zazula horrelako erran molderik erabil!
    Gau on.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude