Barroneko baltsak Araban sortuko duen arriskuaz

Barroneko baltsak Araban sortuko duen arriskuaz –

Azken urteetan gure inguruan azpiegitura erraldoiak nola egiten ari diren ikusi dugu, eta baliabide gutxiago egonagatik ere, dirua proiektu handietara zuzentzen da oraindik.

Abiadura Handiko Trenak ikaragarrizko dirutza behar du, eta ez bakarrik eraikitzen duten bitartean, baita bere mantentzean ere. Inbertsio honen onuradun bakarrak eraikitzen ari diren enpresak izango dira. Herrialdean barrena bidaiatzeko ez du balio, eta ikaragarrizko kaltea eragiten du gure lurraldean.

Barroneko baltsak Araban sortuko duen arriskuazErrepideetan ere, inbertsioak gune jakinetan ematen dira, bertan beharrezkoak diren baino azpiegitura handiagoak eginez; beste leku batzuetan beharrezkoak diren konponketa txikiak, aldiz, bazterrean gelditzen dira. Horiek kanpoko enpresa handientzat ematen dute lana, bertako txikiak alde batera utzita.

Ureztatzeko baltsa ikaragarri baten proiektua ere badago Arabako lurraldean, Barronen hain zuzen ere. Baltsa hau egiteak ere ur hori banatzeko azpiegitura ikaragarria exijitzen du, eta nekazarientzat oso garestia izango da ur hori. Betidanik errentagarriak eta egokiak izan diren gertuko baltsa txikiak alde batera utziz.

Arabako iturriko ur hornidura gehiena Amvisan zentralizatzeko helburuak ere badu lotura Arabako Aldundiak zerbitzua optimizatzeko aitzakiarekin. Gaur egun herriek beraien ura kudeatzen dute, ia kasu guztietan herritarren auzolanaren bitartez. Zer da hau baino egokiagoa? Amvisa, gero eta handiagoa den enpresa, esku pribatuetan bukatzeko arrisku handia daukana, gure iturriko ura negozioa bihurtzen ari da.

Inbertsio handi hauek bazter batean uzteko garaia da. Inbertsio txikiagoak behar ditugu, bertako jendearentzat onuragarriak izango direnak, bertako enpresa txikiak egingo dituzten inbertsioak, bertan lanpostuak sortuko dituztenak, baita aberastasuna ere.

Zenbaten bizitza hobetzen dute inbertsio ikaragarri horiek? Diru horrekin zenbat inbertsio txiki egin daitezke jendearen bizitza hobetzeko?

Konturatu gara ze enpresa diren inbertsio horiek egiten dituztenak ACS, FERROVIAL, ABENGOA, ACCIONA eta pareko beste batzuk… Bakarra ere ez da bertakoa. Hau al da aberastasuna Euskal Herriarentzat?

Azpiegitura tamalgarri hauek sortzen duten aberastasun bakarra gutxi batzuen eskuetan gelditzen da. Bada garaia baliabideak jendearen onurarako izan daitezen.

Barroneko baltsak Araban sortuko duen arriskuaz

Barroneko baltsak Araban sortuko duen arriskuaz

Artzaina