Zuzeu.com: probatzen, probatzen

Txikori-belarra3Zuzeu.com berritzen eman ditugu egun hauek eta horretan dihardugu oraindik. Asko zarete bertan idazteko beldurra adierazi diguzuenak: editorea zaila dela, ez duzuela funtzionamendua ulertzen… Tira, hainbesterako ere ez zen, baina editore sinpleago bat fintzen dihardugu, parte hartzeko aitzakiarik izan ez dezazun.

Oraindik ez dago guztiz amaitua eta aurrera begira ere badugu zer eginik, batez ere Karrikas gure informatikaria dabil estu. Hala ere, erraza jarri digu. Argazkiko txikori-belarrari putz egitea bezain erraza.

Gustatuko litzaiguke, probatu ahala, aurkitzen dituzun zailtasunak albiste honen iruzkinetan jartzen joatea, nola hobetu asma dezagun, helburua denon eskuartzea baita hemen hasiera beretik. Zer esanik ez bi urte bete eta gero eta gehiago garen honetan.

Beste bide bat era baduzu beti aukeran nahi duzun guztia guri jakinarazteko, hala iruditzen zaizunean. Erredakzioko posta duzu. Beti gaude hortxe, nahi duzunerako.

Aurki, gainera, berritasun handiagoak ere ezagutu ahal izango dituzu Zuzeu.comen eskutik. baina gauza bakoitza bere tenorean: orain editore berria da kukua. Proba ezazu eta esaiguzu zerbait, kasu egingo dizugu eta.

zuzeu
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Zuzeu.com: probatzen, probatzen”-ri buruz

  • Ba nik gauza batzuk botatzen ditut faltan:
    – Batetik iruzkinak egiteko izena eman beharra etzait egokiena iruditzen (partehartzea mugatzen du eta ez dut uste arazo handirik izan denik Zuzeu-n orain arte iruzkin ez onargarriekin…). Pentsatzen dut akats bat izango dela.
    – Bare-bare eta bero-bero sailen azken loturak agertzen dira, baina lehen “artxibategira”-edo sartzeko aukera zegoen aurreko loturak ikusi ahal izateko.
    – Bide beretik, lehen berri zaharragoak ikusteko aukera erraza zegoen orriaren bukaeran eta orain desagertu egin da

    azken biak ez dira behar-beharrezkoak baina nik bezala soilik noizbehinka begiratzen genuenontzat oso erabilgarriak ziren errepaso sakon bat egiteko. Ez dakit aldaketak propio egindkaoak diren edo “ahazte” soilak baina nik benetan botatzen ditut faltan eta Zuzeu eskasagoa iruditzen zait berria.

    Bestelakoan ezin komentariorik egin, zuzeularia soilik iruzkina egin ahal izateko egin det eta.

    Ondo segi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude