Barricada Zarauzko ASTI kirol zelaian

MzE3OA==

Barricadak kontzertu berezia eskainiko du larunbat honetan Zarautzen, 22:30etatik aurrera, Aste Santuko egunetan ospatzen den Garagardo Azokaren X. urteurrena ospatu, eta bertan parte hartu duten bisitari eta boluntario guztiei haien babesagatik eskerrak emateko. Haatik, ezingo du aurreikusitako lekuan jo, Desertu Txikian, hondartzaren aurrean, Espainiako Ingurugiro Ministerioaren menpe dagoen Kostaldeko Zerbitzuak bertan egitea debekatu dielako antolatzaileei.

Joan den astelehenean, hilaren 23an, izan zuten erabaki horren berri, eguerdian, fax baten bitartez. Kostaldeko Zerbitzuaren ezezkoak atsekabea sortu zuen Zarautz Rugby Taldeko (ZRT) eta Turismo Bulegoko arduradunen artean, “ezbehar zaila” suposatzen duelako kontzertua egiteko egun gutxiren faltan. Elkarlanean hasi ziren berehala alternatiba bat topatzeko, eta azkenean Astiko rugby zelaian joko du Barricadak, egun eta ordu berean.

ZRTk eta Turismo Bulegoak nabarmendu dutenez, “ahalegin koordinatu handia” egin behar izan dute hitzorduari eta honen ezaugarri guztiei eusteko.  Perimetroa hesituko da, eszenatokiaren tamaina berbera izango da, eta astelehenean iragarritako zerbitzu guztiak eskainiko dira: pantaila erraldoia, jaimak janari eta edariarekin (Gurearen esku), ezinduentzako eremua, eta DYAren laguntza. Gainera, estalki berezia erabiliko dute rugby zelaiko berdeguneak kalterik izan ez ditzan.

Barricadako kideak pozez zoratzen zeuden Desertu Txikiko eszenatokiarekin, eta itsasoa aurrez-aurre zutela hondartzan jotzeko aukerarekin, baina adierazi dute gertatutako guztia “inoiz baino gogo eta grina handiagoekin jotzeko akuilu” izango dela. “Ikuskizun bikaina” agindu dute Zarautzen. Antolatzaileek gaineratu dutenez, “zenbait gaitz onerako izan ohi dira, eta kasu honetan ikuspena zein aparkalekurako tokia hobeak izango dira Astin, eta bizilagunentzat eragozpenik ez da sortuko gainera”. Astiko sarreran dagoenaz gain, Hondartza, Eguzki-Zahar eta Kortazarren dauden aparkalekuak 24 orduz irekiko dira, eta doaneko bus zerbitzu berezia ere jarriko da abian Astirantz. 21:00etatik aurrera hartu ahal izango da, errepide nagusiko hiru geltokietan Gogoratu behar da Zarauzkoa dela Barricadak bere azken biraren barruan Gipuzkoan emango duen kontzertu bakarra.

Turismo Bulegoaren kritikak Imanol Lasa arduradunaren ahotik, Turismo Bulegoak gogor egin du Kostaldeko Zerbitzuak hartutako erabakiaren aurka, “Zarauzko herriarekiko errespetu falta handia” dela uste baitu. “Beharrezko baimena eskatu ondoren, uztailaren 30ean datu gehiago eskatu zizkiguten kontzertuaren ezaugarrien gainean, eta itxura guztien arabera dena ondo antolatuta zegoenean, ez dugu ulertzen orain, kontzertua ospatzeko astebete baino gutxiago falta denean, jarrera oztopatzaile hau erakustea”.

Lasaren esanetan, “antolaketa lanetan eta baimenak eskatzerakoan prozedurak orain arte jarraitutakoak izan dira, beraz, ez dugu ulertzen bat-bateko aldaketa hau”. Hondartzan kontzertu handi bat ikustea “zarauztarrentzat amets handia” zela nabarmendu du: “Hala jakinarazi ziguten Ideia Berriak kanpainan, herritarrek aisialdirako zituzten iradokizunak eta proposamenak jaso genituenean. Garbiketa zerbitzu guztiak prest zeuden ingurugiroan inongo inpakturik egon ez zedin, eta pena handia da orain hainbat boluntarioren lana pikutara joatea”.

Era berean, haren irudiko, “Espainiako Ingurugiro Ministerioaren erabaki hau ez dator bat, esaterako, Gipuzkoako hiriburuan, Donostian, hartu ohi direnekin, Jazzaldiak, bakearen omenezko kontzertuak eta beste hainbat jarduera egiten baitira hango hondartzetan. Zergatik toki batzuetan bai eta besteetan ez?”. Azkenik, gogorarazi du Barricadaren kontzertuak “interes publikoa” zuela. “Sarreren prezioa herrikoia zen, eta gastuak betetzea eta Garagardo Azoka handi bihurtu duten guztiei eskertza jaialdia eskaintzea zen helburu bakarra”.

“Rugby taldeko boluntarioek eta Udaleko langile guztiek” eszenatoki aldaketa posible egiteko erakutsi dituzten “eskuzabaltasuna, ulermena eta prestutasuna” azpimarratu ditu: “Teknikariek, garbitzaileek, udaltzainek…”. Zarauztar eta kanpotar guztiak animatu nahi izan ditu, “orain sekulan baino gehiago, Zarautz Rugby Taldeari babesa ematera eta kontzertu bikain batekin eta gure herriarekin gozatzera. Ea 5.000 ikusle biltzen ditugun”.

Irudia | Barricada taldea | Imanol Lasa | LGPL

23 pentsamendu “Barricada Zarauzko ASTI kirol zelaian”-ri buruz

  • […] iritzi xume bat, herriko udal ordezkariei zuzenduta baina batez ere Imanol Lasari, txapuza hau justifikatzera bera atera delako. Beti ez da besteen errua. Baimen hori lortzea zuen egitekoa zen. Donostian urtero lortzen dute. […]

  • Betiko moduan eskatu eta kudeatu da baimena. Eta orduan, zer gertatu da ?. Zarauztarroi Espainiatik emandako kolpeari nola erantzun da orain nire kezka ?. Kontzertuan ikusiko gaituk, ezta ?

  • zarauztarra 2010-08-26 09:16

    Ba ni pozten naiz debekuaz!

  • Bidalketa hau irakurtzea tortura hutsa da; formatu pixka bat ematea ez da asko kostatzen.

    zenbait gaitz onerako izan ohi dira, eta kasu honetan ikuspena zein aparkalekurako tokia hobeak izango dira Astin, eta bizilagunentzat eragozpenik ez da sortuko gainera.
    Orduan zergatik ez antolatu kontzertua hasieratik Astin? Beste hainbat gauzetarako (boteprontoan: txosnak) bizilagunei sortutako eragozpenei garrantzi handia ematen bazaie, zergatik ez oraingoan?

  • Imanol, hik eztek kontzertu hortan peatzen ezta cocacola eraten ;P Permititzen baiak.
    Bestetik, Madrilgo ‘erasoa’? Ez diat sinisten. Helburua Barricadan kontzertua eragoztea balitz ez lukete Astin egiten utziko. Helburua jende gutxiago joatea balitz ez liokete doako propaganda guztiau emango…. etc. etc.
    Ez dut erasoa izan denik sinisten. Hau Udalaren beste txapuza bat izan da eta hi bezalako politikari batek, egunen batean lehendakari izatera aspiratzen duenak, erruak asumitzen ere jakin beharko luke. Hori da nire iritzia behintzat.
    Dena dela, eta daukagun udal penagarri hau eduki arren, ea errutbi taldeak bere helburua lortzen duen eta jende asko joaten den, zelaia gehiegi kaltetu gabe.

  • Nik nun peatzeten hik esan behar al dek orain ?. Aupa hi !!!. Astiko kontzertua erraldoia izango dek eta DENON arteko lanari esker, oztopoak gaindituz. Nahi izan ezkero paper eta datu guztiak erakusteko ez daukat inongo eragozpenik. Egia jakin nahi baldin badek Turismo Bulegora etorri eta erakutsiko dizkiat paper guztiak. “Anonimo” batekin horrela hitz egitea ez dek sanoa. Ondo izan, eta larunbat honetan Astin ikusiko gatzik !!!!

  • Udalak BAIMENA erakutsi behar zuen. Orain papelak erakutsita ez goaz inora. Bueno, bai, Astira xD

  • beste herritar bat 2010-08-27 13:41

    Kaixo Imanol,

    Gauzatxo bat besterik ez diat galdetu nahi (intentzio “txarrik” gabe, benetan).
    Noin egin zan lehenengo petizioa?? Ze emate dunez 30ean “Costas”-ek informaziyo gehio eskatu baldin bazun, supozatze det orduan petizio hori lehenago egin zala, ta ez 13 horretan. Orduan; “Costas” ari al da gezurretan??

    Nik ezin diat pasa Zarauzko Turismo Bulegotik egun hauetan baina konfidantza puntu bat ematen diat transparentzi puntu hori mahai gainean jartzen baldin badek behintzat. Horregatik eskatzen diat egin diaten galdera horri hemen erantzuna ematea.

    Milesker eta gau ona izan guztiok kontzertuan!

  • Hau ez da Madrilgo erasoa izan. Hau txapuza bat izan da.
    Costas-ek ez du uzten hondartzak ixtea jendeari sarrera kobratzeko. Kontzertu bat egin nahi bada hondartzan, doanekoak izan behar dute, hondartzak guztionak direlako.
    Hor badago legedi bat eta Udala haren gainetik pasatzen saiatu da.
    Zenbat kobratzen du Lasak hilero???? Alor pribatuan horrelako kagadak eginez gero despeditu egiten zaituzte.
    Ondo izan.

  • Lan ederra egin diagu kontzertu erraldoia prestatzen. Kostas eginiko boikotari herriak eta herritarrek bikain erantzun diegu. Ez naiz hasiko hemen esan diren gezur guztiei erantzuten hasiko, gainera batzuen goiko mezuetan dagoen maltzurkeria ez diat ulertzen. Bihotzez egia jakin nahi duenak, badaki non nagoen. LANEAN. Bai udaletxean eta baiata eremu pribatuan. Aspaldian lortu nian politikatik at nire bizitzarako lanpostua. Ez gauzak nahastu eta kakastu. Alegoziak idazten hasiak gara Kostasi bidaltzeko eta orain ASTI betea ikustea besterik ez dugu nahi. Animo eta aurrera !!!!.

  • beste herritar bat 2010-08-27 15:39

    Kaixo berriro Imanol,

    Lehen egin diaten galderaren inguruko erantzunik ez diat ikusi. “Costas”-ek erabili duen argudioaren aurrean erraza litzateke dokumentuak noiz bidali hituan esatia. Nik etzekiat boikota izan dan edo ez, zekidan gauza bakarra dek haiek eman diela argumentua: “petizioa denboaz kanpo”, ta herritar moduan eskubidea zekau jakiteko, argudio hori medio, petizio hori noiz egin huan. 30a baino lehenagokua baldin badek uste diat probatzeko erraza izango huala eta aldi berian beaien argumentua bertan behera usteko aukera earra.

    Bitartian ez dek ezer garbi eongo, Zarauztar bakoitzak ezin dik pasa ez Turismo Bulegotik ezta ezin dik hirekin pertsonalki gelditu.
    Pisusko argumentu gehio behar dituk, eta berriro esate diat hau guziya intentziyo txar gabe ziakela.

    Ondo segi ta leno esan bezela; ondo pasa guziyak kontzertuan.

  • Nik anonimo bati ez diot inongo paper eta datu ofizialik emango. ESKUBIDE guztia duzu paperak ikusteko eta zehatz mehatz zer gertatu den jakiteko. Ez nire denboraz keskatu, ondo dakik lan egiteko beti prest nitzokela eta edonork zita bat eskatuta BETI atenditzen dudala. Nire lana dek. Espedientea ikusterakoan segituan konturatuko haiz Kostas gezurretan ari dela edo tekniko batek datuak gaizki dauzkala. Bestalde, hau ez dek izan data kontu bat. Arrazoia hau izango balitz erakundeek akats hau segituan konpontzen dute. Hau beste gauza bat izan dek. Etorri lasai !!!!!.

  • Zarauzko Rugby Taldeak ere garbi dauka ez dela data kontua izan arazoa. Adierazpena irakurrita zuk erabaki.

    https://docs.google.com/document/edit?id=1pFnCKFN-5LNufsv3rEu6Pp2U1C1i_aXtGqCYbKaqy8I&pli=1#

  • Imanol, paranoiko hago. Mundua hire kontra dagoela sinistarazi nahi diguk?
    Jendea ez da maltzurra. Jendeak eskubide osoa du pentsatzeko baimena gaizki eskatu duzuela.
    Kostasekoak ez daude zuen aurka. Legea bete dute. Ezaugarri horietako kontzertuak ezin direlako hondartzan egin.
    Denak ez gara anonimoak, gure izenez ari gara (are gehiago, zuek jarri duzue nire blogeko iruzkina hemen, nik ez bainuen hirekin ikamikan hasteko batere gogorik).
    Hortaz, Imanol, paranoia eta jokabide infantil gutxiago, herritarroi errespetu gehiago eta hankasartzeak egiten direnean onartu.

  • beste herritar bat 2010-08-27 21:16

    Kaixo berriro´re Imanol,

    Ia ulertze diaken; “Costas”-ek argumentu bat eman dik: eman biharreko dokumentuak ez ditukela garaiz eman. Horreaino guziyak iriste gaituk. Euren argumentu printzipala hori izan da. Hala ba, ez diat ulertzen zergatik deken hain zaila kontrako argumentu xume bat ematia. Ez dik balio ene anonimotasunaren erantzunak; esku artian daukauna “interes genelalekua” baldin badek behintzat; zarauztarrona.

    Ulertu biharra daukak zarauztar guziyak ezin diula ZTBtik pasa honen inguruan erantzun bat jasotzeko eta horrexegatik adierazpen publiko bat beharrezkua eiten dala; hemen edo beste edozein toki edo mediotan. Azken finean erraza delako zenbait medio erabiltzea adierazpen ofizial BATZUK egiteko ta bestetan zenbait galderei erantzuna emateko ez direlako erabiltzen; kasua kasu.

    Eskertzekua dek in dezuen lan guziya, bai udaletxetik bai ZRT-tik batipat.
    Bainan berriro´re:
    Haien argumentua hain xintriña izanda zergatik ez adierazpen argi bat??

    Hau guziya mentzio deken espediente hori ikusi gabe noski; geo, esaten badiak berau publiko ingo dala hemendik gutxira; pertsonalki nahikua izango diat.

    Azkenik esan, ez diatela dudaikan in deken lan guziyaz eta esate deken moduan gehio siniste diatela zeuen ikuspuntua “Costas”ena baino. Horregatik horren aurrean erantzun trebeak hobe!

    Gora Zarautz ta Gora ZRT azken urteotan egindako lan guztiagatik! Horrela segi!

    Gora Barricada!

  • Nere ustez ‘Costas’-ek ez du sinistu kontzertua ‘sin animo de lucro’ zanik. Normala. 5000 lagun espero bazituen ta bakoitzak 15 eo 12 euro entrada, gehi zerbeza pila saltzeko aukera…. Dirutza da hori.
    Hemen listillo asko dao, pentsatzen zuna ‘Costas’-ei ziriya sartzia zekala. Eta atea zayoe el tiro por la culata.
    Ta oain Imanol ai da guri beste ziriya sartu nayan, beak eztakala kulpaik, hau bere kontrako konplot bat dala…
    Udaletxiak los hermanos Marxen kamerinua emateu, kontzejalak bata bestian gañian kamara geyo zeñek txupauko, errutbikuak, turismo bulegokuak…. Ta beti ridikulua iten bukatze deu.

  • Iepa !. Sano bizi nitzok eta pozik. Informazio guztia nahi duenak etorri dadila Turismo bulegora eta eskuragarri izango du. Etortzen diren guztiei emango diet explikazio guztiak. Bizitza honetan denbora bazeukat hortarako ere. Gainera ez nahiz hasiko zenbait mezuetan dauden irainak erantzuten hasiko. Baikorra nitzok eta bazekiat guk eta ZRT zer egin dugun. Badakizue non nabilen eta inongo fantasmarik ez diat ikusten, lasai horrekin. Orain sarrerak saltzea da erronka eta gaurko gauean dena ondo joatea. Baimen guztiak dauzkagu,… eutsi goiari eta gora bihotzak !!!!!.

  • Tonto-tonto kontzertuaren propaganda ederra egitea lortu duzue, behintzat!

    Imanol: kontuz anonimoei hika egite horrekin, neska izanez gero itsusia da eta mutilei bezala egitea. Ezagutzen ez duzunari zuka eginda saihesten dira horrelakoak.

    Zorte on gaur gauean!

  • beste herritar bat 2010-08-28 11:27

    Bueno Imanol,

    Zuekin, politikoekin ezinezkoa da, alperrikakoa eta azkenian, batez ere, aspergarriya. Beti azken hitza edukin nahian,…
    Gauzak onian esan eta hiruspalau aldiz erantzun bera,… ez gaituk leluak.

    Azken aldiz esango diat: ZARAUTZ OSUAK EZIN DIK PASA ZTBulegotik ETA HERRIYAK ERANTZUN SERIOAK BEHAR DIZKIK.

    potxeta!

    Espero zure erantzunak baino gau hobia izatia guziyok ta dana ondo ateatzia!
    Gora Barricada!

  • Egia. Hika ezin da horrela erabili. Barkatu gaizki erabili izan baldin badut. Eta bai, alperrikako lana da ANONIMO bati paper ofizialak ematea. Turismo Bulegoak eta Zarauzko Rugby Taldeak ondo adierazi dute komunikatuen bidez zer gertatu den. Jendea ez da tontoa eta garbi daki zer gertatu den, baina hala eta guztiz ere, norbaitek informazio gehiago nahi izan ezkero badaki non nagoen. Gora Barricada !, Gora Zarauzko Rugby Taldea eta Gora Turismo Bulegoa eta bere langileak !. Lan fina eta boronte onarekin egiten dutelako lan gaur gauekoa errealitate bihurtzeko. Oztopoei eta boikotari aurre eginez. Ondo izan eta EUTSI GOIARI !.

  • Garbi, garbi, esate dana garbi etziok ezer! horrexegatik herritarrak ez dituk babuak, ez hik esate dekenagatik.

  • Debekua ‘erabaki politikoa’ izan dela esan du Imanolek ARGIAn. Gezur borobila.
    Bere hankasartzea tapatu nahian dabil.
    Politikari guztiak berdinak dira. Muturra behar da horrela ibiltzeko.

  • Aupa,

    Gaur irakurri det kronika DVn eta gauzak ondo egin omen ziren, festari dagokionez behintzat.

    Nik kezka batzuk ditut:
    – Nork ordianduko ditu autobusak, jarri badira behintzat.
    – Nork ordainduko du zelaiaren konponketa, xixko eginda geratu bada behintzat.
    – Sar al zitekeen kanpoko edari/jakirik? Aste santutako garagardo ferian izozki xume batekin sartzen ere etzuten utzi eta! Bi potro behar dira atezainak jartzeko horrelakoak botatzeko.
    – Nonbait eskuratu al daiteke festa osoaren gastu eta diru sarrera detailatu bat? Aste santutako feriarekin orain urte gutxi urteko presupuestoaren %10a ateratzen omen zuten, orain aldiz %50a omen. Diru hoiek nondik eta nora doazen erakusten al dira?