8 kate berri ikusgai Nafarroan, EiTBk lizentziarik gabe dirauen artean

TDT bitartez emititzen duten zortzi kate berri ikusteko aukera izango dute Nafarroan, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak adierazpen baten bitartez atzo jakinarazi zuenez. Kate berri hauek Marca TV (kirola), Nitro (gizonezkoei zuzendua), La 10 (orokorra), MTV (musika), Boing (haur eta gaztetxoentzat), 13 TV (sendientzat), Canal+2 (pay per view katea) eta TVE HD (TVE irudi kalitate hobean) izango dira, zortziak gaztelera hustean.

Iturri berak jakinarazi du zortzi kate horietatik zenbait ez daudela oraindik eskuragarri, eta beste batzuk froga-fasean daudela. Zenbait asteko kontua izango da kate berri denak osoki funtzionatzen hastea eta ikusteko moduan egotea. Litekeena da bestalde datozen hilabeteetan beste lau kate gehitzea zortzi hauei, baina ETB ez da horietako bat izango.

MzE4MA==

Iaz elkartu ziren Patxi Lopez EAEko lehendakaria eta Miguel Sanz Nafarroako presidentea EiTBren kateak Nafarroan jasoko zirenetz negoziatzeko. UPNk ETB Nafarroan ikusi ahal izateko jarri zuen baldintza bakarra ekonomikoa izan zen, Eusko Jaurlaritzari mantentze lanen eta lan teknikoen kostuak bere gain hartzeko eskatuaz. Bere horretan geratu zen gaia.

Ordutik hona, Blanca Urgelek joan den Maiatzean egindako adierazpen batzuk izan dira negoziaketaren nondik norakoei buruz jakin ahal izan dugun guztia. EAEko Kultur sailburuak orduko hartan zioenez, arazo tekniko konplexuak, arazo politikoak eta arazo ekonomikoak ei zeuden oraindik, baina gehitu zuen egoera ez zegoela blokeatuta eta handiak zirela hitzarmen bat lortzeko aukerak.

Irudia | ETB2ko Navarra Directo saioa | zz | Creative Commons By SA

3 pentsamendu “8 kate berri ikusgai Nafarroan, EiTBk lizentziarik gabe dirauen artean”-ri buruz