Espainiako Ingurugiro Ministerioak Zarauzko Barricadaren kontzertua debekatu du

MzE3Nw==

Zarauzko Turismo Bulegoak gogor kritikatu du erabakia: “Zarauzko herriari iseka egitea da, orain (hilaren 23an) erabaki hau hartzea”. Rugby taldea ere ustekabean harrapatu du debekuak eta “hainbeste ilusioz” antolatutako kontzertua baldintzatu izana salatu dute kideek.

Kontzertua beraz lekuz aldatuko da eta hondartzan egin beharrean Astiko kirol gunean egingo da. Barricadak kontzertua jotzeko are gogo gehiago dituela jakin arazi die antolatzaileei.

Irudia | Barricada | Zarautz | Creative Commons By SA
Oier Aranzabal

Barruan Gaude elkarrizketa saioa ZuZeu Podcasten. Ispilu Beltza kultur magazina Donostia Kultura Irratian. Ekaitza bainuontzi batean.

Zer duzu buruan “Espainiako Ingurugiro Ministerioak Zarauzko Barricadaren kontzertua debekatu du”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude