Barcinak nolakoa nahi du "Naparroa"?
Nafarroa Bai-ren itzulpenetik oso gertu dabilen leloa aukeratu du Yolanda Barcina UPNko lehendakari hautagaiak maiatzeko Nafarroako Foru hauteskundeei ekiteko. Familiako baten aztoramenduak eraman ninduen interneten saltseatu eta http://navarrasi.es web gunea tekleatzera. Ikusiko duzuen bezala, beste helbide batera aldatzen da segituan: http://navarraasi.es web orrialdera hain zuzen. Barcinaren hauteskunde kanpainako orrialdera. Bertan darabilten estetikak badu zer ikusirik NaBairenarekin ala? Bai behintzat kolorean.
“Queremos a Navarra así” bideoa ikusi ezazue. Hemen behean duzue, sinpatikoa:
Baina akaso, are sinpatikoagoa kantuaren euskarazko bertsioa ezta? Hemen duzue:
Zer deritzozue? Zuek horrelako “Naparroa” nahi al duzue?
Irudia | Navarra así | zz | Creative Commons By SA
Aurreko hauteskundeetan ere “Navarra Sí” izan zen UPNren leloa, Nafarroa BAI koalizioaren izena burura zekarren ezinbestean.
Bestalde, interesgarria La Txistorra Digitalek spot honi buruz dakarren artikulua. Badirudi UPNkoek hagitz gustuko dutela whiskya:
http://txistorradigital.blogspot.com/2011/01/en-upn-le-dieron-al-whisky.html
[…] This post was mentioned on Twitter by zuzeu, Oier Aranzabal, Oier Aranzabal, Oier Aranzabal, Oier Aranzabal and others. Oier Aranzabal said: UPNk hasi du hauteskunde kanpaina https://zuzeu.eus/2011/01/21/barcinak-nolakoa-nahi-du-naparroar/ […]
Iker hire estereotipoa oso Navarraasí-a dek 😉
Zenbat balio zian zapiak?
Ba niri, asmatu dutela iruditzen zait.
Nafarroa zai, nafarroa gai, nafarroa alai… etorri izan zaizkit maiz gogora. Eta uste dut, gorria ez dela inorena, ez bada nafar guztiena.
Logikoa da, irudi aldetik gorria baliatzea. Ez al dira ba gorriak Nafarroaren armarriko kateen logotipokoak.
http://www.nafargune.info ere gorria da, eta Osasuna ere bai http://www.osasuna.es/dev/?lang=2
Denak Nafarroa BAIren atzetik ote?
Navarra si, eta Navarra asi, logikoak eta onak iruditzen zaizkit. Nafarroako eskuin espainola urduri dago, eta dituen baliabideak oro erabili beharko ditu, boterean irauteko.
Baina, txarrena da, Baizale batzuk, ezetzaren alde egin dutela, nabarmenki. Navarra será asi.