Barcinak nolakoa nahi du "Naparroa"?

NDI3MQ==

Nafarroa Bai-ren itzulpenetik oso gertu dabilen leloa aukeratu du Yolanda Barcina UPNko lehendakari hautagaiak maiatzeko Nafarroako Foru hauteskundeei ekiteko. Familiako baten aztoramenduak eraman ninduen interneten saltseatu eta http://navarrasi.es web gunea tekleatzera. Ikusiko duzuen bezala, beste helbide batera aldatzen da segituan: http://navarraasi.es web orrialdera hain zuzen. Barcinaren hauteskunde kanpainako orrialdera. Bertan darabilten estetikak badu zer ikusirik NaBairenarekin ala? Bai behintzat kolorean.

“Queremos a Navarra así” bideoa ikusi ezazue. Hemen behean duzue, sinpatikoa:

Baina akaso, are sinpatikoagoa kantuaren euskarazko bertsioa ezta? Hemen duzue:

HTML Kodea

Zer deritzozue? Zuek horrelako “Naparroa” nahi al duzue?

Irudia | Navarra así | zz | Creative Commons By SA
hauteskundeak, nabai, nafarroa, UPN
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

4 pentsamendu “Barcinak nolakoa nahi du "Naparroa"?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude