Bankuetan ere prekaritatea dago
Bankuetan ere prekaritatea dago –
Ez gaitzatela engainatu. Ondo antolatutako maniobra bati erantzuten dio honek. Helburua kostuak merkatzea da. Orain, egiturazko lanpostuak betetzeko kontratazio mugagabeak eskaintzen ddituzte. Baina kontratazio prekarioak dira. Langile berriei prestakuntza eta gaitasun handia eskatzen zaie, batez bestekoaren oso azpitik dagoen soldata baten truke. Onartezina, baina legezkoa. Bankako hitzarmena sinatu duten sindikatuek ahalbidetu dute egoera hori. Sarbide-maila bat sortzeak lan bera egiten duten pertsonak egotea ahalbidetzen du, baina askoz merkeago.
Laburbilduz: lehenengo, langile garestienak gainetik kendu, eta orain askoz merkeago kontratatzen dut. Eta soldata duintzeko, objetiboen presioari men egin behar zaio, horrek dakarren osasun-kostuarekin. Soldata pixka bat gehiago, baina osasun gutxiago. Hori ere prekarietatea da. Jokaldi biribila sektoreko patronalarentzat.
Eta hori guztia banketxe handien onura estratosferikoak agerian daudenean, eta Bankak jasotako ditu publiko eskerga ahaztu gabe. Langile garestiak kentzeko eta merke kontratatzeko.
Sindikatuok ez dugu negoziazioetan egon behar jendea kaleratzeko edo lan-baldintzak prekarizatzeko. Kontratazio gehiago eskatu behar ditugu, baina lan-baldintza duinak dituzten kontratazioak.
Egoera honen konplize diren sindikatuei dei egiten diegu non egon nahi duten erabakitzeko hausnarketa sakon bat egin dezaten; gure lan-baldintzak okertzen edo Bankuei bere enplegatuak errespeta ditzaten exijitzeko.
ELAn ados gaude langile gehiago kontratatzearekin. Baina ez edonola. Ezinbestekoa da plantillak langile gehiagorekin hornitzea. Eta argi geratu da sektore honetan EZ DAGOELA INOR SOBERAN. Ez lehen eta ez orain.
Azaldutako guztiagatik, ezinbestekotzat jotzen dugu banku-erakundeetan enplegu-erregulazioko espedienteen prozesu berriei ez ekitea eta plantillen berregituraketak egotekotan, horrela egitea:
- Aldez aurretik sindikatuen ordezkaritza osoarekin negoziatutako aurre-erretiroen planak.
- Egungo lan-kargak arinduko dituzten kontratazio berriak.
- Hitzarmeneko kontratazio berrientzako “sarbide-maila” desagertaraztea.