EiTB1ek bakarrizketa saioa abiatzearen alde

05Euskal umorerik baden edo ez eztabaidatzen hasi gabe ere, bistan da badirela euskarazko umoregileak: Kike Amonarriz, Anjel Alkain, Mikel Pagadi… Asko dira gainera, EITBko saioen bidez batez ere (Wazemank, Sorginen Laratza, Kontrako Eztarria…), nolabaiteko arrakasta eta fama erdietsi dutenak.

Dena dela, sketch eta antzekoez jositako halako umorezko saioek primeran funtzionatu duten arren, bada gurean nahiko urria den umoregintzako beste genero bat: bakarrizketa. AEBtan, Britainia Handian edota Espainiar estatuan halakoak ikusteko 30 eurotik gora ordaintzen den arren, Euskal Herrian gutxi dira euskarazko bakarrizketak egiten dituztenak, bai telebistan eta baita antzoki eta plazetan ere. Saiakera egin dutenek bestalde, ez dute antzerki areto nagusiak betetzen dituzten bakarrizketalari espainiarren (Eva Hache, David Guapo… ) arrakastaren parekorik lortu.

EiTB1en egin zuten saiakera 2012an Kike Amonarrizek aurkeztutako ‘Esatea be’ saioarekin, baina EITB Nahieran-en bederen, saio bakarra dago ikusgai, eta itxuraz ez zuen jarraipenik izan. Akaso orain ez da momentu txarra berriro ekiteko: baliabide gutxi eskatzen ditu, eta nahi izanez gero, bertatik bertarako emanaldiak eta telebistakoak uztartu daitezke.

Sarean ere gutxi

Asko dira gau edo arratsalde aspertuetan bakarrizketa bila Youtubera jotzen dutenak. Goyo Jimenezen bakarrizketa honek esaterako, 2 milioitik gora ikustaldi izan ditu, eta Leo Harlemen beste honek  hiru milioi eta erdi. EiTBk halako saio bat martxan jarriko balu, Youtuben ere eskegi eta sare sozialetan zabaltzea litzake onena, eta hala, bakarrizketa bila doanak euskarazkoak ere aurkitu ahal izango lituzke. Izan ere, gaur gaurkoz ez dira asko topatu daitezkeenak.

Dena dela, badira bakarrizketalari gutxi batzuk, eta sarean ikusteko aukera ere badago. EiTBk saioa martxan jarri bitartean, lagin* txiki bat ekarri dut hona (Zuhaitz Gurrutxaga, Txiki eta beste hainbat gehitu daitezke zerrendara), nahi duenaren gozamenerako.

*Laginak argi erakusten du orain arte errepikatu den joera bat, gizonezkoak direla bakarrizketalari gehienak edo behintzat, sarean oihartzun gehien izan dutenak. EiTBk saio bat egingo balu, hori iraultzeko ahalegina egin beharko luke.

Oihan Vega

Jon Plazaola

Urko Aristi

Yannick Vergara

11 pentsamendu “EiTB1ek bakarrizketa saioa abiatzearen alde”-ri buruz

  • Egunon. Lehenengo gauza, formatu sinplea dirudien arren beste gauza askotarako bezala bakarrizketa bat idatzi eta egiteko baliabideak behar dira, eta ez gutxi, ondo egiteko behintzat. Bestalde EITBko nahieran ikusi dezakezu lehen antzokietan “arrakasta ez nolanahikoa” lortu zuen BODOLOGUAK saioa.

  • Jarri dituzun bideoetan klikatu dut eta Plazaolaren bakarrizketako minutu bat ikusi dut. 1:41 minutuan klikatu dut eta 2:22 arte dagoena ikusi. Hor dagoena euskara bada ni Marijaia naiz. Bestalde, ez dakit arinkeria edo ezjakintasuna den baina asteroko bakarrizketa saio bat egiteko behar den gidoilari taldeari buruzko arrastorik ez duzula uste dut. Badirudi edozeinek idatz eta egin dezakela bakarrizketa bat eta hori ez da horrela. Helburua grazia egitea bada behintzat. Euskaraz izatea ez da nahikoa, grazia egin behar du. Graziarik gabeko bakarrizketa batek, Ebolak bezala uxatzen baitu jendea. Baliabide gutxi eskatzen duela diozu. Zakurraren putza. Egundoko sormena eskatzen du eta astero gainera. Baina zergatik ez, egin dezatela beste mokordo bat baliabide gutxirekin, mikro bat, lau argi eta pertsona bat txorradak esaten. Ea nork ikusten duen. Gero kexatuko gara berriz ere etb1 inork ez duelako ikusten

  • Behar dana sortzaileak badira baliabide gutxi behar dute bakarrizketak.
    Bakarrizketak sortzen duten zenbat pertsona beharko ziran? 1, 2,3,4,10?
    Ez dira baliabide asko.
    Hori kontuan hartu gabe, jada idatzitak dauden bakarrizketak, edo ez dira esistitzen?
    Lan asko bai baina ez baliabide asko, edo milioiak kobratzen dituzte gidoilari hoiek?
    Ze baliabide izugarri behar dira bakarrizketa bat egiteko? Ba ez da ezer aparteko erabili behar, gidoilarien soldatak, bakarrizketa egiten dituztenena ta gero edozein programaren antzera, aurkezlea, kamerak… Beraz parteko ezer.

  • Urko Aristi
    Urko Aristi 2014-10-17 13:25

    Barraizketalariei diedan mirespenarengatik eta errespetuarengatik, lotsagorritu ere egin naiz nere burua bertan ikustearekin. Horregatik argitu nahi nuke, ez naizela ni bakarrizketalari, edozeinek ez duelako horretaeako balio. Besteek idatzitako bakarrizketa bat antzeztu nuen nik “Esatea be!” saioan, hala eskatu zidatelako, eta ezezkorik esaten ez dakigunez, erronka onartu egin nuelako. Aipatutako saio hura, Gabonetan emateko berezi bakar modura planteatu zen, nik dakidanez, eta Ameriketako Stand-up comedy horietan, ohikoa zela artista gonbidatu gisara generoarekin loturarik ez zuen bakarren bat lan horretan jartzea, eta eguraldiak hainbesterako ematen zuenez, ba neroni…
    Hori argituta esan nahiko nuke, eztabidari eutsita, baliabide tekniko gutxi behar dituela halako saio batek, ados, baina gidoilari onak behar dituela, hori bait da oinarria. Wyomingen saioa, esaterako, ona da, ordu erdiko tarterako dozenaka gidoilari dituelako. Gurean, aldiz, ordu t´erdiko saioa bi gidoilarirekin bete nahi izaten dugu, eta hori , igertzen da.
    Dena den, albiste onik bada: aurki genero honekin lotura duen saio bat izango delako etb1en, baina bestelako itzuli bat emanda, oso itxura ona duena… Aurki ikusiko dugu!

  • Horra hor asteroko bakarrizketa saio bat egiteko baliabide GUTXI batzuk: 8 gidoilari, gidoilariak koordinatzen dituen pertsona (figura garrantzitsua bai) , umoregile edo aktore desberdinak, astero bada, batzuk errepikatuko dute eta beste batzuk berriak izan beharko lukete. Hauek zuzentzeko aktore edo eszena zuzendaria bat beharrezkoa da ( Ez badago nabaria da akatsa) Publikoa lortzea ere komenigarria izango litzateke (muxutruk ez omen dira joaten) publikoa kudeatzen duten 2 pertsona gehitu behar. Artikulo hasieran jarritako adibidean publikoari sarrera kobratzen diote, eta ez merke, hemen hori egingo balute OH POLEMIKA!!! Jarrai dezagun: saioko produkzio langileak, batipat, beste gauza bat ETBko estudio batetan grabatu behar baldin bada, edo komenigarria den bezela herri/hiri bateko antzokian. Hor langile gehiago beharko genituzke, eszenarako teknikariak eta beste alde unidade mobilean emisioa grabatzeko teknikariak, erropa arduradunak, makilaia…bat edo beste utzi ditut ahaztuta, goien esan duzuna, baliabide gutxikin ea zer egiten duzun.

  • Ze baliabide izugarri behar da bakarrizketak egiteko? Talentua. Gutxi iruditzen? Garrantzitsua ez da gidoilari kopurua talentu kopurua baizik. Hori gabe alperrik dira aurkezle, kamara, errealizadore, aktore eta bestelako guztiak. Eta ez dut uste etbn gidoilariek milloirik kobratuko dutenik. Zergatik pentsatzen da orri zuri baten aurrean jarri eta umorea sortzea gauza erraza dela?
    Eta benetan nahiago nuke erraza balitz, horrela etb1eko umore saioak ikustean barre egingo nuke eta ez botaka. Edozer gauzak ez du balio.

  • Talentua behar da ados, gidoilariak…. Ta serie bat egiteko? Ba hori ta askoz gehio,
    Gidoilariak, dekoratuak, antzezleak, kamara gehio, depende ze serie dan kanpoan grabatzea baliabide gehio eskatzen du oraindik ta gastua ere haunditzen da…. beraz bai, horrelako saioak egitea beste serie edo programa batuzekin alderatuta ez du ezer aparteko behar, beste gauza bat da agian talentua ez dagolea pentsatzea, hor jada ez naiz sartzen.
    Ta publikoa ez du kobratzen, gehienez bokata batzuk ta edaritxo bat ematen diete, horrela zan lehen behintzat.

    Inor ez du esaten ez dela ezer kostatzen, baizik ta beste gauzekin alderatuta gutxigo kostatzen dela. Nik behintzat horrela ulertu dut.

  • Hemen inork ez du telesailetaz hitzegin, bakarrizketaren saioari buruz ari gara, ez ezazu desbideratu gaia, ez du zerikusirik batak bestearekin eta. Ez baduzu ez argumentu eta ikusten denez ezta informazio zehatzik ere ez alferrik idatzi.

  • Ontzolo, gauzatxo batzuk.
    1. Nahi dudana nahi dudan lekuan idatziko dut blokeatzen ez nauten bitartean.
    2. Noiztik komentatzeko espertua izan behar da?
    2. Baliabide asko edo gutxi behar diren edo ez jakiteko zerbaitekin konparatu beharko da ez?Ez dut esan erreza danik, ezta ere ezer behar ez danik.

    3. Zer izango zan garestiago ta zer beharko zun baliabide gehio telesail bat edo bakarrizketa saioa?
    Diaruaren aldetik (diruarekin beste baliabideak lortzen direlako).
    4. Ez dakit asko gaiaz, baina publiko bezala ta beste kateetan hortaz hitzegiten dutenean, programetan zerbait jateko ematen diete gehienez ta edateko ere.
    Bakarriketetan publikoa ordaintzen badu ba hobe.
    5 Erlazioa ikusten ez baduzu ez da nire arazoa.
    6. Talentuari dagokionez, kontuan izanda zenbat antzezle, humoregile… esportatzen ditugu Espainiara, talentu pixka bat behintzat badagola uste dut.

    Gidoilari asko behar direla ta ekipu bat atzetik?
    Edozein telebistako seri batean ere nahiko gidoilari behar dira, ekipua ere, dekoratuak barnekoak soilik, edo kanpokuak ere…
    Hori guztia baliabideak dira, ta EITB seriak egiteko gai bada (nahiz ta urtero gero ta gutxigo inbertitzen duten hortan), baliabide nahiko ta sobera izango lituzke, bakarizketa saio bat egiteko, inolako aurrekonturik kolokan jarri gabe.
    Gero errentagarria izan daiteke ala ez, ona edo txarra, baina baliabideak soberan daude, telebistan egiten diran beste gauz batzuk baino baliabide gutxigo behar dituelako..

  • Hi txikito, nei kaka ez esplikau. Gabon.

  • Ontzolo, haunditxo, zuri ez esplikatzeko zer? ez dezu nire lehengo iruzkina ulertu ta gaizki erantzun didazu, orain arrazoia ez dezunez edo behintzat argumenturik ez, idatzi dezun memelkeria idazten dezu.
    Zuk izan zera niri esan didana ez idazteko ez aldrebes, beraz norbaiteri idazten badiozu ez duzu espero bestea ixilik geratzea ez?
    Orain esaidazu, zer dira baliabideak? Ze behar du baliabide gehio? Serie bat, gidoilari, dekoratu, antzezle, kamera mordo… erabiltzen dituna edo bakarrizketa bat nun pertsona beti antzezleku baten dagoen erdi geldi?
    Agian zuk ez ez duzu ulertu artikulua baina hori jada ez da nire gauza,
    Agian zuk baliabideak ulertu dezunean orokorrean ez zera konturatu zerbaitekin konparatu behar dela jakiteko, hori ez da nire errua.
    Hurrengoan sar itzazu mihia ipurzuloan besteen erantzunak jaso nahi ez badituzu.
    Ongi izan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude